Gazte informazio bulegoak maiatzaren 19 ostegunarekin ireki ditu berriz ateak

Gazte Informazio Bulegoko talde osoa “itsasontzi bizkarrean duzue” berriz ere zurei adi. Alabaina, aitzinetik hitzordua hartu beharko duzu, telefono honetara deituz: +33 (0)5 59 20 41 41 edo e-postaz, honako helbide honetara idatziz: Harrera bideei buruzko zenbait xehetasun: Ordenagailuak gehienez orenbetez erabil daitezke. (Erabilera bakoitzaren ondoren desinfektatzen dira) Argibide eskari orotarako, e-posta balia ezazue […]

Herriko Etxean kokatu udal zerbitzuen funtzionamendua

Herriko Etxeak publikoari itxia segitzen du. Erabiltzaileak etortzen ahalko dira bakarrik HITZORDUA AITZINETIK ESKATUZ. Herriko Etxean kokatu udal zerbitzuen funtzionamendua Egoera zibileko desmartxak: Nortasun agiriak. Egoera zibileko aktak. Ezkontzak. Ehorzketak. Hauteskundeak. +33 (0)5 59 48 23 23 Eskolako eta eskolaldi inguruko gaiak: Eskolako eta eskolaldi inguruko izen-emateak – Aisialdi zentroak.+33 (0)5 59 48 23 06 […]

Maskaren banaketa

MASKAREN BANAKETA MAIATZAREN 13AN (asteazkena), 8:00etatik 19:00etara EGINEN DA  Euskal Elkargoak 650 000 oihalezko maskara berrerabilgarri eskatu ditu, lurraldeko biztanle guztientzat. Auzapezak baitezpadakoa ikusi du Hendaiako Udalak operazioa lagun dezan, banaketa antolatuz. Lehen hornidura Herriko Etxera iritsiko da ondoko egunetan, 17 000 maskarekin, eta horri esker, Hendaiar bakoitzak berea ukaiten ahalko du. Begiratu zure gutunontzia. Ostiral […]

Koronabirus: azken berriak

Hemen aurkituko dituzue gure informazio guztiak koronabirusaren inguruan 2020 maiatzaren 6 – 15:00 “Artistak gure adinekoen leihoetan” Zahar etxeko egoiliar eta langileekin momentu goxo bat partekatzeko xedearekin, Herriko Kultura Zerbitzuak 3 kontzertu proposatzen ditu kanpoan. Bere ahotsa entzunarazi duen lehena Adam Bigeard izan da, Vanessa Martin-ek lagundurik; bien artean, parentesi “jazzy” ederra eskaini dute arratsalde […]

Koronabirus: Apirileko berriak

2020ko apirilaren 29 – 14:00 Etxe-hondakinen bilketa ez da eginen maiatzaren 1ean (ostirala). Maiatzaren 2ra gibelatuko da gure herrian (Barrandegi eta Enperadore eremuetan). Aldiz, maiatzaren 8an, 21ean eta ekainaren 1ean, bilketak normalki iraganen dira. XEHETASUN + > https://www.communaute-paysbasque.fr 2020ko apirilaren 28 – 19:00 Maiatza lorearen salmenta arautua : udal erreserbaren boluntarioak laguntzera Duela egun batzuk, Pirinio […]

Laborari “drivea”

 Laborari “drivea”: apirilaren 1etik martxan jarri diren antolaketa moldeak COVID-19 krisia eta indarrean diren osasun baldintzak direla eta, Hendaiako Udalak laborarien “drive” delakoak antolatu ditu, debekatuak izan diren aire libreko merkatuei alternatiba eskaintzeko eta tokiko ekoizleak sostengatzen segitzeko xedearekin. “Drive” delakoa asteazkenetan 9:00tik 12:00etara Errepublika plazan eta larunbatetan 8:30etik 13:30era Laranjondoen aparkalekuan iragaten da. Ibilgailu […]

Herriak protokolo bat ezarri du obra publikoetako zenbait lani pixkanaka berriz ekiteko

Martxoaren 17az geroztik gelditurik diren zenbait obra publikori berriz ekinen zaie, pixkanaka, heldu diren asteotan. Enpresek eraikuntza eta herri lanetako prebentziorako erakunde profesionalaren (OPPBTP) aholku gida hartu behar dute kontuan eta beren lan ingurumenean behar-beharrezko osasun neurriak bere egin. Proiektuburu Herria duten lanak Herriak merkatu baten esleipendun diren enpresei eskatu die lanei berriz ekin aitzin […]

Euskarazko baliabideak

Konfinamendu garai hauetan, garrantzitsua da euskararekin dugun lotura ez galtzea. Gure denbora librea baliatzen ahal dugu ere, ondotik gure egunerokoan oso baliagarriak izanen zaizkigun nozio batzuen ikasteko. Hona hemen, beraz, denentzat baliagarriak diren baliabide batzuk, haur zein gurasoentzat, euskaldun zein ikasten dutenentzat! Euskara ikasteko Gure Irratiko boluntario talde batek grabatu eta Radiokulturak digitalizaturiko Herritartzen euskara […]

Deportazioaren Oroimen Egun Nazionala

Oroimen zeremoniak maiatzaren 11a arte ezeztatzeko agindua izan denez, urtero apirilaren azken igandean iragaten den Deportazioaren biktimen eta heroien oroimen egun nazionala ezin izan da ofizialki ospatu. Halere, deportatuen oroimena ohoratzeko eta haien sakrifizioa omentzeko, talde txiki batek bi lore bala utzi dituzte igande eguerdian. Hor zeuden Kotte Ecenarro auzapeza, Chantal Kehrig lehen auzapezordea, eta […]

Euskaraldia, berriz abian da!

Euskaraldiaren 2. edizioa iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Baina “ahobizi” eta “belarriprest” mobilizatzera deituak dira gaurdanik… beren leihoetan eta sare sozialetan. Gauzak ardurenean ezeztatzen diren garai honetan, hona, bederen, parte hartzen ahalko dugun hitzordu bat. Euskaraldia, hamabost egunez euskaraz ahal bezain bat mintzatzera gonbidatzen gaituena, iraganen da datorren azaroaren 20tik abenduaren 4ra. Ez […]

Emakumeei egin indarkerietarako ekintza gida eskuragarria

39 19: Astelehenetik larunbatera 9:00etatik 19:00etara – Emakumeen aurkako indarkeriez informazioa: https://stop-violences-femmes.gouv.fr/ Sexu indarkerien eta indarkeria sexisten berri linean ematea: https://www.service-public-fr Honako plataforma hau erabil ezazu: https://arretonslesviolences.gouv.fr NUN SALATU ?  DONIBANE LOHIZUNEKO POLIZIA ETXEA Andre Ithurralde etorbidea, 15 Tel: + 33 (0)5 59 51 22 22 Harrera 24h/24 HENDAIAKO UDALTZAINGOA Hendaiako Herriko Etxea Errepublika plaza Tel: […]