Izena eman

Aurkezpena Araudia Izena eman Jar zaitez gurekin harremanetan IZENA EMATEKO BIDEAK 2022ko APIRILAREN 17 baino lehen emazu izena: E-postaz, hemen: www.hendaia.eus/bozka Zure hautagaitza GEUZean aurkeztuz – Lorategien karrika 9 helbidean edo e-postaz, hemen: Merkatuetan, 9:00etatik 12:00etara, honako asteazken hauetan: otsailaren 16 eta 23an eta martxoaren 9an, bai eta larunbat hauetan ere: otsailaren 26 eta […]

Bakarrik Taulagainean festibala berriz hemen dugu!

Bakarrik Taulagainean festibalaren 7. aldia otsailaren 11, 12 eta 13an eginen da Mendi Zolan kulturgunean eta Gaztelu aretoan. Lau ikuskizun zein bere gisakoak emanen dira, elkarrekin gauza bakar bat dutenak: jokalari bat, bakar-bakarrik da bere publikoaren aitzinean. 2015. urtean hasiz ari da Hendaiako Herriko Etxearen kultura zerbitzua Bakarrik Taulagainean festibala antolatzen. 2021eko aldia bertan behera […]

2022ko urtarrilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 027.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, urtarrilaren 26an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA J., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – PELEGRIN ARAMENDY J., CAMACHO SATHICQ and., BERNARD […]

Osatze araudia

Aurkezpena Araudia Osaketa Galdetegia Jar zaitez gurekin harremanetan 1. ARTIKULUA – SORTZEA Hendaiako Herri Kontseiluak adinekoen kontseilua sortu du. Hendaiako hautesleen zerrendetan diren eta bizitegi nagusia Hendaian duten 60 urtetik gorakoek osatzen dute Gizon eta emazteen kopuru berdintasunean da osatua. 2. ARTIKULUA – DEFINIZIOA Adinekoen kontseilua aholkularitza instantzia da, hiri bizitzari loturiko alor orotan azterketak […]

Adinekoen Kontseilua

Aurkezpena Araudia Osaketa Galdetegia Jar zaitez gurekin harremanetan Herriak adinekoen kontseilua eman du plantan adinekoek ordezkapena ukan eta aktiboki parte har dezaten hendaiar bizitzan eta proiektuetan. ZER DA? Aholkularitza instantzia da hori, azterketa eta proposamenak egiteko herriaren bizitzarekin zerikusia duten gai guztietan. Haren lanak udalak proposatu gaietaz izan litezke edota kontseiluak berak aztertu nahi dituen […]

Kultura baimena abian

2022. urtearen hastapenaz geroztik, kultura baimena eskura dezakete Hendaiako 15 eta 18 urte arteko gazteek. Zer da kultura baimena? Kultura baimena kulturarako diru kopuru baten bidez 15 eta 18 urte arteko gazteak arte eta kultura lekuetara joatera eta kultura ondasunak kontsumitzera bultzatzeko Kultura Ministerioak daraman baliabide bat da. Diru kopurua urtean 20 eurokoa da 15 […]

Gehiengoaren iritzi orria – 2022ko urtarrilaren udal aldizkariko zatia

18 hilabeteko agintaldiaren ondoren, udal oposizioa iratzartzen da. Baina iratzartze hau ez da oposizio konstruktibo batena, batzordeetan agertzen dena, hutsuneak edo akatsak zuzentzen lagunduko lukeena, ideiak proposatuko lituzkeena… Ez, holakorik ez. Zailtasunak inoiz gorde ez baditugu ere, Legarralde dosierra oso enblematikoa izaten jarraituko du udalak urbanizazioari eskainiak ziren hektareak laborantzari itzultzeko duen borondatean. Gogoratu behar […]

Oposizioaren taldea – 2022ko urtarrilaren udal aldizkariko zatia

2021 bukatu zaigu baina birusa, aldiz, ez. Egoera gogorrak bizitu dituzten guztiak ditugu gogoan urte hastapen honetan. Hiru gairekin gara kezkaturik: Azken hauteskundeetan orain gehiengoa duen udal taldeak ahoan erabiltzen zuen arren, egiazki, amets hutsa edo bozak ekartzeko hitz hutsa zela dirudi orain Legarralde proiektuak. Guztia hankaz gora da, ezer ezin balia; ez da harritzekoa […]

Bixintxoen azken berriak

Osasun egoera dela eta, urtarrilaren 23an Bixintxo elizan iragan behar zen Hendaiako abesbatzen Bixintxoko kontzertua deuseztatua da. Pier Pol Berzaitzen kontzertua mantendua da urtarrilaren 22an (larunbata), 21:00etan, Daniel Ugarte pilotalekuan, bai eta pilota partidak ere, urtarrilaren 28an (ostirala), 20:00etatik goiti, leku berean. Herriak eta Besta Batzordeak proposatu bi animazio horiez gain, beste bi hitzordu mantenduak […]

Eskoletako menuak 2022eko urtarrilaren 10etik otsailaren 11ra

HENDAIAKO UDALA – Geltoki, Hondartza, Lizardi,  Robert Boulaert eta Jean Jaures eskoletan zerbitzatu apairuak. 2022ko urtarrilaren 10etik 14ra ASTELEHENA Aza gorri porroskatua Haragi xehatua lursagar purean “Cotentin” gasna Txokolatezko Vienako kopa ASTEARTEA Patata entsalada Pariseko erara (artoa, tipulina, basilikoa) Stick begetarianoa Azalorea bexamelarekin Jogurt natural azukratua Sasoiko fruituak ASTEAZKENA Luzokerrak gasna laukitxoekin Oilasko xerra finak […]

Eguberritako apainduren lehiaketaren emaitzak

Herriko Etxeak, Hendaia Turismo eta Merkataritza bulegoarekin batera, Eguberritako apainduren bigarren lehiaketa antolatu du eta 19 parte hartzaile lotu dira lehiaketara (etxeak, apartamentuak eta erakusleihoak). Epaimahaikideak herrian zehar ibili dira 19 horietako bakoitzaren lana hobeki ikusteko. Milesker zail gertatzen ari zaigun garai hau zertxobait alaitzeko ahalegina egin duten parte hartzaile guztiei. Aurten, epaimahaiak Denentzat gizarte […]

Aparkatzearen abonamendua euskotan ordain daiteke jadanik

Urte hastapen honek dakarkigun berria lehentasunezko tarifaren abonua hartzen dutenentzat. Herriak zerbitzu hori plantan eman berri du, tokiko ekonomia bizkortzeko daraman politikaren harira. Richard IRAZUSTA, Elkartasunaren, Bizitegien eta Administrazio Orokorraren auzapezorde eta abonamendua ordaindu duen lehen hendaiarra pozik da eragiketa horrekin; berak dioenez, «oso eragiketa erraza da, eurotan egiteko prozeduraren berdina baita. Herriko etxean egin […]