Osasun neurriak: azken berriak

Abenduaren 15 (asteartea), 8:30 Etxeratze agindu denboran deskargatu eta bete beharreko agiria Barne Ministerioak linean jarri du ateratzeko frogagiriaren bertsio berria. Dokumentu hau derrigorrez eduki behar duzue, 20:00ak eta 6:00ak bitartean ateratzen bazarete. Klikatu salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiria deskargatzeko Abenduaren 14an, astelehenarekin, 16:30ean 2020ko abenduaren 15etik goitiko agindu berriak Adingabeen kirol jardunetarako Kirol jardunak ez […]

Pierre BENSUSAN-en abenduaren 19ko kontzertua EZEZTATUA

Pierre BENSUSAN-en abenduaren 19ko kontzertua EZEZTATUA, gobernuaren azken neurriengatik. Pierre Bensusan-en kontzertua eginen da. Antzerkiak abenduaren 15ean berriz zabaltzearekin, Hendaiako Herriko Etxeak kontzertu bikain hori atxiki nahi ukan du, betiere osasun egoerari loturiko aginduak betez. Hasiera batean 2020ko abenduaren 12rako zen aurreikusia, baina azkenean abenduaren 19an izanen da, 19:00 orenetan, Mendi Zolan kulturgunean. Pierre Bensusan musikagilea […]

Téléthon Hendaia Indarra Zuekin kausa sostenga ezazu

Aurten, osasun krisiak hankaz gora jarri du Téléthon Hendaia Indarra Zuekin delakoaren antolakuntza. Hala eta guztiz ere, Hendaian urtero mobilizatzen den taldeak ikerketa aitzin joan dadin egiten den hitzordu hori atxiki eta sostengatu nahi ukan du. Halatan, bada, osasun arauak betetzeko egokitu egitarau batekin atxiki dute. Nola mobilizatu? Abenduaren 5ean, larunbatarekin Egun osoan zehar: musukoen salmenta […]

Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aurrea Hartzeko Tokiko Batzordeak (CLSPD) osoko bilkura egin du

Segurtasunerako eta gaizkintzari aurrea hartzeko politikak aplikatzen parte hartzen duten eragile guztiak bildu ziren Herriko Etxean, lehen aldiz udal agintaldi berria hasi zenetik, 2020ko azaroaren 25 honetan. Kotte Ecenarro auzapeza buru zuen bilkura horretan balidatu ziren batzorde horren funtzionamendu egokirako funtsezko diren dokumentuak (barne araudia eta deontologia gutuna). Hurrengo urteotarako bide orria ere berriz zehaztu […]

Lehen Eguberriko apainketa lehiaketa abian da.

Lehiaketarako izen-emateak bukatuak dira abenduaren 11tik. Zuetako anitzek erantzun dute, eta eskerrak ematen dizkizuegu horregatik. Urte amaierako besten karietara, Hendaiako Herriko Etxeak, Hendaia Turismo & Merkataritza eta Besta Batzordearekin elkarlanean, balkoien, leihoen, etxeen eta lorategien eta saltegien erakusleihoen lehen lehiaketa antolatzen du 2020ko Eguberri bestetan. Eguberri izpiritua bizi nahi? Lehiaketa honetan har ezazu parte eta […]

Txik Txak Hegobus sarea – Ordutegi aldaketa 3 eta 31 lineetan

Berriz konfinatzeko garaiotan, Txik Txak Hegobus sare osoa ohi bezala funtzionatzen dabil, batez ere etxetik lanerako beharretarako. Erabiltzaile gutxiago dabilela eta zenbait aldaketa eginen dira arratsetan, 3 eta 31 lineetan, azaroaren 21eko larunbatetik goiti. ALDAKETA 3 eta 31 LINEETAN linea: Astelehenetik ostiralera: Baionatik azken abiatzea 19:35ean. Azken abiatzea Hendaiatik 20:04an Larunbatetan: Hendaia-Baiona ibilbide luzeak mantentzen […]

Herria eta Hendaia Merkataritza lanean ari dira merkatarien ondoan

Atzo arratsean, azaroaren 18 asteazkenean, herri biltzarrak egin bilkuran, hautetsiek aho batez bozkatu zuten tokiko eta hiri barneko merkataritza sostengatzeko mozio bat; ekintza hori Pirinio Atlantikoetako elkargoen lehendakarien eta auzapezen elkarteak darama. Halatan, bada, hautetsiek lehen ministroari eta gobernuari eskatu diete lehenbailehen zabal daitezen hurbileko saltegi guztiak. Mozioa irakurri “Urraspide hori Herriak iragan ekainean Herriaren […]

Herriko Kontseiluaren gai-zerrenda on-line

Herriko kontseilua iraganen da 2020ko azaroaren 18, asteazkeneko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segitzeko, hemen klikatu Osasun larrialdi egoera dela eta, bihar, azaroaren 18ean, 18:30ean Kontseiluaren gelan onartuko diren pertsonen kopurua gehienaz hamabostekoa izanen da. Halere, bilkura segitzen ahalko duzue bihar emanen zaizuen estekan klikatuz, duela hilabete batzuetatik egiten den bezala.

«Eramateko» zerbitzua hasiko da azaroaren 17tik aurrera (asteartea)!

Dokumentuak (liburuak, filmak, kazetak…) mailegatzen jarraitu nahi? Zure gustukoenen berri emaiguzu eta mediatekako langileak arduratuko zaizkizu zure gustuko hautapen bat prestatzen. Eta oraindik ez baduzu abonamendua egin? Ez da arazo, izena emateko fitxa ere hor duzu nahi baduzu. Ordaindu beharreko abonamenduak jasotzean ordainduko dira. Berdin izanen da abonamenduen berritzeko. Dokumentuak segurtasun osoz jasoko dira, liburuzainek […]

Herriaren erakunde-komunikazioari buruzko galdeketa: emaitzak

436 izan zarete abuztuaren 25 eta irailaren 15a bitarte abian izan den galdeketari erantzun diozuenak. Zundaketa honen helburu nagusiena erakundearen komunikazioaren aldetik espero duzuena jakitea zen. Nola ikusten da informazioaren hedapena? Hona hemen ildo nagusienak. Inkesta honek erabiltzaileek espero dutenari eta beraien beharrei ahalik eta hoberen erantzuteko komunikatzen lagunduko digu Herriaren erakunde-komunikazioa Udalaren informazioei dagokienean, […]