2022ko martxoaren 30, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 102.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, martxoaren 30ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA J., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – MARTIARENA-GARAT j., PELEGRIN ARAMENDY j., CAMACHO SATHICQ […]

Bidasoako Interpretazio Zentroa berriz ireki da

Zentroa Aduana zenaren eraikinean dago eta 2019ko irailetik itxita egon da, Avenida zubian egindako lanak direla eta, baita Covid-19ko pandemiak eragindako mugaren itxieren ondorioz ere. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bidez, Bidasoako Interpretazio Zentroa berriro irekitzeko ekitaldi txiki bat egin dute gaur goizean. Mugaz gaindiko erakustokia Zentroa Aduana zenaren eraikinean dago, […]

Bidaiatzeko gonbita

Begirada artistikoen 15. aldia martxoaren 16an hasi eta apirilaren 2 arte izanen da zabalik Mendi Zolan kulturgunean. Aurten, lehen mailako eskoletako eta ludotekako haurrek eta animatzaileek hitzordua eman digute bidaiari buruzko kolore biziko erakusketa baterako, 2021eko aldia berezi izan zen, osasun krisiagatik, eta bidaiari buruzko aldi berri honek interes handia sortu du ekintza horretan parte […]

Guneen arteko solas teknikoen eguna Abadian

Hendaiako Herriak eta Rivages de France elkarteak, IEZI elkarteak lagundurik, guneen arteko solas teknikoen egun bat antolatu dute departamenduko itsas ertzeko naturaguneen talde kudeatzaileekin. Itsas ertzean eta haren gibelean, Pirinio Atlantikoetako itsasbazterrak egituratuz, badira, han-hemen, naturaguneak ekosistemen zaintza, balioan ematea eta publikoari harrera egitea dituztenak zeregintzat. Egitura kudeatzaileek (kolektibitateek, elkarteek) daramate naturagune babestu horien kudeaketa […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: izen-emateak irekiak dira B1 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

2022ko otsailaren 23, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Réf. KE.IG – 057.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, otsailaren 23an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., COTINAT and., ARRUABARRENA J., LEGARDINIER and., GRABIÈRES j., MOUNIOS ADURRIAGA and. (Auzapezordeak) – CAMACHO SATHICQ and., ARZELUS ARAMENDI j., […]

Martxoaren 8a: Emakumeen Eskubideen Nazioarteko eguna

Bere emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako politikaren esparruan, Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Tokiko Batzordeko eragileek (horien artean Hendaiako Herriko Etxea) Emakumeen Eskubideen Nazioarteko egunaren karietara ekitaldiak antolatuko dituzte 2022ko martxoaren 8ko astean. Martxoaren 7tik 11ra, hau da astelehenetik ostiralera, Gaztelu Aretoan, « En chemin elle rencontre… » erakusketa, Angulemako 41. nazioarteko komiki festibalean aurkeztua, emazteen […]

Bixintxo ikastetxeak zirkulazioa mantsotu nahi du ikastetxe inguruan

Auto ilarak, aparkatzeko arazoak, bide segurtasun eza inguruetan txirrindaz edo oinez eskolaratu ikasleentzat. Nola ekidin eguneroko halako nahigabeak? Kolektibitateek ekomugikortasun jarduerak sustatzen dituzte «Ikastetxeen Lekualdaketen Plan» bat plantan emanez; plan horrek eskolen inguruko zirkulazioa mantsotzeko ekintzak koordinatzen ditu. Hala da Bixintxo ikastetxearen kasuan, arazo horri lehentasuna eman nahi baitio lehen mailako laugarren eta bosgarren mailetako […]

Eskoletako menuak 2022ko otsailaren 28tik apirilaren 17ra

HENDAIAKO HERRIKO ETXEA Menu hauek honako ikastetxe publikoetan dira zerbitzatuak: geltokia, Hondarraitz, Lizardi, jean Jaures (Herri barnea) eta Robert Boulaert (Intzura).  2022ko otsailaren 28tik martxoaren 6rako astea Astelehena 2022/02/28 Beterrabak ozpin-oliotan Gasnazko Croq veggie taloberria Pasta maskorrak Etxaldeko marrubi jogurta Sasoiko fruituak Asteartea 2022/03/01 Pastenagre arraspatuak eta lursagarrak Txahalki bilkaria zukuan Porruen gasna beratua Emmental […]

Adinekoen lehen kontseilua integratu

Herriak adinekoen kontseilua eman du plantan adinekoek ordezkapena ukan eta aktiboki parte har dezaten hendaiar bizitzan eta proiektuetan. Aholkularitza instantzia da hori, azterketa eta proposamenak egiteko herriaren bizitzarekin zerikusia duten gai guztietan. Haren lanak udalak proposatu gaietaz izan litezke edota kontseiluak berak aztertu nahi dituen gaietaz. Helburua 60 urtetik gorako hendaiarren ahotsa aditzera ematea da, […]

Euskararen hilabetearen 13. aldia

“Euskal mitologia” erakusketa otsailaren 23an hasi eta Hendaia Euskaraz deitu euskararen hilabetearen 13. aldiari emanen dio hasiera. ATXIKI DUGUN ALDIA 2010. urteaz geroztik, martxoa euskararen hilabetea dugu Hendaian. Urte hauetan guztietan, hainbat eta hainbat gai landu dugu. Pandemiak nahasi dizkigun bi urteok pasa eta aurtengo aldia ere berezi gertatuko zaigu, eiki, osasun egoerarengatik. Halarik ere, […]

Sousa Mendes Batzordeak Jean Dias omendu du

Sousa Mendes Batzordeak atzerritarrek eta bereziki espainolek, poloniarrek eta portugaldarrek erresistentzian ukan zuten lekuari buruzko mintzaldi bat antolatu zuen otsailaren 11n, ostiralarekin. Haien parte hartze hura ezezagun bada ere, maiz, bultzatzaile izan ziren Alemaniaren okupazioaren eta Vichy erregimenaren aurkako borrokan. Mintzaldi horretan, portugaldarren parte hartzeari egin zitzaion bereziki beha. Ezin halako mintzaldi bati hasiera eman, […]