Aldagune multimodala, biharko inermodalitatearen eredu den egintza

«Elgarrekin» izena emanik inauguratu zuten, ekainaren 27an, Hendaiako aldagune multimodala Jean-René Etchegaray, Euskal Elkargoaren buruak, Jean-François Irigoyen, Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuaren buruak, Alain Rousset Akitania Berriko Eskualde Kontseiluburuak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzaren buruak, Jean-Jacques Lasserre Pirinio Atlantikoetako Departamendu Kontseiluburuak, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak, bertan zirela ere Philippe Le Moing-Surzur Baionako suprefeta eta Marlène Dolveck, SNCF […]

Herriak eskola garraioetarako laguntza proposatzen die familiei 

Iragan ekainaren 22 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkuran, Kotte Ecenarro, auzapez eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren (GEUZ-CCAS) lehendakariak, Euskal Hirigune Elkargoak bozkatu berri dituen eskola garraioen tarifa berrien aitzinean, familiei laguntza emateko asmoa azaldu du.  Honako hau erran du, halatan, auzapezak: «berehala ohartu ginen Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuaren erabaki horrek hendaiar familien eroste ahalmenarengan ukan zitzazkeen […]

Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2022ko ekainaren udal aldizkariko zatia

Hauteskundeak Goazen Aitzina gure taldeari irabazteko zernahi egin eta zentzugabeko aliantza horrek krak egin die orain. Guk eztabaida demokratiko lasaia eta begiramenez nahi dugu, baina auzapezak ez du hori onartzen eta mikroak mututzeraino heldu zaigu zenbaitetan. Horrekin aski ez eta orain, auzapezak guri pagarazten digu haien arteko desadostasuna eta udal aldizkarian genuen lekua Hendaia Biltzen […]

Gehiengoaren iritzi orria – 2022ko ekainaren udal aldizkariko zatia

Agintaldia hasi denetik, gure lan-metodoa argia da: proposatu, kontsultatu, egin. Izpiritu horrekin, ekintza ugari hasi dira 2020ko uztailetik: Herri barnea berriztatzeko proiektuaren hastapena, Biharko Hiri Txikiak programaren barnean, Udal igerileku berrirako proiektuaren hautaketa eta kredituen aurreikuspena, 30 zona hondartzan, Intzura auzoan, eta laster herri barnean, Mugikortasun eztien garapena, Lan Eko zentroarekin eta Turismo Merkataritza Bulegoarekin […]

Adinekoen kontseilua ofizialki abian ematea

Ekainaren 23 ostegun honetan, Kotte Ecenarro auzapezak, Nathalie Camacho-Sathicq adinekoen arduradun auzapezordeak eta Ganix Grabières herritartasunaren arduradun auzapezordeak adinekoen kontseilukideak bildu dituzte, parte hartze bidezko instantzia berri honen aurkezteko lehen bilkura batean. Elkartze horrek adinekoen kontseiluaren funtzionamendua ofizialdu du eta gogora ekarri ditu ere adinekoek duten zilegitasuna eta duten ezinbesteko lekua parte hartze aktiboa izateko […]

2022ko ekainaren 22, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 184.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, ekainaren 22an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) – BERNARDj., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]

GUITARALDE 2022 

2022ko ekainaren 16an, Kotte Ecenarro auzapezak, Michelle Mounios Adurriaga Kultura auzapezordeak, Laurent Pelegrin Animazioen eta Besten hautetsi arduradunak, eta Jean Marie Ecay festibalaren zuzendari artistikoak Guitaralde jaialdiaren hamaikagarren edizioaren egitaraua aurkeztu dute. Festibala heldu den uztailaren 7tik 9ra iraganen da. 2012an sortu zen Guitaralde festibala eta, urteotan guztietan, sei soken izen handiak ekarri ditu Hendaiara, […]

Musikaren Besta: programa aldaketak

Meteo Francek Hendaian 20:00etatik goiti aurreikusia duen euria eta ekaitzarengatik, Hiriaren zerbitzu kulturalak Hondarraitz auzoan antolatuak ziren kontzertu batzuk barnean egitea erabaki dugu: Gaztelu Aretoan, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) ETATS D’ESPRITS ILUMA YOUNG SUMMER Arteknik-ek antolaturik Mendi Zolan kulturgunean, 20:00etatik goiti (hasieran aurreikusiriko ordutegi bera) BEYROUTH OUEST BUSHIDO Lanetik Eginak antolaturik. Horrez gain, […]

Gai zerrenda – 2022ko ekainaren 22 asteazkeneko bilkura 18:30ean

I – 2022ko MAIATZAREN 18ko HERRI KONTSEILUAREN BILKURAREN AKTA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 112.2022 – Herri Kontseiluak eman ahalmen ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 113.2022 – «Euskal Herria Antolakuntza» Tokiko Sozietate Publikoaren (SPL Pays Basque Aménagement) sortzea Txostengilea: Richard IRAZUSTA j. 114.2022 – Lanpostu iraunkorren 6. taula maila goratzeengatik Txostengilea: Frédéric TRANCHE […]

Ekitaldi bat ekoasmatzeko gutuna

Hendaiaren bizitasuna eta aniztasuna urte osoan zehar egiten diren ekitaldi anitzen emaitza dira, kirolekoak direla edo kulturakoak, edo besta ekitaldiak, gizarte ekintzak, ekonomiakoak eta abar. Hendaiako Herriko Etxea bete-betean engaiatu da bere lurraldean egiten diren ekintzen kostu ekologikoa ahal beste murriztu eta baliabideak hobeki zaintzeko aterabide jakinak egunero garatzera. Hendaian egiten den kirol, kultura, besta […]

Bidasoaren ertzen garbiketa

  Bidasoaren hondakinen bilketa eginen da heldu den ekainaren 18an, ibaiaren bi aldeetako ertzeetan diren 7 herrietan: Lesakan, Beran, Biriatun, Urruñan, Hendaian, Irunen eta Hondarribian. Jardun horren helburua ur eta lurreko hondakinen biltzea da, Lesakan hasi eta Hondarribiraino. Eragiketa hori elkartearen filosofiaren harira eginen da: »modu positibo eta adeitsuaz ohartaraztea hondakinen bilketaren alde, helduei eta […]

Adosturiko araudi bat irabazi asmorik gabeko surf elkarteentzat

Hendaia, Donibane Lohizune, Bidarte, Angelu eta Biarritz herrien arteko lan bati esker, irabazi asmorik gabeko elkarteen surf jardunaren araudi bakarra sortu da. Ekainaren 2 ostegun honetan bildu dira urraspide berri horren ofizialtzeko. Elkarteen surf jarduna, araugabeko jarduna Bada hainbat urte merkataritza asmodun surf jarduna arauturik dugula, baina ez da hala, ordea, irabazi asmorik gabeko surf […]