Euskal kultur ondarea praktikaren bidez ezagutu!

Urtero bezala, abuztuan, euskal kantu eta dantza ikastaroetan parte hartzea proposatzen zaizue, Euskal Besta eta beste tokiko festak osoki gozatzeko. Euskal dantza ikastaroa abuztuaren 8tik 10ra iraganen da, 10:30etik 12:30era, Anai Gazteak elkarteko Isabelle Larralde-kin, eta euskal kantuena abuztuaren 11n eta 12an, 10:30etik 13:00etara, Lanetik Egina elkarteko Mattin Sorzabalbere-rekin. Bi ikastaroak Gaztelu Aretoan gertatuko dira […]

Hiri Besta: adinekoen bazkaria

Herriak musikaz lagunduriko bazkaria eskainiko die 67 urtetik gorako hendaiarrei, 2022ko abuztuaren 12, ostiralean, Gaztelu aretoan, 12:00etatik goiti, hiri bestaren irekitzearen karietara. Bazkarirako izen ematea GEUZean egin behar da, honako egun-ordutegi hauetan: Uztailaren 26 asteartean 13:30-17:30 Uztailaren 28 ostegunean 8:00-12:00 Abuztuaren 3 asteazkenean 8:00-12:00 Abuztuaren 4 ostegunean 8:00-12:00 Izena lehen aldiz emanen dutenek nortasun agiriren […]

«Plastikozko hondakinik gabeko» gutuna onartzea

Plage d'Hendaye

Herriak bere hondartza babesteko ekintzekin eta jokamolde onekin darrai. Herri Kontseiluak, duen engaiamenduan urrunago joateko, aho batez bozkatu du «Plastikozko hondakinik gabeko hondartzak, itsas hegiko herri ekoarduratsuetarako» gutunaren sinadura iragan uztailaren 20ko bilkuran. Urraspide horren helburuak hondakinei aitzina hartzea eta garbiketa, bilketa edota sailkapenerako baliabideak plantan ematea dira; jadanik egin direnak adierazten ditu gutun horrek […]

Itsasoaren besta, uztailaren 29tik 31ra

Urtero bezala, Herriak, Besta Batzordearen bitartez, Itsasoaren Besta antolatzen du Florida portuan, uztailaren 29,30 eta 31n. Elkanoren munduaren lehen itzuliaren 500. urteurrenaren karietara, “patache” (patatxa) izeneko ontzia lehorreratuko da Hendaiako portuan eta euskal itsas kulturaren enbaxadore izanen da. Erakusketa batek erakutsiko ditu Elkanoren munduaren itzulia eta herrien itsas historiaren data nagusiak. Egitaraua Uztailaren 29 ostirala: […]

Parte hartze bidezko aurrekontua: hondartza kiroletako zelaiak inauguratu dira.

Hondartza kiroleko zelaiak kokatzea izan da Herriak 2021eko otsailean abian eman zuen parte hartze bidezko lehen aurrekontuaren harira gauzatu den lehen proiektua. Zortzi hilabetetan zehar, jarraipen batzordeak eta udal zerbitzuek aztertu dute zenbateraino ziren teknikoki, juridikoki eta dirutan egingarri aurkeztu ziren 65 proiektuak eta gero haietan 25 proiektu eman zituzten hendaiarren bozetara.  826 herritarrek eman zuten […]

2022ko Uztailaren 20an, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 206.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, uztailaren 20an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO SATHICQ and., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) – JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., BERNARD j., […]

Irandatz-Dongoxenea – ARRERA ESTABLIMENDUAREN PROIEKTUA

HENDAIAKO GIZARTE EKINTZARAKO UDAL ZENTROA HAUR TXIKIEN HARRERA ESTABLIMENDUA Irandatz eta Dongoxenea ARRERA ESTABLIMENDUAREN PROIEKTUA Eguneratzea: 2022ko otsaila AURKIBIDEA GIZARTE PROIEKTUA ETA GARAPEN IRAUNKORRA Gizarte proiektua Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak (GEUZ-CCAS) kudeatu Hendaiako bi egituren aurkezpena, helburu nagusiak partekatzen dituztelarik ; Harrera moldeak ; Zuzendaritza ; Koordinazio lekua. Garapen iraunkorraren proiektua ELKARREKIN DUTEN HEZIKETA PROIEKTUA Onginahia ; Begiramena ; Heziketa […]

Funtzionamendu araudia – Haur txikien harrera establimendua Irandatz eta dongoxenia

Haur ttipientzako harrera etxea Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak du kudeatzen (Lorategietako karrika, 9 – Hendaia). Sei urtez peko haurrak hartzen ditu, taldean, hala jarraituki nola aldian behin, goizeko 7:30etik 18:30 bitartean. Etxeak bi egitura ditu: «Irandatzeko Haurtzaindegia», Irandatz karrikako 6an, Hendaian, eta «Dongoxeneko Haurtzaindegi Handian» Dongoxenea karrikako 7an, Hendaian. Bi egitura horiek honako agindu hauek […]

Eskolako garraioa: GEUZak familientzako laguntza bozkatu du

Pasa den ekainaren 22ko Herriko Kontseiluan Kotte Ecenarro auzapezak aipatu zuenez, GEUZeko Administrazio Kontseiluak onartu du 6-18 urtekoen garraiorako familientzako laguntza proposamena. Laguntza horren eskatzeko, familiek bi aukera dituzte: Edo linean, Hendaiako Herriko Etxeko Herritar Gunean, helbide honetan: hendaye.fr/aideccastxiktxak Edo GEUZen iraganen diren permanentzietara hurbilduz. Permanentzien egunak eta orduak:  9:30etik 11:30era: Uztailaren 18an (astelehena) Uztailaren […]

Txipiroi Besta itzuliko da uztailaren 13an

2 urte festarik gabe pasa ondoren, Txipiroi Besta berriz hemen dugu, Hendaiarren eta udatiarren atseginerako. 19:00etatik landa, elkarteak txipiroiak saltsa guztietan eskaintzeko prest izanen dituzue. Zarpai Bandak eta Kaskarot Bandak animatuko dute gaualdiaren hasieran, eta ondotik, Alaiak eta Arpège taldeak izanen dituzue Palmondoaren biribilgunean, eta Xistors Taldea Eukalitu karrikan. Hemen dituzue jaki goxoak eskainiko dizkizueten […]

Rousseau mugazainaz inspiratu fresko bat geltokiko ama eskolan

Geltokiko ama eskolako haurrek beren eskola koloreztatu dute ikasturte hondar honetan. Izan ere, bi astez, eskola garaian aritu da Nina Garcia, hendaiar artista gaztea, arterako gogoa pizteko pedagogia programa baten harira. Kanpoaldeko fresko horren asmatzeko, artista eta haurrak oihan eta paisaia exotikoen irudikapenengatik ezagun den Rousseau mugazain margolariaren unibertsoaz inspiratu dira. Ikas-maila orotarako egoki izateko […]

Nortasun eskumuturreko bat haurra hondartzan ez galtzeko

Groupama taldeak, 9. urtez jarraian jadanik, berriz ere ekin dio nortasun eskumuturrekoen prebentzio eragiketari uretako salbatzaileekin, CRS eta SDIS 64 edo Sute eta Sokorrirako Departamendu Zerbitzuaren igerizain zibilekin batera. Hendaiako Herria baliabide horretara lotu da, bere hondartzan familia anitz ibiltzen baita. Uztailaren 5 astearte honetan, Alex Casteret, Groupama taldearen Departamendu Federazioaren lehendakariak eta Jean-Claude Saint-Jean, […]