Euskara ikasi, zergatik ez?

Euskal Elkargoak eta Euskararen Erakunde Publikoak komunikazio-kanpaina abiatzen dute, helduek euskara klaseetan izena eman dezaten ikasturte hastapenean. Euskal Elkargoak “Vivez le Pays Basque en VO” (Bizi ezazu Euskal Herria jatorrizko bertsioan) lema mantendu du aurten ere, erdaldunak euskarara erakartzeko. Euskararen Erakunde Publikoak du kanpaina sustengatzen. Lema guziak euskara-frantsesa homografietan oinarritzen dira, eta euskaraz ez dakitenen […]

Aste Urdina urriaren 2tik 7ra iraganen da

Bere adinekoen aldeko politikaren baitan, Hendaiako Herriak, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroaren bitartez, publiko horri eskainitako aste bat proposatzen du, partaide anitzekin elkarlanean.  Aurtengo gai nazionala hauxe da: “Adinekoak ikusteko dugun so moldea alda dezagun, uste komunak hauts ditzagun”. EGITARAUA: URRIAREN 2an (igandea) 10:30-14:30 – Gaztelu Aretoan ONGIZATE TAILERRAK Irudi aholkularitza, egunerokoan ezin ederrago izateko. Morfologia: […]

Ontzien banaketa laster; bukatu dira zakuak eta kutxatxoak!

HONDAKINAK BELAKATZEKO ERREFORMA: 2023rako sailkapenaren berrikuspenaren baitan, Euskal Herria Hirigune Elkargoa bilera publikoak antolatzen ditu urte amaiera honetan, Autoportuko harrera zentroan, 10/26, asteazkena, 18:00etan, Gazteluko ​​Aretoetan, osteguna 11/03, 18:00etan, Ondarraitz klubean 11/9, asteazkena, 18:00etan. Euskal Hirigune Elkargoak handizki berregiten du etxe hondakinen bilketa baliabidea. Aldaketa horiek pixkanaka plantan ematea irailean hasiko zaigu Hendaian, erabiltzeko gisan 2023ko urtarrilean […]

Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoak hainbat jarduera antolatu ditu hiru hirietan, Europako Mugikortasunaren Astea dela eta

Europako Mugikortasunaren Astea dela eta, Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz-Gaindiko Partzuergoaren bidez, datorren irailaren 16tik 22ra bitartean egingo diren hainbat jarduera antolatu dituzte hiru herrietan. Iaz lehen aldiz batera antolatu ziren jarduerak positiboki baloratu ondoren, aurten programa zabalago bat prestatu dugu, aste osoan banatua. Oraingoan, Bidasoako txikienei garrantzi berezia emanez, adinekoak ahaztu gabe. […]

Eskoletako menuak 2022ko urriaren 3tik 23ra

HENDAIAKO HERRIKO ETXEA Menu hauek honako ikastetxe publikoetan dira zerbitzatuak: geltokia, Hondarraitz, Lizardi, jean Jaures (Herri barnea) eta Robert Boulaert (Intzura). Menu hauek asteazkenetan, honako aisialdi harlekuetan dira zerbitzatuak: Ttiki handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea 2022ko urriaren 3tik 9rako astea Astelehena 2022/10/03 Coleslaw entsalada Oilasko hegal erreak Lursagar kubo gorrituak Jogurt natural azukreduna Cazaubon Bixkotxak txokolate […]

2022/2023ko sartzea: izena irail hondarra arte eman liteke

Ia 1500 ikasle ditu dantza klasiko eta garaikidean, musikan, kantuan eta antzerkian Maurice Ravel Iparraldeko Kontserbatorioak eta datorren irailaren 12ko astean eginen du ikasturte sartzea. Berant dabiltzanek edo jakinminez direnek jakin dezatela badirela oraino zenbait leku libre diziplina batzuetan (dantza eta musikako lehen urratsak, dantza klasikoa, abesbatza…) zeinetan irail hondarra bitartean izena eman bailiteke! Hona […]

Bi On Be, zure kirol aliatua!

Tresna digital berri bat sortu da Bidasoako bizi eremuko kirol aktibitateen baloratzeko. Publikoari eskaintzen dizkioten aktibitateak eta ekitaldiak dohainik iragartzeko aukera ematen die klubei. Bionbe.com web plataforma digital kolaboratiboa, mugikorra eta eleanitza da (Fra, Eus, Gazt, Ing), osasunerako eta ongizaterako kirola eta jarduera fisikoa sustatzeko. Proiektu hau Akitania Berriko, Euskadiko eta Nafarroako Euroeskualdearen «Euroeskualdeko hiritartasuna» […]

Geneviève Darrieussecq ministroa bisitan dugu ahalmen urritasunaz mintzatzeko

Abuztuaren 26 honetan, ostiralarekin, Geneviève Darrieussecq, ahalmen urritasunen bat dutenen ardura duen ministroa ASEI Haiekin zentrora eta AP-HP Itsas Ospitalearen Handiplage gunera etorri zaigu. Ez da arrazoirik gabe ministroa Hendaiako egitura hauekin interesatu, ahalmen urritasunaren gaia Herriaren politika publikoen barnean baitugu erroturik bai eta herriko erakunde anitzen politiketan ere. Artatzea, laguntzea, laguntza ematea, hartzea, aditz […]

Eskoletako menuak 2022ko irailaren 1etik urriaren 2ra

HENDAIAKO HERRIKO ETXEA Menu hauek honako ikastetxe publikoetan dira zerbitzatuak: geltokia, Hondarraitz, Lizardi, jean Jaures (Herri barnea) eta Robert Boulaert (Intzura). Menu hauek asteazkenetan, honako aisialdi harlekuetan dira zerbitzatuak: Ttiki handi, Ttiki, Haurtzaroaren Etxea 2022ko abuztuaren 29tik irailaren 4rako astea Osteguna 2022/09/01 Angurria Idiki bolatxoak tomate saltsan Irrisa kreol erara (bio) Vache qui rit bio […]

Aizpurdi lanbide lizeoak ezagutzera ematen ditu bere «pertsonaren zerbitzuko» lanbide eta formakuntzak

«Pertsonaren zerbitzuari» buruz informazioa emateko bilkura bat eginen da, abuztuaren 29an, astelehenarekin, Aizpurdi lizeoan, goizeko 10:00etatik 12:00etara Hendaiako Herriak eta bere Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak, Donibane Lohizuneko Pôle Emploi agentziak, Aizpurdi lanbide lizeoak, Akitaniako Greta erakundeak, eta Lan-eko laguntza zentroak berriz ere ekiten diote informazioa emateari etxeko laguntza eta etxean mantentzeko lanbideei buruz, eta Aizpurdi […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: informazioa eta izen-emateak B2 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 18 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

Euskal Bestaren programa kontsulta ezazue

Euskal Besta 2022ko abuztuaren 12tik 14ra iraganen da Festak hiru egunez iraunen du, eta su artifizial musikatu batekin amaituko da. Informazio gisa, 2022ko uztailaren 28ko udal aginduak dioenez, tabernariek ostatuen ixteko ordua goizeko 3:00ak arte atzeratzeko baimena izanen dute : 2022ko abuztuaren 12tik 13rako gauean, 2022ko abuztuaren 14tik 15erako gauean. Hendaiako 10 elkartek parte hartuko […]