Errolda egilea

EKINTZAK Erroldatzearen kontzeptuak eta arauak ezagutzeko formakuntza egitea: Akitania Berriko INSEE erakundeak antolatzen dituen baitezpadako formakuntza saioetara joatea. Ezagutze itzulingurua egitea: Itzulinguru hori formakuntzako 2 egun erdien arteko tartean egin behar da. Nork bere sektoreko helbide guztiak kokatzea. Erroldaren udal koordinatzaileak bali egin ditzala. Itzulingurua arrazionalki antolatzea. Erroldaren dokumentuak utz eta biztanleak Internet bidez erantzutera […]

Energia soiltasuna: Herriak bere argiteria publikoaren parte bat itzali du urriaren 15eko gauean

Herriko etxeak erabaki du, esperimentazio gisa, gauerdi eta goizeko bostak artean itzaltzea, urriaren 15ean, herriko zenbait sektoretako argiteria. Egun bizi dugun egoerak energia soiltasunera deitzen gaitu. Herriko etxeak zenbait hilabete darama jadanik gaia aztertzen eta egiturazko neurriak lantzen energia soiltasunerako herri plana plantan emateko. Haatik, egungo larrialdiaren aitzinean, berehalatik mobilizatu beharra dago energia kontsumoak iraunkorki […]

Leku publiko bati Simone Vilalta izena eman zaio

Herriak berriz ere omendu du Simone Vilalta, bigarren mundu gerlako ihardukitzaile bikaina. 2019ko ekainean, Herriaren medaila jaso ondoren, Herriak omen egiten dio berriz ere, Enperadore etorbideko biribilguneetako bati (Enperadore etorbidearen eta Teileria eta Errondenea karriken arteko bidegurutzea) haren izena emanez. Keinu hori bi aldiz sinbolikoa da, Herri Kontseiluak 2022ko martxoaren 30ean aho batez bozkatu zuen […]

Marea ontziak gure ingurumena zaintzeko

Parte hartze bidezko lehen aurrekontuaren harira hendaiarrei hautatzeko aurkeztu zitzaizkien proiektuen artean, marea ontziena izan zen hautatu zuten lehena. Aste honen bukaerarako, jadanik, nahi duten ibiltariek itsasoak ekarri hondakinak utzi ahalko dituzte. Iragan uztailean hondartza kiroleko 4 zelai plantan eman ondoren, marea ontzien kokatzeko garaia izan zen, berriz, urriaren 12an. Hendaye Bidassoa Surf Club delakoaren […]

Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren eragileak Kanetan hartuak

Urtero biltzen den Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren harira, lekuen bisita bat proposatu zaie elkartekideei. Euskal Hirigune Elkargoa Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren* (MEM-MOT) kide da eta urriaren 4 eta 5ean misio horren urteroko bilkuraren leku izan zen. Bi egun horietan mugazgaindiko lankidetza biztanleentzako proiektu zehatzen bitartez areagotzeko behar diren solasak egin ahal izan dira. Hendaiako Kaneta portuaren bisitarekin […]

Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina: 2022ko urriaren udal aldizkariko zatia

Eskola sartzearekin batera Hendaia auto lerroz eta nolanahiko aparkatzez bete zaigu eskola inguruetan. Gurasoei haurrak lasaiago eramateko aukerak eskaini behar zaizkie lehenbailehen. Klima beroketak bizimodua aldatuko digu. Beroteek hondamendiak ekarri dituzte: suteak, ur murrizketak, kutsaduragatik hetsi hondartzak… inork zalantzarik bazuen, naturak gogora ekartzen digu planeta zaindu beharrean garela eta gutako bakoitzak behar duela bere mailan […]

Gehiengoaren iritzi orria – 2022ko urriaren udal aldizkariko zatia

Segurtasun handiagoa eta zerbitzu publiko gehiago Zerbitzu publikoak ezer ez dutenen ondarea dira ! Duela zenbait urte, Hendaiako lurraldean zerbitzu publikoak, osasuna eta segurtasuna berreskuratzeko lanean ari gara. Udaberrian, SOS médecins elkarteak Lapurdi Hegoaldeko Kostaldeko bere bigarren kabinetea ireki zuen. Hendaiak orain badu, Donibane Lohizune ondotik, elkarte horren ordezkaritza bat. Herritarren osasunbeharrei erantzuteko da eta kontsulta […]

Kantu txapelketa : abian da!

Hendaiako Eskolarteko 9. Euskal Kantu Txapelketa irailaren 15ean (osteguna) abiatu da, Lizardiko lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin. Eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Lizardiko eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 13 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek elkarrekin bazkaldu dute, Itziar Aizpuru Euskara hautetsi arduraduna, eskolaldi inguruko […]

2022ko irailaren 21 asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 251.2022 Bi mila eta hogeita bigarren urtean, irailaren 21ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j. 157.2022 txostenetik goiti, BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO SATHICQ and., GRABIÈRES j., (Auzapezordeak) –BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN ARAMENDY j., […]

Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoak emendatu du turismo sustapenerako aurrekontua

Irailaren 20 asteartean, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren Batzorde Nagusiaren bilkura egin da Irungo Udalaren osoko bilkuren aretoan. Goiz honetan, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapezak hartu du lehendakaritza urteberako, eta Jose Antonio Santano Irungo alkateak lehen lehendakariorde eta Txomin Sagarzazu Hondarribikoak bigarren lehendakariorde karguak. Hautetsiek Hendaiaren ordezkari berria, Itziar Aizpuru, hartu dute ere. Bidasoa Bizirik agentziari Partzuergoaren jarduera […]

Euskaraldia: argazki lehiaketa, motorrak berotzeko!

Euskaraldia, hizkuntza ohiturak aldatzeko eta euskararen erabilpena areagotzeko ariketa soziala, 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra iraganen da. Motorrak berotzeko eta giroan sartzeko, Mintzaian elkarteak argazki lehiaketa bat proposatzen du, Hendaiako hizkuntza paisaiaren inguruan. Euskaltzalea zara eta argazkigintza gustuko duzu? Har ezazu zure kamara edo telefonoa, eta parte har ezazu Mintzaian elkarteak 2022ko irailaren 5etik urriaren […]

Txingudi korrika 2022

Irailaren 13an, Jean-Michel Arruabarrena kirolaren ardura duen auzapezordeak, Kalixa Silanes eta Borja Olazabal Irun eta Hondarribi hirien ordezkariekin eta Iñigo Etxeberri Bidasoa Atletiko Taldearen ordezkariarekin, Mikel Calbete Hendaiako Urpean murgilaritza klubaren ordezkariarekin eta Pilar Fuertes Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren ordezkariarekin batera, 2022ko urriaren lehenean eginen den TXINGUDI KORRIKAren 23. edizioa aurkeztu dute. Edizio honen berrikuntza zirkuituaren […]