Herri kontseiluaren bilduma 2023ko martxoaren 29an, asteazkenean, 18:30ean egin

KE.RS – 061.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, martxoaren 29an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and.,HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., […]

Arte bisualen hitzordua

Hendaiako arte bisualen bigarren topaketa martxoaren 31tik apirilaren 2ra eginen da, Gaztelu Aretoan. Erakusketa soila baino anitzez gehiago da hori, izan ere, arte ezagutze eta topaketa asteburu oso bat baita, bisitarien zain. Margolaritza, argazkigintza, eskultura, ehunen artea, tinta… Hainbat eta hainbat teknika dituzue hor. Bigarren aldi honetan, eta Nicolas Poussin margolariak ongi erran duenari jarraikiz […]

Euskara Gaitasun Egiaztapena: izen-emateak irekiak dira B1 eta EGA azterketetarako

Euskararen Erakunde Publikoak 2009tik Paueko eta Bordeaux Montaigne Unibertsitateekin partaidetzan daraman Euskara Gaitasun Egiaztapen dispositiboak Europako Erreferentzia Marko Bateratuko bi maila ditu gaur egun, C1 mailako Euskara Gaitasun Agiria (EGA) eta B1 mailako B1 Euskara Agiria (B1EA). B1EA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, urtero azterketa-deialdi bakarrean antolatzen da, eta EGA agiria, 17 urtetik gorakoei zuzendua, […]

Gune publiko berria Dongoxenea auzoan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuen artean, belaunaldiarteko bi antolaketa hautatu ziren. Udal zerbitzuek azterketa egin ondoren, Herriak bi horiek bakarrean biltzea erabaki du, hastapeneko proiektuetatik haratago doan auzo antolaketa bat sortzeko.  Bada zenbait hilabete hendaiarrek belaunaldiarteko  kanpoko jostaleku babestu bat antolatzearen alde bozkatu zutela, alde batetik (udal ludotekako haurren proposamena), eta, beste aldetik, belaunaldiarteko leku […]

2023ko otsailaren 22an, asteazkenean, 18:30ean egin herri kontseiluaren bilduma

PDF Erref. KE.IG – 034.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, otsailaren 22an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., TARIOL j., BEAUFORT and., CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE […]

Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoak ADI BIDASOA aurkeztu du

Urteko topaketen lehen edizio hau gazteen ingurukoa izango da, Gazteen Europako Urtearen ondoren. Otsailaren 28an izango da, Irun Factoryn, 17:30etik aurrera. Irun, Hondarribia eta Hendaiako udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, ADI BIDASOA antolatu dute 2023ko otsailaren 28an Irun Factoryn (José Antonio Loidi Bizcarrondo, 8 – behea – Irun – 20302). Gazteen Europako Urtearen ondoren, […]

Estereotipoak bankuan geratzen dira

Hendaiako Segurtasunerako eta Gaizkintzaren Prebentziorako Tokiko Batzordea kirol alorrean gertatzen diren bereizkerien aurkako borrokan engaiatzen da eta bi hitzordu proposatzen ditu Emakumeen Eskubideen aldeko Nazioarteko Egunaren harira. Aurten, kirolean ematen diren estereotipoen gaia hautatu da. Gizarte jardun orotan bezala, kirol jardunetan ere sexuzko markak erabiltzen dira. «Jadanik bide zenbait ibili izanagatik ere, kolektiboki ahalegintzea da […]

Adinekoen askaria ihauterian

Martxoaren 13 astelehenean, GEUZak askari ikuskizun bat antolatuko du Brasilgo ihauteriaren gaiaren inguruan, 60 urtetik gorako hendaiarrentzat, Gaztelu aretoan Egitaraua: 14:30 – Harrera 15:00 – Ikuskizuna “Aquarela do brasil” Jokalariak: Alô Brasil taldea eta Mike Angel’s, 16:00 – Askaria Ikuskizuna eta askaria urririk dira, GEUZak eskainirik. Izen emateak GEUZean: +33 (0)5 59 48 23 10, […]

Zuhaitzen Begiratzeko Nazio mailako Taldea (GNSA) herriko etxean hartua

Errepublika plazaren berriztapena dela eta horko zuhaitzen gaia, bereziki 3 ezki Donoxenera aldatzea, bilkura baten gaia izan da GNSA taldearen Géraldine Jourdan lehendakarietako baten eta Ganix Grabières garapen iraunkorraren auzapezordearen artean, bertan zirelarik ere zerbitzu teknikoen zuzendaria eta Bizi Ingurune eta Ondarearen Kudeaketa Sailetako arduradunak ere.  Zuhaitzen aldaketari buruzko erabaki hori 2019an herriko zuhaitz handienetaz […]

Mozorroak prestatu!

Hendaiako ihauteriak otsailaren 25ean ospatuko dira. 14:30etatik goiti, Gazteluko Aretoaren zabalgunean, hainbat animazio izanen da eta 16:30etan bertatik abiatuko da hirigunea zeharkatuko duen desfilea. Herriak hendaiar guztiak ospakizunetan parte hartzera gomitatzen ditu. Egitaraua: 14:30 – 16:30: Haurrentzako animazioak (egurrezko jokoak, sorkuntza tailerrak, makillajea, maska apaingarriak, marrazkiak, joko handia Animare 64 elkartearen eskutik). Gaztelu Aretoko zabaldegian. […]

Hogeita hamarretik gora zuhaitz jangarri landatuko dira negu honetan

Parte hartze bidezko aurrekontuaren proiektuak gauzatzen doaz. Hil honetan, zuhaitz jangarrien landaketari dagokio. Goiz honetan, 9:00etatik goiti, bizi ingurunearen saileko hiru langilek Ttiki-handi aisialdi harrerako hamabost bat haur hartu dituzte. Animatzaileek lagundurik eta bertan direlarik ere jarraipen batzordekide zenbait, Claire Dutrilleux proiektu gidaria, Ganix Grabières herritartasunaren eta Garapen Iraunkorraren ardura duen auzapezordea eta Kotte Ecenarro […]

Prezioak 2023ko urtarrilaren lehenetik landa : eskolaldi inguruko harrerak eta ludoteka / eskoletako eguerdiko atsedenaldia

208.2022 – ESKOLALDI INGURUKO HARRERAK ETA LUDOTEKA – PREZIOAK 2023KO URTARRILAREN LEHENETIK LANDA BUTORI andreak: familia kozientearen printzipio beraren arabera ezartzen dira; ez dugu lehen familia kozientea, hau da, apalena, ukitu, eta %2an emendatu ditugu gainerako familia kozienteen tarifak Halatan, bada, tarifak hemen beherean agertu bezala onar ditzazuen proposatzen dizuet: Oren erdirako tarifak KOZIENTEAREN KOPURUA: ZERBITZUAREN […]