2022ko urtarrilaren lehenetik goiti, 3500 biztanletik gorako herriek «hirigintza baimenen eskariak bide desmaterializatuan hartu eta bideratzeko teleprozedura berezia» behar dute ukan. Betebehar hori ELAN Legearen 62. artikuluak agintzen duenari jarraikiz Hirigintza Kodearen L.423-3 artikuluak ezartzen die. Halatan, bada, eraikitzeko, eraisteko edota antolatzeko baimenak aurkeztu eta bideratzeko, honako plataforma hau duzu: https://www.e-permis.fr egunero eta orduoro zabalik. […]
Herriko kontseilua iraganen da 2021eko abenduaren 16ko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Osasun neurriak direla eta, publikoa ezingo da Herriko Etxean errezibitu. Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean.
Hendaiako Herriak, Lan-eko laguntza zentroak eta Pôle Emploi erakundeak “Job dating” egun erdia antolatu dute Abenduaren 7, astearterekin, 9:30etik 12:30era PARTE HARTU NAHI ZENUKE? Izena eman behar da hemen: Goiz aldi horretan, bizi arroko honako enplegatzaile hauek atzemanen dituzu: Elgar Bizi, Haizpean zahar etxea, Hendaia Home Services, ASEI Haiekin zentroa, Sauvelia, Margalex, Amicial, CASER […]
Aurkezpena Jarraipen batzordea Araudia Proiektuak Emaitzak Harremanetarako Hona hemen lehen aldi honen irabazleak. Itsasoaren alde aritzea – Hondartza eta itsas hegi garbiak «Marea ontziak» Tokiko erle beltzaren salbatzea Txingudi badiako eta kirol portuko plastikozko hondakinak biltzea Emaitzen etxola Zuhaitz jangarriak «Beach sports» eremu iraunkorrak kokatzea Hondarraitzeko hondartzan Oinezkoen betoi artea Belaunaldiarteko eremu publikoa antolatzea Dongoxenian […]
Joan den martxoan, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoa eratzen duten hiru udalerrietako alkateak garen aldetik, jendaurrean, jakinarazi genuen kezkatu egiten gintuela mugan berriro ere kontrol finkoak ezarri izanak eta migratzaileek Bidasoa zeharkatzeko saioek sortzen ari ziren egoerak. Era berean, agintari eskudunei adierazi genien gure kezka, idatziz. Berriro ere mugak ezartzea harrigarria eta deserosoa da gure komunitatearentzat, […]
Bi urtero, larrazkenean, Euskararen Urtaroak ikusmina sortzen du, Euskal Elkargoan gaindi antolatuak diren animazioekin. Aurtengo edizioa azaroaren 19tik abenduaren 3ra iraganen da, herriko etxeek, eragile pribatu eta elkarteek osatuko duten egitarau baten inguruan. Hendaian, hainbat jarduera antolatuko dira horren kari. Hemen duzue egitaraua (pdf – 1,08 MB – nouvelle fenêtre): Azaroaren 20an (larunbata) 16:00 ZIRKU […]
Herriko kontseilua iraganen da 2021eko azaroaren 15 asteleheneko bilkura, 18:30ean Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Osasun neurriak direla eta, publikoa ezingo da Herriko Etxean errezibitu. Herriko Kontseiluaren bilkura zuzenean segi ezazu 18:30etik goiti, Herriaren Youtube katean.
Familiaren Astea laster iraganen da Hendaian, azaroaren 17tik 21era. Egitaraua ezagutzeko: Azaroaren 17 asteazkena 9:30-10:30: «Ene produktuak egiten ditut» – Animatzailea, Haur Txikien Bitartekaritza eta Dongoxeneko haurtzaindegia Gurasoa-1 eta 3 urte arteko haurra Lekua: Dongoxeneko haurtzaindegiko 1. solairua – Izena emateko : 06 84 96 65 10 9:30-12:00: Udal ludoteka Lekua: Mediateka Guraso-Haur lantegi ludikoak ahozko […]
IEZI Euskal Itsas Bazterra elkarteak gidatzen duen Nekatoeneako artista egonaldia 1998. urtean sortu zuten Itsas Hegiaren erakunde babesleak (Abadia eremuaren eta hango eraikinen jabea), Hendaiako Herriko Etxeak (gune osoaren kudeatzailea) eta Akitaniako Kultura Ekintzen Eskualde Zuzendaritzak (DRAC), batera zuten asmo batek bultzaturik. Hartara, urtero, hainbat unibertsotako hainbat artista hartzen dira, Abadia eremuaren erdi-erdian, aste zenbaitetik […]