Gehiengoaren taldea – 2023ko Ekairanako udal aldizkariko zatia

2020ko ekainean hautatuak, 2023an iristen gira agintaldiaren erdira. Ohiko hauteskunde zikloan, ongi badakigu gure agintaldiaren bigarren zatia egituratuko duten proiektuak orain marrazten direla. Engaiamendu sendoetan eta lelo sinple batean hautatuak izan ginen: hiri dinamiko eta solidarioa. Lehen engaiamendua : garapen iraunkorra gure erabaki guztietan integratzea. Zirkuitu laburrei buruz lan egitea : aldatu egin dugu hornitzailea […]

Oposizioaren taldea – Goazen Aitzina – 2023ko ekairanako udal aldizkariko zatia

Agintaldi erdira heldu eta egituratzaile diren proiektuak gauzatu gabe dira oraindik. Adibidez: agintaldirako lau proiektu nagusietatik (Legarralde, igerilekua, herri barnea eta Ttiki Handi) 1.6 milioi euro besterik ez dira inbestitu! 21 milioi oraindik gauzatzeke Herriaren zorra 18,4 milioi eurokoa zen jadanik 2022 hondarrean: zor handia eta gauzatze txikia: nola bukatuko dute agintaldia? Gastuak hobe zehaztu […]

MUSIKAREN BESTA: Programa aldaketak
eguraldi txarrarengatik

Musikaren Besta, musikazaleentzat urteko ekitaldi kuttunetakoa da. Urtero ekainaren 21ean izaten den besta honetan, musika kolore orotan ospatzen da, hiri askotako kale eta plaza publikoetan doako kontzertuak antolatuz. Aurtengo eguraldi iragarpenak ez dira oso onak, eta, beraz, Kultur Zerbitzuak aretoak aurreikusi ditu eguraldi txarra izanez gero. Hala, euritan ere, besta izanen dugu! Hona hemen atzera-egitaraua: […]

Udal igerilekuaren hesteari buruzko oharra

Piscine Municipale

Udal igerilekuaren hestea: erabiltzaileen segurtasuna lehenetsia Ekainaren 7 asteazkenean, 12:30aren inguruan, makur bat gertatu zen igerilekuaren kanpoko lokal teknikoan. Zorionez, bertan zirenei ez zien kalterik eragin. Larriagoa zatekeen udal langileek ez bazuten berehala erantzun eta klubaren entrenatzaileek ez bazuten ongi jokatu, behar ziren neurriak berehala hartu baitzituzten. Eskerrak haiei guztiei. SDIS 64 sute eta sokorrirako […]

Erle beltza salbatzea

Bere idurikoak bezala, euskal erle beltza ere mehatxupean da. Hendaiar anitzek, erle horrek dituen arriskuetaz eta gure bioaniztasunerako duen zeregin garrantzitsuaz oharturik, proiektu horren alde bozkatu zuten. ABERE ETA LANDARE BIOANIZTASUNA BULTZATZEA Kotte Ecenarro auzapeza, Ganix Grabières Ingurumen eta Herritartasun auzapezordea, jarraipen batzordekide zenbait, Abadia eremuaren zaintzailea eta Michel Echeveste proiektu eramailea erlategiaren kokalekua ikustera […]

2023ko maiatzaren 31n, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

KE.RS – 117.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, maiatzaren 31n, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA […]

ANTZERKIAREN MAIATZAREN 38. ALDIA: KARRIKA ARTEEN BESTA 

Ikusleen topatzera  Lehen egunean, festibala ofizialki ireki baino lehen ere, Branca tokiko konpainia artamendu etxeetako pazienteen eta zahar etxeko egoiliarren topatzera joanen da poesia dantzatuko une bat eskaintzeko.  Hor ikusten da Herria kultura ororen esku izan dadin lortzen saiatzen dela. Kultura sailak urte osoan zehar proposatzen ditu bitartekaritza ikuskizunak eta ekintzak ikusleengana joz, eta festibala […]

Lehen mailako San Bixente eskolako ikasleak tokiko ondarea ezagutzen

Ikasturte honetan, Hondarraitz auzoko San Bixente eskolako bi ikasgela, lehen mailako bigarren eta hirugarren urteko ikasgela elebidunak, Hendaiako ondareaz eta hari loturiko gaietaz ari dira lanean. Abadia gaztelu-behatokia, Abadia eremua eta Dunba harriak, lehengo kasino zaharra, edota palmondoaren biribilgunea… hain hurbil ditugun, egunerokoan ibiltzen ditugun, eta, halere, duten historia beharbada ezagutzen ez ditugun leku horiek. […]

Herri kontseiluaren bilduma 2023ko apirilaren 26an, asteazkenean, 18:30ean egin

Erref. KE.IG –091.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, apirilaren 26an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), CEZA and., JEHAN j., HARAMBOURE and., EIZAGUIRRE j., BERNARD j., AIZPURU and., MANTEROLA […]

Aparkatzea: jendetasuna eta jokabide onak

Kirol eta kultura elkarretaratze handiak hurbiltzen ari eta, zein arau daude aparkatzeari dagokionean? Ongi dakizun bezala, aparkaturik den ibilgailu orok (autoa, eskuterra…) erabiltzaileentzat arriskubide ez izateko maneran behar du kokaturik izan eta ez du oinezkoen bidea trabatu behar. (Bide Kodearen R417-10 artikulua). Herrian egiten diren kultura edo kirol animazioak direla eta, Hendaiako Herriak du aparkatzearen […]

Urpekaritza base federalaren zaldaina desmontatzea 

Aspaldi erabili gabea eta segurtasun arauak betetzen ez dituelarik, urpekaritza basearen ondoan den zaldaina deseginen dugu. Lanak apirilaren 18 asteartean hasi eta hiru egunez luzatuko dira. Erabiltzaileekin eta Hendaiako portuaren zerbitzu kudeatzaileekin mintzatu ondoren, Pirinio Atlantikoetako Departamenduak, portuaren jabea delarik, zaldain hori erabiltzeko debekua ezarri du, arriskutsua delako. Eraginik ez marearteko zonaren bioaniztasunean 5 udal […]

«Klimaren freskoa» klima aldaketak dakartzan erronketaz ohartarazteko

Herriak, daraman garapen iraunkorraren ingurumen politikaren harira, urraspide berri bati ekin dio hautetsiei eta udal langileei klima eta ekologia trantsizioaren jokagaiei buruzko parte hartze bidezko ohartarazte bat eskainiz. Hendaia Iparraldeko lehen kolektibitatea da bere hautetsi eta langileentzat halako ekimena egiten. Kolektibitateek, egun dituzten trantsizio jokagaien aitzinean, Klimaren Freskoa erreferentzia tresna dute. Zientziazko ohartarazte lantegi gisa […]