Auzapezak Hendaia Biltzen taldeari zituen ordezkapenak kendu dizkio

KOTTE ECENARRO AUZAPEZAREN KOMUNIKATUA  «Egun sinatu ditut 2020ko uztailean Hendaia Biltzen (HB) taldeko lau hautetsiri eman nien ordezkapen bana kentzeko 4 aginduak, eta apirilaren 27an Herri Kontseiluak eginen duen bilkuran proposatuko dut Cotinat andrearen eta Legardinier andrearen auzapez karguak legearen arabera ken dakizkien.  Urraspide hori 2020ko ekaineko hauteskundeen ondorengo kontseiluaren bigarren bilkuran bertan hasi zen […]

OGAH-ALSH: ontziratzea berehala Ttiki-Handi harlekutik abiatuz!

Munduari 9 egunez itzulia egiteko bidaia iragarria da Ttiki-Handi aisialdi harlekuan. Apirileko oporraldiak itxura ona du Hendaiako Ttiki-Handi udal aisialdi harreran izena eman duten gazte bidaiarientzat! Gazteen irudimena garatu eta mundua eta kultura desberdinak ezagutu eta izpiritu zabala ukan dezaten bultzatu nahiz, animazio lantaldeak egonaldi bat apailatu du artoski hainbat herrialdetan geldialdiak eginez hainbat jostaketa […]

Lehendakari hauteskundeak – 1. itzuliaren emaitzak Hendaian

Bozetako parte hartzea:  6 836 bozkatzaile – 76,37 % Bozka zerrendetan direnen kopurua: 8 951 Bozkatzaileen kopurua: 6 836 Abstenzioen kopurua: 2 115 Txuriak: 86 Baliogabekoak: 47 Adierazitako bozkak: 6 703 Nathalie Arthaud : 0,52% Fabien Roussel : 3,40% Emmanuel Macron : 24,93% Jean Lassalle : 7,33% Marine Le Pen : 16,13% Éric Zemmour : 6,22% Jean-Luc Mélenchon : 25,45% Anne […]

Korrika 2022

2022ko Korrikaren irudiak. Argazki kredituak : K. Ecenarro – AEK – Ville d’Hendaye

Elkartasuna Ukrainarekin

Apirilaren 7an Herriko Etxeak ukrainiar familiak hartu ditu MARTXOAREN 29an Ukrainiar iheslarien harrera: Espainia eta Frantziako gurutze gorriak koordinaturik dira Goiz honetan, Hendaiako Herriko Etxeak proposaturik, bilkura egin dute Frantziako eta Espainiako gurutze gorriek, Herriko Etxean, Estatuaren babesean eta espainiar gobernuaren adostasunarekin. Hiru aste luze dira hautetsiak, udal langileak eta GEUZarenak, gurutze gorria, SNCF langileak […]

Hiztegia eskuan, euskara ahoan – Sakelako hiztegien bilduma berrargitaratua izan da

Euskararen Erakunde Publikoak (EEP), Euskal Elkargoak, eta Baiona, Donibane Lohitzune, Hendaia eta Miarritzeko herriko etxeek sakelako 30 hiztegien bildumaren berrargitalpena iragarri dute, Korrikak Euskal Herriko bazter desberdinak zeharkatzen dituelarik euskararen alde.   Material horren helburua bikoitza da: euskararen ikaspenean bide lagun izan eta ahozko erabilera azkartzea. Gai orokorrak (familia, eguraldia, eskola), zein berezituak (zientziak, arnoa, bide […]

Bidaiatzeko gonbita

Begirada artistikoen 15. aldia martxoaren 16an hasi eta apirilaren 2 arte izanen da zabalik Mendi Zolan kulturgunean. Aurten, lehen mailako eskoletako eta ludotekako haurrek eta animatzaileek hitzordua eman digute bidaiari buruzko kolore biziko erakusketa baterako, 2021eko aldia berezi izan zen, osasun krisiagatik, eta bidaiari buruzko aldi berri honek interes handia sortu du ekintza horretan parte […]

Guneen arteko solas teknikoen eguna Abadian

Hendaiako Herriak eta Rivages de France elkarteak, IEZI elkarteak lagundurik, guneen arteko solas teknikoen egun bat antolatu dute departamenduko itsas ertzeko naturaguneen talde kudeatzaileekin. Itsas ertzean eta haren gibelean, Pirinio Atlantikoetako itsasbazterrak egituratuz, badira, han-hemen, naturaguneak ekosistemen zaintza, balioan ematea eta publikoari harrera egitea dituztenak zeregintzat. Egitura kudeatzaileek (kolektibitateek, elkarteek) daramate naturagune babestu horien kudeaketa […]

“Poesia hutsezko” kabareta

“Gaztelu Udaberrian” ekitaldiaren harira, Herriaren Ekitaldiak eta Bestak zerbitzuak poesia kabareta antolatu du martxoaren 26rako, Gaztelu Aretoan. Saioa 19:00etan hasiko da kontzertu zare batekin. Hona printzipioa: “Sasoiko zure piknika ekar ezazu, guk elikatuko dizkizugu belarriak”, Molto Bene taldearekin. Musika une horren ondoren, Petit Théâtre de Chechenias konpainiaren antzerki saio bat. Azkenik, 21:00 orenetan, “La Roue” […]