Ezezkoa eman diezaiegun emakumeei egin indarkeriei

1999. urteaz geroztik, azaroaren 25a emakumeei egin indarkerien aurkako nazioarteko borroka eguna dugu. Egun horren karietara, bai eta aste osoan ere, hainbat eragile arituko dira Hendaian ahal beste jende borroka horren alde ohartarazi eta mobilizatzen. SEGURTASUNERAKO ETA GAIZKINTZAREN PREBENTZIORAKO TOKIKO BATZORDEAREKIN HERRIA MOBILIZATZEN DA. Badira beste jardunak ere aurreikusiak: HENDAIAN HARREMANETARAKO DITUZUNAK HISTORIA ZERTXOBAIT Artikulu […]

Familiaren Astea – AZAROAK 18-25

Azaroak 18an, larunbata 10:00-18:00 Topaketa jostagarriak Jokoaren inguruko tailerrak. Trait d’Union elkartearen parte hartzearekin eta elkarte bereko gurasoek animaturik. Irandatz eta Dongoxenia haurtzaindegietan: musika tresnak eraikitzeko tailerra, haurtzaindegiko profesionalek animaturik, eta beste tailer anitz!! Ameslari ttipi eta handientzako joko eta jostailuen azoka. Jokoaren inguruko zenbait gune proposatuak izanen zaizkie familiei. Lekua: Gaztelu Aretoa Egitarau osoa: […]

Bigarren bizitza udal igerilekuarentzat

Udal igerilekuaren deseraikitzearen harira, desagertzera doan hornidura publiko horren berrerabiltze urraspide bati ekitea hautatu du Herriak. Atzo, azaroaren 13 astelehenean egin musikazko jostaldiaren ondoren, «Ekilorea» desmuntatzeari ekinen zaio orain. Egiteko molde iraunkorra Herriak, bere energia soiltasunerako planaren harira, galdeketa bati ekin dio horniduraren deseraikitzea dela eta, zeinean, besteak beste, enpresa espezialdu bati esleituko zaion berrerabilererako […]

Alegera zentro mediko-psikologikoa eta kontsulta zentroa inauguraturik

Alegera etxea Concha Berri zentroaren gunean da kokaturik eta berri-berriturik da orain kontsulta zentro bat eta zentro mediko-psikologiko bat bertan kokatzeko. Eraikina 126 m² zabal da eta erabat berrantolatua izan da hala barnetik nola kanpotik. Euskal Kostaldeko Ospitaleguneak alokaturik erabiltzen du. Ginekologia, erreumatologia eta endokrinologia kontsultak egiteko erabiltzen diren bi mediku bulegodun leku bat da […]

EUSKARAREN URTAROA, azaroaren 17tik abenduaren 1era: hemen duzue programa!

EUSKARAREN URTAROA, azaroaren 17tik abenduaren 1era, euskarazko ehun bat ekitaldietan parte hartzeko gomita. Euskal Elkargoak eta bere partaideak, Herriko Etxeak, eragile pribatuak eta elkarteak, elkarlanean ibili dira 15 egunez, lurralde osoan, euskarazko ezohiko hitzorduak proposatzeko (mintzaldi, ikusgarri, tailerrak eta bisita gidatuak) euskara dastatzeko, entzuteko, irakurtzeko edo mintzatzeko! Horren karietara, Hendaiako elkarteak eta Herriko Etxeko Euskara […]

Plaza bat inauguratu da Maritxu ANATOL izenarekin

Avenida zubitik hurbil dagoen plaza batek darama, azaroaren 8a dugun egun honetaz geroztik, Maritxu ANATOL izena. Comète sareko kide izan zen bigarren mundu gerlan. «Noticias de Gipuzkoa» egunkariak 2020ko urtarrilaren 26an argitaratu artikuluaren laburpen bat irakurri du ekitaldian Kotte Ecenarro auzapezak. «Maritxu ANATOL gutako zaharrenok ezagutu genuen Hendaian; nazionalitate bikoitza zuen: aita Pausukoa zuen eta […]

Ane Zufiaurre ilustratzaile irundarrak irabazi du “Ibai izena duen herrialde bat” arte digitaleko lehiaketa

Irunen, 2023ko azaroaren 3an.- “Txikitik Handitasunera” da Ane Zufiarre Seijok aurkeztutako lanaren izenburua, eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Patzuergoak antolatutako Arte Digitaleko lehiaketaren bigarren edizioan gailendu da. Ekimen hau 30 urtetik beherako artista amateurrei zuzenduta zegoen. Irun, Hondarribia eta Hendaiako Udalek, Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoaren bitartez, arte-sorkuntzako lehiaketak antolatu dituzte 2018tik, Bidasoako Interpretazio Zentroaren animazio-programaren barruan […]

Ekiloreak» agur erraten digu.

Udal igerilekua 2024. urte hastapenean hasiko dira desegiten. Jendeen oroimenean oroitzapen anitz utzi dituen leku horren inguruan azken besta une bat bizitzeko aukera proposatzen die Herriak oroimina duten hendaiarrei. Historia pixka bat Ekilore igerilekuen historia 1968ko olinpiar jokoen ondoren abiatu zen. Frantziak nazioarteko kirol topaketa horretan igeriketan ukan zituen emaitza txarren ondorioz, Gazteria eta Kirolen […]

Ciaran ekaitza: herria prestatzen ari

AZAROA 2 OSTEGUNA – 15:30 Erlaitzeko errepidea hetsirik da, Departamenduak hala erabakiz, azaroaren 2 ostegun honen 16:00 orenetatik goiti. Hendaiatik Donibane Lohizunerako norabidean, Haizabia parean hetsiko da. Oraingoz ez dugu berriz irekitze dataren berri. Zirkulazio baldintzen gaineko informazioa Departamenduaren Inforoute webgunean ikus dezakezu: https://inforoute.le64.fr/ Hendaiari dagokionean hartu erabakien berri ematen duen artikulua : https://www.hendaye.fr/fr/tempete-ciaran-la-ville-se-prepare/ AZAROAREN […]

Elkartasun besta azaroaren 5ean

Azaroaren 5 igandean, 11:00etatik 14:00etara, Gaztelu aretoan. Elkartasun eta gizarte Ekonomiaren Hilaren karietara antolatu dute Hendaiako Herriak eta Lan-eko laguntza zentroak, horretan partaide dituztelarik Recycl’Arte, Hendaiako GEUZa, Denentzat gizarte zentroa, Borderline Fabrika, Gem Phoenix, Sarde Sardexka, Hendaia Koop, IEZI eta honako elkarte hauek: Txoko, Gurutze Gorria, Secours Populaire, Secours Catholique eta Restos du cœur. Hainbat […]

2023ko urriaren 25ean, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma

Erref. KE.IG – 231.2023 Bi mila eta hogeita hirugarren urtean, urriaren 25ean, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and.,IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU […]

Gau Beltza

Gau Beltza urriaren 31n. Animazio eta Besten Sailak bigarrenez antolatuko du bere gaurik “beldurgarriena”. Ba al zenekien Euskal Herrian aspaldi “Halloween” antzeko bat ere ospatzen zela? Garai batean zenbait herritan arbiak eta kuiak hustu, aurpegi itxura eman, kandela txiki bat sartu eta bide bazterretan argiztatuta jartzen ziren bizilagunak beldurtu eta hildakoen arimei bidea erakusteko. Gau […]