MAIATZAREN 22TIK 26RA, HIRIA IKUSGARRIZ BLAI 39. ANTZERKIAREN MAIATZA FESTIBALAREKIN

Bost egunez, Gaztelu Zahar frontoia eta hango ingurunea aire zabaleko taulagaina bihurtuko dira. Handik eta hemendik etorritako artistak bilduko dira frontoian, Gaztelu Aretoan eta Jean Jaurès eskolaren jolastokian eta baita Mendi Zolan kulturgunean, Intzurako pilotalekuan eta Azureva Galgarretako zentroan ere, ahantzezinezko ikuskizunen eskaintzeko. Antzerkizaleak, egungo dantza maite dutenak, ameslariak eta harri ditzaten gustuko dutenak atseginean […]

Portu Zaharreko bunkerra: Historia militarraren lekukoa

Zuhigaraitxipi plaza berria, lehen Portu Zaharreko plaza zena, gure historiaren gertakari nabarmen anitzen lekuko izan da. Lurpean baina ahantzi gabea: Bigarren Mundu Gerlako Portu Zaharreko bunkerraren ondarea Leku horretan Bigarren Mundu Gerlaren hondakin bat dago, egon ere, tankeen aurkako bunker Regelbau R680, Schartenstand für 7,5 cm PaK 40 bat. BEMALPA azterketa bulegoak egin ikerketei esker […]

Gehiengoaren taldea: 2024ko maiatzako udal aldizkariko zatia

Usaian, nahiago dugu iritzi orrihorretan Hendaiarentzat egiten ditugun ekintza eta proiektuei buruz mintzatzea : ekintza soziala, trantsizio ekologikoa, Errepublika plaza, udal igerilekuaren eraikitzea eta beste ainitz. Aurrekontuaren bozketari buruzko Herriko kontseiluaren bilkuran, oposizioak bereziki bortitzak izan dira, eta hori gure betiko elkarrizketa eta lasaitze nahiaren aurka doa. Jadanik « manatzen » ikusten direnei, izan direnei […]

Hondartzaren zaintza: soinu sistema berri-berria

Maiatzaren 8 asteazken honetatik goiti, Herriak hari gabeko bozgorailuen sistema berria emanen du abian hondartzaren luzera guztia hartzen duen komunikazio eta prebentzio zerbitzua emateko. Lehen aldi batean, baliabide hori Hondarraitz hondartzaren alde nagusian zabalduko da, eta Dunba Harrien aldera uztailaren lehenetik goiti hedatuko da, hau da, zaintza sasoiaren haste egunean bertan. Bozgorailuak zerbitzu teknikoek Zokoburuko […]

2024ko apirilaren 24 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkura Bilkura agiria

Réf. KE.IG – 098.2024 Bi mila eta hogeita laugarren urtean, apirilaren 24an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., IRAZUSTA j., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), BERNARD j., AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY  j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., […]

Joanes Zuhigaraitxipi sorterrira itzuli da

Hiriak apirilaren 18an, “Coursic” edo “Croisic” ezizenez ezagutu kortsarioaren omenez plaza bat inauguratu du Portu Zaharrean. Berritze lanetan 6 hilabete eman ondoren, hala biztanleek nola turistek Txingudi badiaren eta Hondarribiaren gainean eskaintzen duen ikusmira zabalarengatik gustuko duten Hendaiako leku enblematiko horrek historiari hertsiki loturik den behatoki helgarri, inklusibo, eroso eta segurtatua eskaintzen digu. Plazak, bere […]

Gai-Zerrenda – 2024ko apirilaren 24 asteazkeneko bilkura, 18:30ean

I – 2024KO MARTXOAREN 27KO HERRI KONTSEILUAREN BILKURA AGIRIA ONARTZEA II – DELIBERAMENDUAK Txostengilea: Kotte ECENARRO j. 2024 – Herri Kontseiluak eman ordezkaritzaz auzapezak hartu erabakiak 2024 -“Zerga Behatoki Partekatua” zerbitzu partekatura lotzea 2024 – Bizitegien eta Energiaren Elkartasun Funtsa – 2024ko parte hartzea 2024 – HENDAIA TURISMO & MERKATARITZA IMEP – 2023ko jarduera agiria […]

Erlaitzeko errepidea esperientzia gisa hestea: nola eraginen du zure egunerokoan?

Euskal Erlaitzaren errepidearen arazoak ukitzen dituen erakundeek (Estatua, Pirinio Atlantikoetako Departamendua, Euskal Hirigune Elkargoa eta Mugigarritasunen Sindikatua, bai eta Biriatu, Ziburu, Hendaia, Donibane Lohizune eta Urruña herriak) errepidea 2024ko maiatzaren 21etik ekainaren 7 bitartean hesteko esperientzia egitea erabaki dute, Erlaitzaren errepidea hesteak lurraldearen funtzionamenduan nola eragiten duen aztertzeko. Errepide hori kostaren higadura jasaten ari da […]

« MUSIKOLORE » UDAKO MUSIKA HITZORDU BERRIA

Hendaiako Herriak munduko musikak hautatu ditu udako besten hastapenari ekiteko. Musikazko berrikuntza horrek indar berri eta eklektikoa eskainiko dio jadanik aski jori den kultura sasoiari. Hala eginez, Hendaiako Herriak erakusten du kultura aniztasunarekin engaiaturik dela eta kulturen arteko harremana eta mundu osoko arte aberastasunen partekatzea bultzatzen duten ekintzak sustatu nahi dituela. Kultura politika ausart horrek […]

Lorategien Gutuna Bioaniztasun gerizalekuak

Sagarroien, hegaztien, tximeleten eta, oro har, bioaniztasunaren biziraupena laguntzen duten jokamolde onak hartzera engaiatzeko. Denbora luzean, lorategien bisitari atsegin horiek erraz atzeman dute zer jan jendeen bizilekuen inguruetan, bai eta ugalketarako eta negua igarotzeko lekuak ere. Baina abere txikientzat egoki ziren leku horiek gero eta gutxiago dira, batez ere jendeen bizi aldeen eta landuriko zonen […]

2024ko martxoaren 27 asteazkeneko herri kontseiluaren bilkura Bilkura agiria

KE.RS – 080.2024 Bi mila eta hogeita laugarren urtean, martxoaren 27an, asteazkenarekin, bildu da, 18:30ean, Herri Biltzarra, Kotte Ecenarro auzapezaren lehendakaritzapean. BERTARATUAK: ECENARRO j. (auzapeza), – KEHRIG COTTENÇON and., TRANCHE j., BUTORI and., MOUNIOS-ADURRIAGA and., ARRUABARRENA j., CAMACHO-SATHICQ and., GRABIÈRES j. (Auzapezordeak), AIZPURU and., PELEGRIN-ARAMENDY j., TARIOL j., BEAUFORT and., LABEAU and., CEZA and., JEHAN […]

UDABERRIKO GARBIKETAN HAR EZAZU PARTE

Hendaiako Herriak eta IEZI Euskal Itsasbazterrak Hendaiako itsasertzearen udaberriko garbiketan parte har dezazuen proposatzen dizuete; martxoaren 23an eginen da, 9:30etik 11:30era. Hendaiako biztanleak, elkarteak auzo batzordeak eta enpresak mobilizatzeko aukera ematen duen publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntariora (elebitan). Zatoz itsasertza garbitu eta duen bioaniztasuna ezagutzera! 4 biltze puntu Informazio baliagarriak: Zapata onak eta eskularruak […]