Hendaiako herri lasterketa

Herriko Etxearen Kirol Zerbitzuarekin eta Herri Kirol Elkagoaren Arteko Partaidetza. 2018ko abenduak 29, larunbata 15:30 Haurrentzako lasterketa: 1 eta 2 km – Abiapuntu eta helmuga: Gaztelu Zahar frontoia 15:30 Helduentzako lasterketa: 5 eta 10 km – Abiapuntu eta helmuga: Gaztelu Zahar frontoia Sailkapenik gabe eta urririk. Sariak Sari anitz zozketan. Zozketa helmugan. izena emateak Izena […]

Ongi etorri Hendaiako Herriko Etxearen webgune berrira!

Moderno, baliagarri eta telefono adimentsuekin eta tauletekin bateragarria, webgune hau zuen zerbitzura duzue. Han edo hemen klik eginez, zuen hiriko berri guztiak atzemanen dituzue: berriak, bidean ditugun lanak, txartel interaktiboa eta, berrikuntza bat:  ekitaldien agenda (animazioak, auzoetako jende hartze saioak…). HENDAYE.FR Frantsesezko webgunearen helbide berria www.hendaye.fr, diseinu grafiko berria eta herritarrentzako zerbitzu berriak dituen webgune baterako. Oraindik frantsesez besterik ezin da eskuratu baina euskarazko […]

Laborantza eta ingurumen proiektu bat Hendaian!

Hendaian, laborantzaz mintzatzea harrigarri irudi lekioke hainbati, herria hondartzaren, badiaren eta Abadia eremuaren kaliatatearengatik baita ezagun, baina ez horrenbeste duen laborantzarengatik! Leku babestua Halarik ere, baditugu herrian zenbait leku horretarako atxikiak, eta haien babesten jarraitzeko du, hain zuzen ere, Herriak proiektu berezi bat abian eman. Orio auzoaren gibelean, hendaiar gutxik dute Legarralde etxaldea ezagutzen. Eremu […]

Hizkuntza politikaren urrats nagusiak Hendaian

Hemen beherean dituzu 1983 urteaz geroztik Hendaiaren hizkuntza politikak ukan duen bilakaeraren etapa nagusiak, urteka eta denboran gibelka emanik. 2000 urtetik honakoa 2017 Kultura eta Hizkuntza Politikaren zuzendari postuaren sortzea 2016 Euskararen Plan Estrategikoa Herritarrekin hainbat bilkura antolatu ondoren, euskararen egoera herrian neurtzeko eta egoera hori hobe lezaketen ekimenak proposatzeko xedearekin, Euskararen Plan Estrategikoa osatu […]

Ahalmen urritasunaren hendaiar astea

2015eko urtetik Herriko Etxeak antolatzen du ahalmen urritasunaren hendaiar astea! Normalki apirilean igarotzen da. Helburuak Helburuak dira : de permettre aux personnes en situation de handicap de se produire dans des domaines variés et, plus largement, de sensibiliser le grand public et tout particulièrement les jeunes En effet, la proximité et la connaissance sont essentielles […]

Hendaia: izena, armarria, auzapezak

Hendaia izena Jatorrian, Urruñako auzo ttipiño bat baizik ez zen Hendaia, Lapurdiko parrokia zaharrenetarikoa. 1654ko apiril edo maiatzean bereizi zen Hendaia Urruñako herritik, “Andaye” izenaren pean. Hendaiako armarria 1660tik goiti osatu zen armarria. Armarriak duen errege-koroa Luis XIV.aren pasatzearen oroigarri da, eta Hendaiak erregeari dion esker ona erakusten du, 1654an herri independente bilakatzeko baimena eman […]

Hendaiaren historia

Hendaiak bere iraganari buruzko interesa du. Orri bat proposatzen dizu Hendaiako izena, armarriak eta auzapezak azalduz. Deportazioari buruzko bideo bat eginarazi du zeinean deportatua izan zen Vilalta andre hendaiarraren lekukotza ageri da. Gure hiriaren oldarrari buruzko orriak ere ikus itzazu. Hendaiaren izena, armarriak eta auzapezak Deportazioa, historia gertakariak Pertsonaia famatuak Garapen ekonomikoa Informazio gehiago Oroitza […]

Hendaiako eskolak

Hendaiak lehen mailako 5 ikastetxe publiko ditu; horietan badira ama eskola eta lehen mailako eskola bana. Eskola ordutegiak honako hauek dira: 8ak eta 30etatik 12etara eta 14etatik 16ak eta 30era. Eskola guztiak frantses-euskara elebidun dira, salbu Hondarraitzekoa, non nazioarteko atala eskaintzen baita lehen mailako 3. urtetik goiti. Izena emateko bideak eta eskola oporraldien egutegia ikus […]

Hendaiako Wifi guneak

logo-wifi

Hego Lapurdiko hiriguneak, Hendaiako Herriko Etxearekin eta Turismo bulegoarekin lankidetzan garatu duen “Wifi Territoriale” (Lurraldeko Wifi) izeneko programari esker, wifi gune berriak sortu dira Hendaian: Turismo Bulegoan Sokoburu plazan Mediatekan Inturako Autoport gelan Itsaso Zentroan Erreplublikan plaza Eskaintza honek Wifi zerbitzua osoki baliatzeko aukera ematen du, toki publikoan eta segurtasun osoz. Berriki, Errepublika plazara iritsi da konektatzeko […]

Hendaia eta lurraldeko administrazioak

Hendaia, ia 17 000 biztanledun hiria, Euskal Hirigune Elkarteko kide da. Espainiaren hurbil-hurbil da. Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 5. hiria da (Paue, Baiona, Angelu, Biarritz ditu aitzinetik). Departamentuak Bearnoa eta Ipar Euskal Herria biltzen ditu eta Akitania Berriko Eskualdean da. Hendaiako herria Hendaia-Biriatu-Urruña kantonamenduaren bulego biltzailea da.  Hendaiako kantonamendua Hendaiako kantonamenduak lau herri biltzen ditu: Biriatu, Urruña eta Hendaia; […]

Hendaia Euskal Herrian

Hendaia Ipar eta Hego Euskal Herriaren erdi-erdian dugu «Euskal Herria» Frantzia aldean den Euskal Herria (3 probintzia) eta Espainia aldean dena (4 euskal probintzia) da. Ipar Euskal Herria Ipar Euskal Herri edo Iparraldeak ia 300 000 biztanle ditu, 158 herri eta 2992 km² Honako probintzia hauek ditu: Lapurdi 41 herri, 245 000 bizt.; hiriburua: Baiona […]

Hendaia ezagutu

Hendaia inguru paregabe batean kokatua da, Ozeano Atlantikoaren eta Pirinioetako lehen mendien artean. Abbadiako eremu ederrak, bere labarrekin eta bere gazteluarekin, herriaren ertzean dagoen hondar finezko hondartza luzeak, Iparraldea eta Hegoaldea lotzen dituen Bidasoako kurba bihurgunetsuek Hendaia ingurumenaren inguruan sentsibilizatua den herria bilakarazi dute. Izan ere, Hego Euskal Herriaren gertutasunak interes berezi bat gehitzen du, ez ustezko kultur deskubritzeak maite […]