Hendaia Euskaraz: martxoaren 17tik 23ra

Hendaia Euskaraz-en programak segitzen du, ttipi eta handientzako animazioekin! Martxoaren 17an: Pirritx, Porrotx eta Marimotots 2019ko martxoaren 17an (igandea), 11:00etan, Hendaiako Daniel Ugarte (Beltzenia) pilotalekuan. Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo talde famatuak “Musua”, bere azken ikuskizuna, aurkeztuko du. 25. aldikotz, eta orain Hendaia Euskaraz-en baitan, Akelarre elkarteak bere Udaberriko Besta antolatuko du. Horren karietara, ikusgarri […]

2. enpleguaren foroa Hendaian: apirilaren 4an

El articulo en espanol (nueva ventana) 2019ko Argazkiak Foroa bukatu da eta handik jende anitz pasatu da! Enpleguaren lehen foroa, 2018ko apirilean arrakasta handikoa izan zenez, Hendaiako Herriko Etxeak, Jardunaren eta Enpleguaren Laguntzeko Zentroak eta haien partzuerrek berriz ere ekin diote haren antolatzeari 2019an ere. Helburua eta sektoreak Enpleguaren foroaren helburua lurraldeko enpresak eta dituzten […]

Hendaia Euskaraz: animazioak martxoaren 8tik 16ra

Hendaia Euskaraz-en programako lehen ekintzei buruzko xehetasunak hemen aurkituko dituzue. Martxoaren 8 eta 13an: egizue yoga familian… eta euskaraz! Duela urte batzuk Hendaia Euskaraz-en karietara egiten duen bezala, Kiran Shanti elkarteak yoga familian eta euskaraz probatzea proposatzen dizue. Aurten, jarduera 2019ko martxoaren 9an (ostirala) iraganen da 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat, eta martxoaren 13an […]

Martxoaren 16an: zatozte Hendaiako itsas bazterrako garbiketa

Hendaiako itsas bazterrak elkarlanean garbitzeko hitzordua iraganen da martxoaren 16an!   Eraman behar dena: botak edo garbitu beharreko eremuarentzat egokiak diren oinetakoak eskularruak 2019 martxoaren 16an: 9ak eta 30ean Operazioa iraganen da: 9ak eta 30ean : harrera (azpian bilgunak ikus) 9ak eta 45etatik 11etara : bilketa 11ak eta 30ean :  Itsas etorbidean (sokoburun)  topaketa eta gera tragobat […]

Hendaia Euskaraz ekitaldiak 10 urte betetzen ditu: estreinaldia martxoaren 6an!

Hendaia Euskaraz-en programa osoa (leiho berria) (pdf – 2,15 MB – nouvelle fenêtre) 30a arte Martxoaren 28an 18:30: “Txillardegi Hendaiatik: sorterrira itzultzeko azken geltokia”. Mintzaldia eta erakusketa. “Euskara batuaren aita” deitua izan den Txillardegi idazle eta hizkuntzalaria Hendaian bizi zen urte batzuk eta, hura gogoratuz, “Txillardegi Herri Ekimena” elkarteko Fito Rodriguez idazlea mintzatuko da. Euskaraz, bat-bateko itzulpena frantsesera. […]

Hautagai Deialdia Hendaiako Kultura Elkarteentzat

2019ko «Antzerkiaren Maiatza» Festibalean Parte Har Dezaten (Ostatu-Jantokian) 2019ko antzerkiaren maiatzaren barnean, ostatu-jantokian publikoarentzat lan egiteko borondatezko elkarte berri bat hartzea proposatzen da. Festibalak 35 urte beteko ditu 2019an. Hendaiako ekitaldi garrantzitsuenetako bat dugu eta jende anitz erakartzen du. Orain bitartean, Hendaiako bi kultur-elkarte aritzen dira urtero eta irabazi handiak egitera heltzen dira festibalari esker; […]

Lehen eztabaida handia Hendaian

Pertsona bat animatuko du lehen eztabaida 2019ko urtarrilaren 30n, asteazkenean Gure aurreko artikulua ikus Hitzordua da 18:30an Sokoburuko aretoan    

Bixintxo Festak izen-emateak Hendaiako adinekoen bazkarirako

Hendaiako Herriko Etxeak gomitatzen ditu adineko Hendaiarrak (65 urtetik gorakoak) 2019ko otsailaren 3an (igandea) Bazkaria Agerria jatetxean ospatuko den Bixintxoetako ohiko bazkarira. 2019ko otsailaren 3an (igandea), 12:00etatik landa. Izen emateak Izenak ematen ahalko dira urtarrilaren 14tik 25era Gizarte Ekintzarako Udal Zentroan  : telefonoa +33 (0)5 59 48 23 10 zenbakian (Lorategietako karrika, 9.)

Aparkatzea: Abantailazko prezioa hendaiarrentzat

voitures-stationnement

Abonamendua hartu ala erreberritu Hendaiarrek abonamendua erreberritu ala hartu behar dute, urterako prezio finko bat ordainduz, behe honetako baldintzetan: 15€  ordaindu urte osorako (epearen araberako apaltzerik ez dago) Txeke bidezko ordainketa Herriko Etxean: Harrera-gai orokorrak zerbitzuan helbide egiaztagiri bat eta autoaren matrikulazio agiria ekarriz (helbide berdinarekin). Xehetasunak webgunean, aparkatzea atalean: Guneak eta prezioak (nouvelle fenêtre et texte en français)

Bixintxoak: Hendaiar margolarien erakusketa

Bixintxo bestetarako, Haize Hegoa, hendaiar margolarien arte taldeak bere kideek egin berrogeita hamar bat margolan erakutsiko ditu. Gaia eta datak Erakusketa herriko etxeko lehen solairuan: urririk eta orori zabalik 2019ko urtarrilaren 17tik 27ra egunero zabalik, 14etatik 19etara gaia: «Hendaia» Erakusketaren irekitze ekitaldian, urtarrilaren 17an, publikoak eta gonbidatuek atseginen zaizkien margolanak bozkatuko dituzte eta 200 euroko saria […]

Hendaiako merkatariak: aparkatzeari buruzko bilkura

voitures-stationnement

Frédéric TRANCHE Merkataritza Auzapezordeak Hendaiako merkatariak bilkura batera gomitatzen ditu: 2019ko urtarrilaren 28an (astelehena), 19:00etan Herriko Etxean, Kontseiluaren Aretoan. Bilkuraren gaia: aparkatzeari buruzko informazioa.