Hendaiako Kantu txapelketa: Partaidetza deialdia

Hendaiako Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren zazpigarren edizioa, lehen mailako ikastetxeetako haurrentzat, 2019ko abenduaren 8an (igandea) iraganen da, 16:30ean, Beltzeniako Daniel Ugarte pilotalekuan. Informazio gutuna deskargatu (leiho berria) (pdf – 997,67 KB – nouvelle fenêtre) Inprimakia deskargatu (leiho berria) (pdf – 344,44 KB – nouvelle fenêtre) Txapelketaren helburuak Bi urtetan behin iragaten den txapelketa honen helburua […]

Europar hauteskundeen emaitzak Hendaian

2019ko maiatzaren 26ko europar hauteskundeen emaitzak Hendaia herrian Dokumentua taula gisa ikus ezazu (leiho berria) Hemen beherean emaitzak helgarri dituzu Eman bozen kopurua Izena emanikoen kopurua: 9308 Bozkatzaileen kopurua:4514 Baliogabeak:88 Zuriak:100 Egiazki adierazi bozak: 4326, hau da, 46,48% Emaitzak zerrendaka Ordena ofizialean: AUBRY Manon – La France Insoumise : 400 voix, soit 9,25 % DE PREVOISIN […]

Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea: mugi gaitezen eta ezagut dezagun!

Egitaraua artikulu honen bukaeran ikus dezakezu –  Eskuorria ikus ezazu (leiho berria) (pdf – 389,83 KB – nouvelle fenêtre) Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea 2019ko maiatzaren 31tik ekainaren 8 bitarte eginen den ekitaldia da! Helburuak Urtero, Garapen Iraunkorraren Europear Astea maiatzaren 30etik ekainaren 5a bitarte egiten da. Europa osoan zehar, garapen iraunkorra eta hari lotu erronkak […]

“Hendaia64” itsasontziaren eskifaia Mexikon…

«Hendaia 64» itsasontziaren eskifaia itzuli zaigu Mexikoko Nazio mailako Txapelketan eta J24 kategoriako Ipar Ameriketako txapelketan parte hartu ondoren!  Zazpi euskaldun joan ziren Valle de Bravo aldera:  eskifaia, Hendaiako Yacht Club-aren lehendakari den Francois Golpe eta laguntzaileak. Christian Dieterlen frantziar argazkilariak eta Alain Figadère «Prensa francesa en México (Le Grand Journal du Mexique)» egunkariaren lehendakariak jarraitu […]

Hendaiakoop: Ireki dugu parte hartzeari zabalik den janari saltegia!

Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapezak hautetsiekin eta “Hendaiakoopen adiskideak-Les Ami-e-s de Hendaiakoop» elkartearen Jose Rodriguez, Myriam Handy eta Fernanda Dupuy elkarteburuekin batera ireki zuen 2019ko apirilaren 20an, larunbatarekin, parte hartzeari zabalik den janari saltegi berria Portu karrikaren 10ean! Herriaren sostengua elikagaien banabide laburrak garatzearen alde Hiri barnearen merkataritzari berriz bizia ekarri nahiz, Hendaiako Herriko Etxeak hainbat […]

Eskola oporrak Hendaian, egitarauak ikus…

Presta itzazu zeure jardunak edota zure haurrenak neguko eskola oporraldietarako. Haurren asteak webgunea kontsulta ezazue – Frantsesez (leiho berria) Gure orrialdera – frantsesez (leiho berria)  

Laster 21. Korrika Hendaiatik pasatuko da

Korrika, euskararen aldeko aldizkako korrikaldiak apirilaren 7 eta 8 egunen arteko gauean zeharkatuko du Hendaia Aurreikusi ordutegia Apirilaren 7ko igandeko 23:50ak geroztik apirilaren 8ko astelehenaren 0:30 orenetaraino, Zirkulazioa Zirkulazioa trabatuko da honako leku hauetan: Hormategiko karrikan, Orioko karrikan, Enperadore hiribidean, Uharka karrikan, lrandatz karrikan, Hostailbidean, Eliza karrikan, Errepublika plazan, Askatasunaren karrikan, De Gaulle jeneralaren etorbidean […]

Ahalmen urritasunaren hendaiar astea: orori zabalik!

Programa ikus (leiho berria) (pdf – -1 – nouvelle fenêtre) Apirilaren 3tik 12ra, ahalmen urritasunaren hendaiar astean parte har ezazu! Ugazama, oraingoan ere, Jessica BERRA itsas arrauneko munduko txapelduna dugu eta ugazaita Christophe PAVIA, artista eta ileapaintzailea. Hendaia eta Ahalmen urritasuna Hendaiak jendeak gizarteratzen dituen herria izan nahi du eta ez inor bazter utzi! Ahalmen urritasunaren […]

Hendaiako sailkatze geltokiko sirenak: entseguak

Hendaiako Herriko Etxeak jakitera ematen dizu Hendaiako sailkatze geltokiko sirenen soinu entseguak eta zerbitzuan ematea honako egun hauetako batean eginen direla 9etatik 12etara: edo martxoaren 26an, asteartearekin edo martxoaren 28an, ostegunarekin Kontuan hartuko duzuelakoan, milesker.

Hendaia euskaraz: martxoaren 24tik 30era

Hendaia Euskaraz: ez da bukatua, hemen dituzue azken jarduerei buruzko informazioa!  Martxoaren 24an: Mutxiko Besta Martxoaren 24an (igandea), Hendaia Euskaraz-en kari, Mutxiko elkarteak mutxikoen eta Euskal Herriko zein kanpoko dantza herrikoien inguruko festa batean parte hartzera gomitatzen zaituzte. Eguneko egitaraua honako hau izanen da: 10:00: Txistularien alardea hiri-barnean 11:30: Mutxikoak Gaztelu Zahar pilotalekuan 13:00: Zintzur-bustitzea […]