Hendaia Euskaraz: martxoaren 11 eta 13an: egizue yoga familian… eta euskaraz!

Duela urte batzuk Hendaia Euskaraz-en karietara egiten duen bezala, Kiran Shanti elkarteak yoga familian eta euskaraz probatzea proposatzen dizue. Aurten, jarduera 2020ko martxoaren 11n (asteazkena), 9-12 urtekoentzat, eta martxoaren 13an (ostirala) iraganen da 4 eta 8 urte bitarteko haurrentzat. Tailerrak 17:30etik 18:30era izanen dira, eta haurrak guraso batekin etorri beharko dira. Yoga egiteak izugarrizko onurak […]

Hendaia Euskaraz: martxoaren 25ean: zer irakurri haur ttipiei eta nola?

Martxoaren 25ean (asteazkena), 19:00etan, Hendaia Euskaraz-en eta Kalakaño Haurtzaroaren euskarazko lehen haurtzaroaren denboraldiaren karietara, haur ttipientzako literaturaren inguruko mintzaldi-tailerra eskainiko da Dongoxenia haurtzaindegian. 0 eta 4 urte bitarteko haurren gurasoei zein lehen haurtzaroaren profesionalei zuzendua den tailer hau Amaia Hennebutte albumen ilustratzaile eta Kiribil konpainiaren zuzendari artistikoak, eta Peio Duhalt, Baionako Elkar liburu-dendaren zuzendariak animatuko […]

5 ibilgailu hibrido berri Baiona-Hendaia linean

Urte hastapen honaz geroztik, bost ibilgailu berri ari dira zirkulatzen Baiona-Hendaia linean. Euskal Elkargoaren Mugikortasunen Sindikatuak, Transdev Sud Ouest enpresarekin elkarlanean, urraspide ekoarduratsu batean engaiatu da Baiona-Hendaia linearako Zerbitzu Publikoaren Eskuordetza kontratua berritzean, Elkargoaren eremuaren ipar eta hegoa elkarrekin lotzen dituen Txik Txak sarea egituratzen funtsezko ardatza baita. Bost autobus hibrido, Irizar I3 modelokoak, gaineratu […]

Hendaiako adinekoen izen-emateak Bixintxoetako bazkarirako

Hendaiako Herriko Etxeak eta Gizarte Ekintzarako Udal Zentroak 65 urtetik gorako Hendaiarrak gonbitatzen dituzte Bixintxoetako bazkari tradizionalera. 2020ko otsailaren 2an (igandea) iraganen da, 12:00etatik goiti, Agerria jatetxean. Izen emateak: Izena eman ezazue 2020ko urtarrilaren 13tik 24ra, Gizarte Ekintzarako Udal Zentroan   Lorategietako karrika, 9: astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 12:00etara eta 13:30etik 17:30era. Telefonoa +33 (0)5 59 48 […]

Berriz ere Hendaian dugu Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa

10 urtez Hendaiatik kanpo izan ondoren, urtarrilaren 6 astelehen honetan Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxak bere agentzia ireki du Elorrixuri karrikaren 10ean, lehen Hondarraitz auzoko posta bulegoa zen lokalean.  Eritasun Asurantzako Lehen mailako Kutxa  eta Herriko Etxea elkarrekin aritu dira lanean asurantza duten hendaiarrei eta ondoko Biriatu eta Urruña herrietakoei zerbitzu hurbila eskaintzeko, bai eta […]

Hendaiako Kantu Txapelketa: 8. Aldia

2019ko abenduaren 8an (igandea), 16:30ean, Hendaiako Herriko Etxeko Euskara zerbitzuak eta Haur eta Gazte Animazio zerbitzuko eskolaldi inguruko animatzaileek antolatu 8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketaren kontzertua iraganen da, Daniel Ugarte pilotalekuan. Bi urtetan behin antolatua da, eta lehen mailako ikastetxe guztietako haurrei irekia da (CPtik CM2ra). Proiektu horren bidez, haurrek euskal kantu herrikoien ikasteko aukera […]

Meteorologia egoerak aldarazi du “Hendaia arrosan” lasterketa

Badira 20 urte luze “Urri arrosa” izeneko jarduera ari dela jende guztia bularreko minbiziaren detekzioari buruz ohartarazten eta ikerketarako funtsak biltzen. Urriko hilabete hau emakumeen minbiziagatiko heriobide nagusia denaren inguruan mobilizatzeko aukera zaigu. Hona hemen Hendaia Turismo bulegoak eta hainbat eta hainbat partaidek (merkatariek, elkarteek, Kirolen Udal Bulegoak…) Hendaian proposatu ekitaldiak: Urriak 16 asteartea Denak […]

SDIS zentroak Hendaian formatzen ditu hego-mendebaldeko zona osoko urpekariak

Herriak ohitura duen bezala hartu ditu urpekaritzako “Sécurité civile de niveau 1” (1. mailako segurtapen zibila) deitu formakuntzaren diploma jaso berri duten 2019. urteko suhiltzaileak. SDIS 64 izeneko zentroa da Akitania Berri osoan eskafandralari autonomo arinen formakuntza emateko baimena duen zentro bakarra eta ia lau astez aritu da Gers, Gironda, Garona Garaia, Vienne eta Pirinio […]

Hendaiako 8. Kantu Txapelketa: abian da!

8. Eskolarteko Euskal Kantu Txapelketa irailaren 17an (asteartea), abiatu da, Hiri-barneko lehen mailako eskolan antolatutako kantuen zozketarekin. Zozketaren emaitzak ikusi (pdf – 230,25 KB – nouvelle fenêtre) Eskola bakoitzeko bi ordezkari joan dira autobusez Hiri-barneko eskolara beren kantuak zozketatzeko, txapelketarako hautatua izan den 14 kantuko errepertorioan (gehi elkarren arteko kantu bat). Ondotik, haur guztiek euskal […]