AZAROA 2 OSTEGUNA – 15:30 Erlaitzeko errepidea hetsirik da, Departamenduak hala erabakiz, azaroaren 2 ostegun honen 16:00 orenetatik goiti. Hendaiatik Donibane Lohizunerako norabidean, Haizabia parean hetsiko da. Oraingoz ez dugu berriz irekitze dataren berri. Zirkulazio baldintzen gaineko informazioa Departamenduaren Inforoute webgunean ikus dezakezu: https://inforoute.le64.fr/ Hendaiari dagokionean hartu erabakien berri ematen duen artikulua : https://www.hendaye.fr/fr/tempete-ciaran-la-ville-se-prepare/ AZAROAREN […]
Azaroaren 5 igandean, 11:00etatik 14:00etara, Gaztelu aretoan. Elkartasun eta gizarte Ekonomiaren Hilaren karietara antolatu dute Hendaiako Herriak eta Lan-eko laguntza zentroak, horretan partaide dituztelarik Recycl’Arte, Hendaiako GEUZa, Denentzat gizarte zentroa, Borderline Fabrika, Gem Phoenix, Sarde Sardexka, Hendaia Koop, IEZI eta honako elkarte hauek: Txoko, Gurutze Gorria, Secours Populaire, Secours Catholique eta Restos du cœur. Hainbat […]
Kontsulta ezazue 2023ko urriaren 25ean, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma
Ikastetxea Hezkuntza Ministerioak plantan eman duen «*Notre École, faisons-la ensemble» (Gure eskola elkarrekin egin dezagun) (NEFLE) baliabidera lotu da. Baliabide horrek ikasleen ongizatea eta arrakasta hobetzeko eta eskola desberdintasunak gutxitzeko ekimenak sortarazi nahi ditu. Iragan astean Intzura auzoko Robert Boulaert eskolara egin du bisita Anne Bisagni-Faure Akitania Berriko Eskualde errektore andreak Maire Kotte Ecenarro auzapezarekin […]
Kontseilua iraganen da 2023ko urriaren 25eko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira
Gure eragina : egunerokoan adi egotea eta etorkizuna prestatzea hendaiarren ongizaterako 2023ko sartze honetan, udal-talde guztiak, hautetsiak eta langileak, lanean ari dira egunerokotasuna kudeatzeko eta etorkizuna prestatzeko beti hendaiarren intereserako. Egunerokoan adi egotea, eguneroko bizitza errazteko eta hobetzeko eginahalak egitea da. Hori egiten dugu herriko eskola publikoetan egiten ditugunean lanak, maiz barnean eginak, gure zerbitzu […]
«Bidasoa Bizirik» egituraren kudeatzailea den Mugazgaindiko Bidasoa-Txingudi «Partzuergoaren Batzorde Nagusi» berriaren osaera iragan urriaren 3an erabaki zen Hendaiako Herriko Etxean. Bidasoaren beste aldeko udal hauteskundeen ondorioz, Irun eta Hondarribiko auzapezak, José Antonio Santano eta Igor Enparan, izendatu dira lehena lehen lehendakariorde eta bigarrena bigarren lehendakariordea eta Hendaiakoa, Kotte Ecenarro, lehendakari da beti. Horrez gain, Irunek […]
2024 udarako igerikari salbatzaileak enplegatzeko xedez, Hiriak “Les Corsaires” (Kortsarioak) itsasbazterreko sokorri elkarteak antolatutako formakuntzak proposatzen ditu. Hendaiako hiriak bere hondartzaren zaintza antolatzen du udan bi sokorri postuei (Dunbarrietako hondartza eta hondartza nagusia) eta Departamenduko Sute eta Sokorri zerbitzuak (SDIS64 ) enplegatutako salbatzaileei esker. Aurten, hondartzaren zaintza eta ibiltzaile desberdinen segurtasuna ezin hobeki segurtatzeko (Dunbarrietako […]
Kontsulta ezazue 2023ko irailaren 27an, asteazkenean, 18:30ean egin Herri kontseiluaren bilduma
Irun eta Hondarribiko Bidasoa Atletiko Taldeak eta Hendaiako Urpean Subaquatique Club izeneko klubak, Bidasoa-Txingudi Mugazgaindiko Partzuergoaren partaidetzarekin, TXINGUDI KORRIKA LASTERKETAREN antolatuko dute 2023ko urriaren 30ean, larunbatarekin; lasterketa Hendaiatik Hondarribiraino joanen da, Irun ere zeharkatuz 10 kilometro justu-justu dituen ibilbide eder batean. Ibilbidea honako hau izanen da: Abiapuntua Laranjondoen karrikan, Floridako biribilgunea, Txingudi Badiako etorbidea, Leclerc […]
Kontseilua iraganen da 2023ko irailaren 27eko, 18:30ean, Herriko Etxean. Gai-zerrenda ikus Bilkura publikoari irekia da, 15 pertsona gehienez, hesi-keinuak errespetatu behar dira
EGUNEROKOAN ARITU ETORKIZUN IRAUNKORRAREN ALDE! Norbanakoen nola taldeen egite guztiek balio baitute, eguneroko keinutxo oro garrantzitsu delako, Hendaiako Herriak eta IEZI elkarteak eskolak, enpresak, elkarteak, kirol klubak gonbidatu dituzte beraiekin batera asmo handiko egitarau bat osatzeko urteroko ekitaldi honetarako. Garapen Iraunkorraren Hendaiar Aste berri honek ahal beste jende ohartarazi nahi luke ekologia trantsizioak dituen jokagaien […]