Erreumatologia kontsultak irekitzen dira Hendaian

Osasunaren alorrean artamenduak izateko aukeran berdintasuna bermatzeko duen zerbitzu publikoko egitekoan, Euskal Kostaldearen Ospitaleak erreumatologia kontsultak irekiko ditu Hendaian azaroaren 30ean. Jarraipenerako eta ahalmen berreskurapenerako artamenduen Concha Berri erizaintzako osasun zentroan eskainiko dira kontsulta horiek. Concha Berri zentroaren behereko etxean dagoen erizaintza artamenduetarako kabinetea erabiliko da hasiera batean, ondoko eraikin bateko lanak egin bitartean; horiei […]

Herria eta Hendaia Merkataritza lanean ari dira merkatarien ondoan

Atzo arratsean, azaroaren 18 asteazkenean, herri biltzarrak egin bilkuran, hautetsiek aho batez bozkatu zuten tokiko eta hiri barneko merkataritza sostengatzeko mozio bat; ekintza hori Pirinio Atlantikoetako elkargoen lehendakarien eta auzapezen elkarteak darama. Halatan, bada, hautetsiek lehen ministroari eta gobernuari eskatu diete lehenbailehen zabal daitezen hurbileko saltegi guztiak. Mozioa irakurri “Urraspide hori Herriak iragan ekainean Herriaren […]

Garapen Iraunkorraren Hendaiar Astea hemen dugu

Irailaren 20tik 26ra, Hendaiako edota lurraldeko zenbait egituraren ekimenari esker, hamaika hitzordu ukanen ditugu herrian alternatiba iraunkorrak sustatzeko. Hendaiako Herriko Etxeak eta IEZI Euskal Itsasbazterra elkarteak ez zuten hitzordu hori gabe gelditu nahi; udaberrian bertan behera utzi behar ukan genuen eta udazken honetara gibelatu eta horregatik, data berria iragarri den unetik bertatik harremanetan hasi gara […]

«Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa Hendaian

Euskal Hirigune Elkargoak «Euskal kostaldea, mugitzen den itsas hegia» erakusketa sortu du guztioi euskal itsas hegiaren eta haren erabileren bilakaera hobe ulertzen laguntzeko asmoz eta arriskuaren kultura partekatzera emateko, egokitu gaitezen, aitzina har dezagun eta euskal kostaldeko naturaguneak eta paisaiak babes ditzagun. Une garrantzitsuenak Erakusketa Irailaren 15etik urriaren 11 bitartean – Asporotsttipi  Erlaitzaren Etxean – […]

Bidasoa 2020 liga: Hendaia Herriaren trofeoa

Abuztuaren 23an, igandearekin, Yacht Club Hendaye deitu itsasketa klubak Hendaia Herriaren trofeoa antolatuko du. Horra hor atsegin nabigatzaileak eta estropadazaleak elkartzeko aukera ederra. Aurten, Hondarribiko Itsasketa Klubarekin elkarlanean, estropada horrek kontatuko du bizilekua duten belaontzien mugazgaindiko txapelketarako, Bidasoa 2020 ligarako, alegia. Eguraldiaren arabera, lasterketa bat edo gehiago antolatuko dira, edo Hendaiako badian Pasaia aldera joz […]

Nicolas Lagardek Hendaian bururatuko du Pirinioen zeharkaldia

Friedreich-en Ataxiaren Frantziako Elkarteak (AFAF) antolaturik,  Nicolas Lagarde uztailaren 28an Banyuls-etik abiatu eta ostiral honetan, abuztuaren 14an, Hendaiara helduko da. Kasino parera helduko da, GR10 taularen aitzinera, Pirinioetako Goi Ibilaldia 18 egunez egin ondoren. Eritasun genetiko bakana den Friedreich-en ataxia ezagutzera ematea erabaki du; giharren eta neuronen neuroendekapen-eritasuna da hori, sasoi betean diren gazte anitz […]

Sokorritzaileak Wolfram-en sindromearen elkartearekin – Hendaiatik abiatzea

Datozen abuztuaren 15 eta 16an, Jean Mixel Dirassar ziburutarrak eta Sokorritzaileak elkarteko beste bost kidek GR10 bidea ibiliko dute Hendaiatik Donibane Garaziraino, hau da, 100 km, 5050 metroko desnibel positibo eginik. Xedea ez da errekorrik haustea baizik eta Wolfram-en sindromearen elkarteari emanen zaizkion emaitzak biltzea besterik ez, eritasun bakan honen aurkako ikerketa diruztatzeko (berrogeita hamar […]

Euskal kostaldeko lehen padel zelai estalia Hendaian ireki da

Herriak bi padel zelai berri eman berri dizkio Hendaiako tenis klubari. Egun, uztailaren 9ko ostegun honetan, ireki berri dira. Kirol jardunik gabeko krisi hilabete hauen ondoren, hitzordu honek oldar berria ematen dio pixkanaka berritzen ari den biziari. Hendaiako tenis klubak “pilota punpan bildu du” Joko honetarako gustu gero eta biziagoa zabaltzen ari da azken urteotan, […]

Hendaiako Udal-Ludoteka berritu egin da eta aurrerantzean LUDO DRIVE-a eskainiko du.

“Ikaste oporren” barnean, Hendaiako Herriko Etxeak zerbitzu berria eman du abian: jostailuak “drive” sistema bidez mailegatzea. Halatan, 6-14 urte arteko haurrek eman dezakete izena udal ludoteka elebidunaren jostailu zenbait urririk baliatu eta etxean jostatzeko. ZER DA? Guztion segurtasuna bermatzeko kontakturik gabeko joko-mailegu sistema da eta honako neurri hauek hartzen ditu bere baitan: Jokoen jasotze eta […]

Itxialdia arinduz doa Hendaian

Covid 19 - Infos déconfinement

Uztailaren 1ertik goiti Udal igerilekua uztailaren 1ean zabalduko da berriz Hiru hilabetez hetsirik izan ondoren, berriz ere zabalik izanen da, betiere COVID-19aren epidemia kontuan hartzen duten osasun neurrien pean, noski. Ekainaren 22tik goiti “Les Variétés” zinemagelak ateak berriz zabalduko ditu ekainaren 22an Variétés-saioa ongi baino hobeki joan dakizuen behar diren osasun neurri guztiak eman ditugu […]