Osasun neurriak: azken berriak

Abenduaren 15 (asteartea), 8:30

Etxeratze agindu denboran deskargatu eta bete beharreko agiria

Barne Ministerioak linean jarri du ateratzeko frogagiriaren bertsio berria. Dokumentu hau derrigorrez eduki behar duzue, 20:00ak eta 6:00ak bitartean ateratzen bazarete.

Klikatu salbuespeneko joan-etorria egiteko frogagiria deskargatzeko

Abenduaren 14an, astelehenarekin, 16:30ean

2020ko abenduaren 15etik goitiko agindu berriak

Adingabeen kirol jardunetarako

Kirol jardunak ez du jadanik ez denbora ez eta eremu mugarik ukanen baina etxeratzeko tenorea bete beharko da (20 orenetarako etxeratzea). Beste kirolariengana hurbildu gabe jardun beharko da; horrek bazter uzten ditu besteak ukituz egiten diren kirolak.

Leku publikoetan gehienez 6 pertsona bil litezke, salbu kirol hezitzaile diplomadun baten gidaritzapean egiten diren jardueretan.

Abenduaren 15etik goiti, adingabeek eskolaz kanpoko jardunei berriz ekin ahalko diezaiete barne lekuetan. Gidaturiko kirol jarduna lehendik ere aire zabalean egin zitekeelarik, hemendik goiti kiroldegi hetsi eta estalietan ere egiten ahalko da, hala nola gimnasioetan, igerilekuetan, tenis zelai estalietan (jendeak hartzen dituzten X motako eraikinak, CTS edo SG sailkatu kirol ekipamenduak) betiere horietarako dauden protokoloak betez (jendeen arteko tartea, jardun aitzin eta ondoren maskara janztea) eta talde aldageletara sartu ahalko da.
Eabaki horri esker eragile pribatu nola elkarteenek haurrak hezitzaile diplomatu baten gidaritzapean hartzea eskaini ahalko dizkiete familiei, batez ere eskola oporraldietako saioetan. Jendeak hartzen dituzten eraikinetan onartzen den jende kopurua ez da, hasiera batean, mugatua, baina osasun protokoloen aginduek jarriko dituzte mugak.

Adindunen kirol jarduna

Leku publikoetan, norberak antolatu kirol jarduna edota klub baten gidaritzapean antolaturikoa egin litezke, betiere etxeratze ordutegia betez (berantenez 20:00etarako etxeratzea) eta 6 pertsonen kopuruaren mugapean (baita jarduna hezitzaile diplomadunak gidatzen duenean).
Aire zabaleko kirolguneetan (jendeak hartzen dituzten PA moldeko eraikinak), norberak antolatu kirol jarduna edota klub baten edota kirol hezitzaile profesional baten gidaritzapean antolaturikoa, egin litezke, betiere etxeratze ordutegia eta osasun protokoloak betez (jendeen arteko tartea utzi beharra).
Jendeak hartzen dituzten aire zabaleko eraikin horietan, jarduna gidaturik bada ez da 6 pertonen gehienezko kopurua ezartzen.
Jendeak hartzen dituzten X motatako eraikinetan (estaliak), debekaturik da oraindik ere adindunen kirol jarduna.

Publiko lehenetsientzat

Lehenetsiriko honako publiko hauentzat: kirolari profesionalak, maila gorako kirolariak, eskola taldeak eta eskola ingurukoak, unibertsitate edo lanbide formakuntzan direnak, APA mediku agindua dutenak eta MDPH erakundeak ezagutu dien ezintasuna dutenak, bai eta haien jardunerako behar diren gidariak, joan litezke kirol ekipamendu orotara (aire zabalekoak nola estaliak).
Publiko horientzat talde aldagelak zabal litezke osasun protokoloek ezarri baldintzetan.

Halarik ere, kirolari profesionalek, maila gorako kirolariek, lan formakuntzan direnek eta MDPH erakundeak ezagutu ezintasuna dutenek, bai eta haien jardunerako behar diren gidariek etxera hesteko tenorea ez betetzeko eskubidea dute beren lekualdeketetan.
Horretan, lanbidea kirola duten kirolariek bakarrik eta lan formakuntzan direnek dute kirol ekipamenduetara joateko baimena (aire zabalekoetara nola estalietara) etxean hetsirik izateko ordutegietatik kanpo.

Kirol hezitzaileei dagokienean

Kirol hezitzaileek etxean hesteko agindua ez betetzeko baimena dute, beren lanbide jardunerako soilik, hau da, kirolari profesionalak eta maila gorako kirolariak gidatzeko.
Hezitzaileen gainerako jardunak etxeratzeko agindua betez egin beharko dira.

Diruzko kirol aisialdiak

Jadanik baimena duten lehentasunezko publikoez gain, adingabeak ere har litezke gidaritzapean, barnean kirol jardunak proposatzen dituzten egitura pribatuetan (eskalada, squash…) abenduaren 15etik goiti, horietarako diren osasun protokoloak betez (jendeen arteko tartea zainduz bereziki).

Gehienezko jende kopurua eta ikusleak

Osasun egoera oraindik ere txarra denez, lehen ministroak urtarrilaren 7rako utzi du estadioak kiroldegiak eta kultura egiturak publikoari berriz zabaltzearen erabakia. Kiroldegiak hetsirik izanen dira, beraz, guxienik urtarrilaren 7a arte.
Gobernuak ongi kontuan du kirol ikuskizunen eragileei hetsialdi hori zein kaltegarri zaien. Nolanahi ere, testuingurua ona izanen den unetik bertatik ekipamenduaren neurriaren araberako jende kopuru mugatu baten sistema zehaztu eta plantan emateko lanak ez dira gelditu.

Kultura jardunak

Udal mediatekan ez da aldaketarik; beti ahalko dituzue honako hauek egin:

  • Dokumentuak utzi
  • Dokumentu berriak ohiko lekuetan mailegatu
  • Abonamendua berritu

Honako egun-orduotan:

  • Asterte, asteazken eta ostiraletan, 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era
  • Ostegunetan, 14:30etik 18:30era
  • Larunbatetan, 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara

Osasun neurriak zorrozki betez.

Abenduaren 11 ostirala. 18:00

Bidasoaz bestaldeko osasun neurriak

Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak azken osasun neurriak aurkeztu ditu egun. Abenduaren 12ko gauerditan hasiko dira indarrean eta 2021eko urtarrilaren 11 arte luzatuko dira. Honako neurri hauek dituzue neurri nagusietako batzuk:

  • Lehen ere behar ziren baimen bereziak gabe ezin da Euskal Elkargoan sartu ez eta handik atera ere. Salbuespenak eginen dira abenduaren 23tik 26ra bitartean eta abenduaren 30etik 2021eko urtarrilaren 2ra bitartean. Frantzian bizi direnak Euskal Autonomia Elkargoan sar litezke, baina senitarteekin biltzeko bakarrik. (Agiria behar da)
  •  Gaueko hetsialdia mantentzen da 22:00etatik goizeko 6:00ak arte, salbu abenduaren 24tik 25erako gauean eta abenduaren 31tik urtarrilaren lehenerako gauean (goizeko 1:30 arte luzatzen da etxeratzeko denbora)

Abenduaren 2, asteartea. 14:30

Indarrean da beti maskara jantzi beharra

 64-2020-11-30-008 zk. prefet agindua

2020ko abenduaren 15 arte, egun hori ere barne, hamaika urtetik gorako pertsona orok behar du babes maskara jantzi (sei eta 11 urte arteko haurrentzat gomendatua da ere maskara jantz dezaten), goizeko 7:30etik 20:00 orenen artean, honako leku publiko orotan (karrikan, aire zabaleko leku publikoak); osasun egoeraren bilakaeraren arabera alda litezke leku horiek. :

Eremua

  • Hondarraitzeko sektorea: Itsas etorbidea, Erlaitzeko errepidea, Pohotenia karrika, Antsoenia karrika, Arrosa-landare karrika, Leclerc jeneralaren etorbidea (hegoaldea), Txingudi badiaren etorbidea (iparraldea), Laranjondoen karrika, Floridako kaia;

  • Hiri barnea/Geltokia sektorea: Beltzeneko karrika, Subernoa karrika, Bianteneko karrika, Enperadorearen etorbidea (mendebaldea), San Martzial karrika, Pausu karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (ekialdea), arrantzaleen karrika, De Gaulle jeneralaren etorbidea (ekialdea Txingudi Badiaren etorbideraino).

Azaroaren 27, ostirala. 17:00

Konfinamendua arintzeko arauei buruzko zehaztasunak

Hona hemen suprefetarekin egin asteroko puntuaren ondoren eta lehen etaparen (azaroaren 28tik abenduaren 15era) gainean argitaratzeko den dekretuaren zain bildu ditugun azken informazioak

Saltegiak

  • Saltegiak eta etxerako zerbitzuak 21 arte zabaltzea, osasun protokolo zorrotza plantan emanik. Bezero bakoitzeko 8 m2. 400m2 baino handiagoak diren saltegiek kontaketa sistema bat kokatu behar dute.
  • Nahi duten saltegiek igandetan zabaldu dezakete 21:00ak arte. Higiezinen agentzien bisitak berriz egin litezke.
  • Elkartasun funtsa areagotuko zaie, abenduaren lehenetik goiti, hetsirik diren zeinahi neurriko enpresei.
  • Elikagaietakoak ez diren aire zabaleko merkatuak berriz egin litezke.

Aire zabaleko jardunak

  • Aire zabaleko jardunak soilik bakarkako kiroletan dira baimenduak, hala helduentzat nola haurrentzat. Helduen ukitze kirolak eta talde kirolak ez dira oraindik baimenduak. Tenisa eta pilota bakarka jokatzeko dira baimenduak (bat beste baten aurka). Ur kirolak bakarka aritzeko baimendurik dira.
  • Eskolaz kanpoko aire zabaleko jardun guztiak baimenduak zaizkie adingabeei. Hartara, kirol eskolak has litezke berriz.
  • Ehiza baimendurik da, baina 20 kilometroko mugetan eta 3 orenez soilik.

Kultura jardunak

Udal mediatekak asteartean, abenduaren lehenean, zabalduko ditu berriz ateak, betiere osasun neurriak zorrozki betez.

Mugazgaindikoa

Herriak galdea egin diolarik, suprefetak espainiar agintariei dituzten osasun neurriei buruz galdetuko die. Halatan, bada, Herria arrapostuaren zain da.

Azkenik, gogora ekarri da babes keinu guztiak indarrean direla beti.

Azaroaren 25, asteazkena, 14:00

Neurri berriak 2020ko azaroaren 28tik goiti

Errepublikako Lehendakariaren abisuen ondotik, zeintzuk dira ondoko berrirekitzeak? Azaroaren 28an hasiko den lehen etapak honako jarduera hauek hunkitzen ditu:

  • Saltegien eta etxeko zerbitzuen irekitzea 21:00ak arte, osasun protokolo zorrotza errespetatuz.
  • Ibilaldiak eta kanpoko jarduera fisikoak baimenduak 20 km-ko inguruan eta 3 ordurako.
  • Eskolatik kanpoko jarduerak aire librean baimenduak.
  • Elizkizunak eta kultu ospakizunak zorrozki mugatuak, gehienez 30 pertsonekin.

Azaroaren 6, ostirala. 16 orenak.

Mugari buruzko xehetasunak

Espainia aldetik gogortzen ari dira osasun neurriak eta egun suprefetarekin mintzatu ondoren, gogoratu nahi dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoa hetsirik dela kanpokoentzat eta hango biztanleak ere ezin direla nor bere herritik atera beharrezko salbuepenengatik ez bada (lana, mediku kontsultak, senideren baten baitezpadako beharrarengatik…). Hendaiarrek ere kontuan hartu behar dituzte arau horiek. Ez zaitezte, beraz, Bidasoz beste aldera joan larritasunen bat ez baduzue, bereziki ez erosketak egitera joan. 600 euroko isuna jaso dezakezue.

Azaroaren 2, astelehena. 15 orenak.

Maskara janztea baitezpadakoa

2020ko urriaren 30 ostiralaz geroztik eta 2020ko azaroaren 16 arte, biak barne, bestela erran ezean, 11 urtetik gorako orok behar du babes maskara jantzi (6 eta 11 urte arteko haurrei maskara jantz dezaten gomendatzen zaie), 64-2020-10-30-003 prefet aginduak zehaztu leku publiko orotan (karrika, aire zabaleko leku publikoak).

Hendaiako Herrian jantzi behar da maskara leku publikoetan.

Maskara jantzi behar da ere honako leku publiko hauetan:

  • Pririnio Atlantikoetako aire zabaleko merkatu guztietan zabalik diren denbora guztian, 11 urtetik gorako guztiek behar dute maskara jantzi.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko haurrentzako harrera-etxe guztien (haurtzaindegiak) publikoarentzako sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko gazteentzako ostatatze gabeko aisialdi zentro guztien publikoarentzeko sargietatik 50 metroetara gabe den 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, goizez, 08:00etatik 09:00etara, eta arratsaldez, 16:00etatik 18:00etara.
  • Pirinio Atlantikoetako departamentuko ikastetxe guztien inguruetan, 50 metrotako eremuan, 11 urtetik gorako orok behar du maskara jantzi, astelehenetik ostiralera, 07:30etik 09:00etara, eguerdiko atsedenaldian 11:30etik 14:00etara, eta arratsaldez 15:30etik 18:30era. Bigarren hezkuntzako ikastetxeen kasuan (kolegioak, lizeoak) betebehar hori larunbatetara ere hedatzen da, 07:30etik 09:00etara eta 11:30etik 13:00etara.

Maskara jantzi beharrik ez dute ezintasun bereziren bat duten eta dispentsaren froga erakusten duten mediko agiria daramatenek, betiere osasun neurriak betetzen badituzte; ez dute jantzi behar ere kirolean ari direnek (korrika, txirrindaz…) ez eta erretzaileek ere.

Navigation de l’article