Osasun baimena Hendaian erabiltzeko manerak

Prefekturak osasun baimena erabiltzen hasteari loturik eman duen jakinarazpena dela  eta, hona hemen horren xehetasunak,
Osasun baimena ez zaie eskatzen, egun eta abuztuaren 30 arte, jendeak hartzen dituzten eraikinetan lan egiten dutenei, ez eta irailaren 30 arte, 12 eta 17 urte arteko nerabeei ere.

ARAUA

Osasun baimena bali izanen bada, honako hauek frogatu behar dira:

  • Edo txertatze eskema osoa (7 egun bigarren dosiaren ondoren) edo dosi bakarra aitzinetik kutsatua izan denaren kasuan. (28 egun igaro behar dira Janssen-en dosi bakarraren ondoren),
  • Edo test negatibo bat (PCR, antigenotakoa edo osasun langile baten zaintzapean norberak egin autotesta) 72 oren bete gabea,
  • Edo sendatu izanaren 11 egun baino gehiagoko eta 6 hilabete baino gutxiagoko ziurtagiria.

Osasun baimena erabiltzen denean ez da maskara janztea baitezpadako baina bai gomendagarri.

Osasun baimenaren beharra indarrean izanen da:

  • Lehendik ere hala zen jendeei zabalduriko eraikin edota ekitaldi orotan:
    • Zutik egoteko ikuskizun lekuetan, aire zabaleko kirol lekuetan (estadioak, hipodromoak) eta kultura ekitaldietan; mintzaldi areto handietan; erakusketa areto eta azoketan (erakusketa areto bakoitzean); festibaletan;  kasino handietan; oihalezko aterpeetan; gurutzaontzietan eta ostatu egiten duten bidaiari ontzietan.
  • Aisialdi sektoreko jende hartze eraikin orotan:
    • Aire zabalekoetan: Aire zabaleko establimenduetan, gaikako parkeetan, jolas parkeetan eta zoologikoetan ere barne
    • X motatakoetan: Kirol establimendu hetsi eta estalietan (bereziki igerilekuak, kirol aretoak)
    • P motatakoetan: Birlatokietan, joko aretoetan (escape game), kasino eta jokamahaietan, dantza aretoetan
    • L motatakoetan: Zinemageletan, jarririk egoteko ikuskizun aretoetan (antzokiak, kontzertu gelak, ferietakoak ez diren zirkoak); jarririk egoteko erabilera anitzeko aretoak (besta aretoak, erabilera anitzeko aretoak), non ez den hartzen dituzten aisialdi jardunak eta lanbide biltzarrak eta azokak soilik direla horren pean.
    • T motatakoetan: Museoetan, monumentuetan, arte zentroetan, liburutegi eta mediateketetan, salbu unibertsitate liburutegi eta liburutegi berezietan.
  • Ostatuetan, jatetxeetan eta hoteletako jatetxeetan, salbu hoteleko jatetxe eta ostatuen geletako zerbitzuetan; konpainia publikoen eta kontratupeko talde jantokietan; trenbideetako lan jantokietan; errepideetako lan jantokietan, Estatuak departamenduan duen ordezkariak, errepide nagusietatik hurbil direlako garraiolariek usatzen dituzten establimenduak direla eta horregatik erabaki zerrenda bati jarraikiz; eramateko prestaturiko azieten salmentan; salmentarako ez den janarigintzan, bereziki apairuen urririkako banaketan. Aterpetxeetako jantokiak eta arrotz mahaiak, ez dira osasun baimenaren pean.
  • Osasun establimendu baten edo establimendu sozial edo mediku-sozial baten harreran, salbu larrialdiren batean edo establimenduaren arduradunak ikusten badu ezin dela: programaturiko artamenduetarako hartu pertsonak, haiei lagun eginez doazenak edo bisitariak, salbu haurrentzako establimendu edo zerbitzu mediku-sozial batean harturiko bati lagun egiten dioten edo bisita egiten dioten pertsonak.
  • Eskualdearteko aireko, trenbideetako eta errepideetako garraioetan.

Herri eraikinei dagokienean, aplikatuko da Varietes zinemagelan, Gaztelu aretoan, Mendi Zolan kulturgunean, mediatekan, igerilekuan, gimnasioetan, dojoan, Beltzeneko frontoietan, Hondarraitz klub egoitzan, Ongi Etorri etxean, biltzar zentroan, etab. …

Gogoan har maskara BAITEZPADAKOA dela herri eraikin orotan.

erabiltzeko manera bereziak

Ekitaldi bakoitzaren antolatzaileei da antolatzen dituzten ekitaldietan indarrean den osasun protokoloa beteko dela bermatzea. 

Kontrol bideak eta zigorrak

kontrol bideak

Osasun baimenaren kontrola soilik horretarako ahalmena eman zaienek egin dezakete.

Kontrol hori, hasiera batean, osasun baimena behar den eraikin, leku edota ekitaldietara sartu aitzin behar da egin. Bali den baimena aurkeztu ezean ez da utziko eraikinera, lekura edota ekitaldira sartzen.

Ahalmena dutenek kontrola dezaten, ziurtagiriak QR Kode bat du, urririk eskura litekeen TousAntiCovid Verif aplikazioaren bitartez irakur litekeena.

Behin QR kode hori aplikazioak jo eta ahalmendunak honako hauek ikusiko ditu pantailan:

  • Kontrolatua den pertsonaren izen-deitura eta sorteguna;
  • «Bali/Ez bali» aipua.

Kasu: QR kodea aurkezten duen pertsonaren nortasunaren kontrola soilik segurtasun indarrek egin dezakete legez. Osasun baimenaren kontrolatzaileak QR kodea bali dela eta eraikinera edota ekitaldira sartzeko bidea irekitzen duela ziurtatu besterik ezin du egin.

Abuztuaren 9an ezarri litezkeen zigorrak

Osasun baimenari loturiko betebeharren ez ezagutzea zigortua da:

Osasun Publikoaren Kodearen L. 3136-1 artikuluaren hirugarren paragrafotik azken paragrafora aurreikusi baldintzetan (135€), honako hauentzat:

  • osasun baimena ukaiteko betebeharra duten pertsonentzat,
  • osasun baimenaren pean den ekitaldi batera joan nahi dutenek osasun baimena badaramatela kontrolatzen ez duten leku baten edo eraikin baten edo garraio zerbitzu baten ustiatzaileentzat.

Urtebeteko espetxeratzea eta 45 000 euroko isuna honako hauentzat:

  • jendeek osasun baimena daramatela kontrolatzeko arduradunentzat, osasun baimenari loturiko dokumentuak egiaztatzerakoan atxikitzen badituzte edota beste xedeetarako berrerabiltzen badituzte,
  • osasun baimenaren beharra ezarria ez den lekuetarako, eraikinetarako edota ekitaldietarako eskatzen dutenentzat.

oharrak

Hona hemen zenbait ohar osagarri:

 

Navigation de l’article