Ororentzako bizitegien erronkari kolektiboki erantzun 

Herriak Estatuarekin biltzea eskatu du, Estatuak bizitegi eskasia duten eta Gizarte Mistotasun Kontratua (GMK-CMS) sinatu duten herriekin antolatzen dituen topaketen harira.  

Urriaren 12 ostegun honetan, Kotte Ecenarro auzapezak eta Chantal Kehrig lehen auzapezordeak Joëlle Gras, Prefekturaren idazkariorde nagusia hartu dute herriko etxean, bai eta bizitegien eragileak ere, hala harri laguntzaren arduraduna (EHE) nola herrian aritzen diren bizitegi lagunduen erakundeak.   

Herriak, bere Gizarte Mistotasun Kontratua sinatu zuenetik 4 hilabete diren honetan, proaktiboki aritu nahi du horrela bere kontratua gauzatzen, bereziki bertako biztanleentzako bizitegi aterabideak xerkatzen eta finkaturiko hirurteko helburuak kausitzen.  

Baimena duten baina oraindik egin ez diren bizitegi lagunduen eraikitze eragiketen azterketaren bitartez, mahaiaren ingurura bilduriko eragileek trabaguneak ikusi dituzte eta datozen hilotan bizitegi lagunduen proiektu hainbat abian emateko aukera ematen duten aterabideak proposatu dituzte.  

BIZITEGI LAGUNDUEN ALORREAN BEREIZKETA EGITEA  

Estatuaren, herriaren eta bizitegien eragileen artean ezarri elkarrizketaren garrantzia eman dute agerian. Horiek horrela, Kotte Ecenarrok gogora ekarri du «bizitegien aldeko nazio mailako erabakiak Hendaiako testuingurura egokitu ahal izatearen garrantzia. Halatan, bada, interesgarria da hurbileko mahai inguru horren egitea. Ezinbestekoa da kontuan hartzea, hirurteko helburuak erdietsiko baditugu, herriaren osaeratik abiatuz (lur baliabideak, eraikinen tinkotasuna, itsasertz legea, itsasertzeko arriskuen prebentziorako plana, m2aren prezioa…) bereiztea herria hirurteko helburuak zehaztean». Horren adibide gisa, Joëlle Gras andreari galdegin zaio iragan urriaren 2an argitaratu den tirabiran den zona aldatzeari buruzko ministerio aginduari buruz. Hendaiak ez du itsasertzeko beste herri zenbaitek duten zonaketa berdina baliatzen ahal eta ez da ulertzen zergatik. Baliabidearen nazio mailako berrikuste bat aurreikusi da 2024rako, tokiko hautetsiekin elkar adituz.    

Bilkura amaitzean, eragile guztiak engaiatu dira urtean bi aldiz biltzera molde berdinari jarraikiz, bizitegien alorrean toki mailan egin litezkeen guztiak aztertzeko. Solasaldi horien azken helburua bizitegi lagunduak egitera heltzea eta herritarren nahiei egokituriko eskaintza ukatea da. 

Navigation de l’article