COVID 19 birusaren hedatzearen aurka aritzeko testuinguru honetan, hondartzen hantatzea arautzeko, berriz ere ordainpean izanen da, maiatzaren 21 ostegunetik goiti, hondartza auzoan aparkatzea.
Agindu honi esker, ibilgailuen aparkatzean aldizkatzea areagotu eta gehiegizko denboraz aparkatua izatea eragotziko da ere zona horretan.
Zona gorriko 1 eta 2 sektoreei dagokie bakarrik (argazkia ikus). 3. sektorea, Laranjondoen aparkalekua, Txingudi etorbidea, Bidasoa zabaltza eta Armatondo karrika hartzen dituena, urririk izanen da oraindik, ekainaren 15 arte.