HONDAKINAK BELAKATZEKO ERREFORMA: 2023rako sailkapenaren berrikuspenaren baitan, Euskal Herria Hirigune Elkargoa bilera publikoak antolatzen ditu urte amaiera honetan, Autoportuko harrera zentroan, 10/26, asteazkena, 18:00etan, Gazteluko Aretoetan, osteguna 11/03, 18:00etan, Ondarraitz klubean 11/9, asteazkena, 18:00etan.
Euskal Hirigune Elkargoak handizki berregiten du etxe hondakinen bilketa baliabidea. Aldaketa horiek pixkanaka plantan ematea irailean hasiko zaigu Hendaian, erabiltzeko gisan 2023ko urtarrilean izateko.
Etxeko gainestalki eta paperen sailkapena errazten da: 2023az geroztik, estalki eta paper guztiak sailkatzen ahalko dira: jogurt eta esnegain gordineko poteak, ontzixkak, zakutxoak eta mintzak! Gainestalki horiek guztiak nahas-mahas bilduko dira (ez da gehiago zaku edo kutxatxoren beharrik) banakako ontzietan edo borondatezko ekarpen guneetan (BEG-PAV) horretarako kokatu gunean. Sailkapenerako zaku gardenak hondakin iturri ziren eta, horien ordez, hurbilen den borondatezko ekarpen gunera joateko ontzi edo zaretto berrerabilgarria emanen da.
2023ko urtarrilaren lehenean prest izateko, etxez etxeko bilketa eginen zaien banakako etxeei etxe hondakinetarako eta sailkapenerako banakako edukiontziak banatuko zaizkie irailaren 15etik abenduaren hondarra arteko tartean. Banaketa hori Euskal Hirigune Elkargoaren zerbitzuek antolatu dute. Ontziak jasotzen diren egunetik bertatik balia litezke, egungo bilketa baldintzetan. Aldaketari buruzko informazio osagarriak azaro hondarrean/abendu hastapenean banatuko dira. Kamioiak sartzeko zailtasun handiak dituzten zenbait zonatan (karrikatxo hertsiak, bira egiteko arazoak, etab.), Borondatezko Ekarpen Guneak (BEG-PAV) kokatuko dira bakarrik.
Hogeita hamar bat Borondatezko Ekarpen Gune (BEG-PAV) kokatuko dira, beraz, eguneko oren orotan eskuragarri izanen direnak. Hiru sail izanen dira: etxe hondakinak, berinazko ontziak eta etxeko gainerako gainestalkiak, hendaiarrek gehiago sailka dezaten
Banakako ontziak edota borondatezko ekarpen guneak plantan emateak biztanleen bizi ingurunea hobetzen dute, lurrean zuzenean, espaloietan eman zakurik ez baita izanen eta karriketako ontzi partekatuak kentzen baitira.
Crédit photos : @L.TOmassi