Ondasun higiezinen jabeak: Estatuak adierazte behar berria eman du plantan

Ondasun higiezinen bat edo batzuen jabe zarenez, Zerga Zerbitzuaren e-mezu bat jaso duzu 2023ko urtarrilaren lehenaz geroztik bizitegi nagusiei eta bigarren bizitegiei dagokienean diren betebehar berriak azalduz.

Dakizun bezala, bizitegi nagusien gaineko bizileku zerga kendu zaie jende guztiei 2023az geroztik. Bigarren bizitegien gaineko eta hutsik diren lokalen gaineko bizileku zergak, ordea, mantendu dira.

ADIERAZTE BETEBEHAR BERRIA

Zerga administrazioari zerga horiek zein bizitegi joko dituzten ongi ezagutzeko aukera emate aldera, Zergen Kode Nagusiaren 1418. artikuluak ezarri adierazte betebehar berria hasi zen indarrean 2023ko urtarrilaren lehenean. Izan ere, bizileku diren ondasun higiezinen jabe guztiek, hala norbanakoek nola enpresek, adierazi behar dute, 2023ko ekainaren 30erako berantenez, beren bizitegien erabilera beren gune pertsonal segurtatuan horretarako den honako atal berezi honetan: «Gérer mes biens immobiliers» (Ene ondasun higiezinak kudeatu), impots.gouv.fr webgunean.

EGOITZA BAKOITZERAKO EGIN BEHAR DA ADIERAZPENA

Jabeek honako hauek azaldu beharko dituzte duten ondasun bakoitzerako:

  • Beraiek erabiltzen duten ala ez. Beraiek ez badute erabiltzen, 2023ko urtarrilaren lehenaz geroztik nortzuek erabiltzen duten eman beharko dute jakitera (pertsona fisiko edota moralak, informazio baliagarri guztia emanez) (lokalaren erabiltze moduak);
  • Erabilera mota (bizitegi nagusia, bigarren bizitegia, alokaturiko lokala, urririk utziriko lokala, hutsik den lokala (altzari gabea eta erabili gabea),
  • Jabe diren lokalaren edo lokalen erabiltze (edo ez erabiltze) aldia (erabiltze aldiaren haste eta amaitzea),
  • Sasoiko alokairuen kasuan: sasoiko alokatzearen haste data eta ondasunaren kudeaketa moldeak (jabeak berak ala kudeatzaile batek, eta, bigarren kasu horretan, haren gaineko informazio baliagarri guztia, besteak beste, haren SIREN zenbakia). Turismorako mublatu gisa sailkaturik bada, horren berri eman beharko da;
  • Ondasuna alokatua bada, hileroko alokairuaren kopurua, kargetatik at (hautuzkoa).

Herriak, bizitegi hutsen kopurua murrizteko daraman politika saiatuaren harira udal zerbitzuek eginiko arautze lana laguntzeko balioko zaigu adierazpen hori.

Navigation de l’article