Iruna daraman nazioarteko mugazgaindiko zubi zaharra oinezkoentzat eta txirrindularientzat hetsirik da 2017ko apirilaren 12az geroztik; hartara, hala oinezkoek nola txirrindulariek, egungo autoentzako Santiago zubia erabili behar dute.
Frantziako agintariek ere baimena eman eta 1,8 milioi eurotan balioetsiak izan diren lanak esleitu ondoren, zubi horren berrirekitzea 2019 urte hasieran aurreikusia da.
Itsas jarduerak (motorrez nola gabe) debekaturik dira trenbide zubiaren eta Santiago zubiaren artean.
Hemen beherean ikus dezakezue 2017an emaniko ontzidiarentzako oharraren testua:
Espainiako etorbideko zubian (Avenida zubia) agertu diren kalteak ikusirik eta erortzeko arriskua dagoenez, ur bidean ibili ohi direnei jakinarazten zaie ur jarduera oro, hala motorrez nola bestela, bai eta igeri egitea bera ere, debekaturik direla 2017ko maiatzaren 17az geroztik trenbide zubiaren eta Santiago zubiaren arteko ur zona osoan.
Jean-Luc VASLIN, itsas gaietako administariburu eta itsasoaren eta itsas hegiaren Pirinio Atlantikoetako eta Landetako arduradunak sinaturiko abisua
Zubi zahar hori Espainiarena da eta 1911n eraiki zuten.
Abade Mitxelenaren liburutik hartu zatiak (frantsesez) (pdf - 1,98 MB - nouvelle fenêtre)