OGAH-ALSH: ontziratzea berehala Ttiki-Handi harlekutik abiatuz!

Munduari 9 egunez itzulia egiteko bidaia iragarria da Ttiki-Handi aisialdi harlekuan.

Apirileko oporraldiak itxura ona du Hendaiako Ttiki-Handi udal aisialdi harreran izena eman duten gazte bidaiarientzat!

Gazteen irudimena garatu eta mundua eta kultura desberdinak ezagutu eta izpiritu zabala ukan dezaten bultzatu nahiz, animazio lantaldeak egonaldi bat apailatu du artoski hainbat herrialdetan geldialdiak eginez hainbat jostaketa hezitzaileren bitartez.

Norabide aldaketa talde esploratzailearentzat!

Azken bi urteotako osasun egoera ikusiz, animazio lantaldeak bere lan ohiturak aldatu zituen. Izan ere, protokoloei loturiko traba anitzek mugatzen zituzten harremanak eta elkarlana eta taldeen partekatzea zailtzen zituzten.

Apirileko egonaldirako protokoloa arindu denez, Nerea Gravina txalupaburuak eta Diane Bonzom kopilotuak norabidea aldatu eta animazio lantaldea harremanetarako eta elkarlanerako egokiagoa den funtzionatze modu berri batera gidatzea erabaki dute.

Animatzaileak talde guztiek batera ukanen duten gai baten inguruan «ontziratuko» dira eta bikoteak osatuko dituzte. Haurrei musikaren, dantzaren, sukaldaritzaren ezagutzaren eta arte plastikoen alorretako jarduera multzo bat proposatuko diete. Egunero, elkarrekin partekatzen duten geografia zona baten gainekoa izanen da eta bikote bakoitzak haurren adinaren eta beharren arabera proposatuko ditu lantegiak.

Egonaldi eder-ederra ukan dezatela opa diegu ekintza eder horretarako izena eman eta parte hartuko duten gure 135 gazte bidaiari hendaiarrei! Argazkiak apirilean ekarriko ditugu…

Oporraldiko lehen asterako hetsirik da izen emateko aukera, baina bigarrenerako bada oraino lekurik. Argibideak:
05-59.20.73.58
06-76-75-74-81

Navigation de l’article