Odol bilketak nazio mailako lehentasunezko ekintzak dira erien zaintzen jarraipena bermatzeko. Horrexegatik, EFS erakundeak mantentzen ditu Hendaian egitekoak diren martxoaren 19 eta 20, ostegun eta ostiraleko odol bilketak.
Segi ezazu odola ematen, betiere gripe sintomarik ez baduzu
Segurtasun neurriak hartzen dira bilketan. Emaileei honako hauek eskatzen zaizkie:
- Ez dezatela beste inor uki
- Beste emaileengandik metro batera edo izan daitezela
- Sintomak zituen norbaitekin izan bazara jakitera eman ezazu. Odola ematerakoan maska emanen zaizu.
- Osasuntsu sentitzen bazara, zure harreran segurtasun neurri guztiak hartuko dira, martxoaren 19, ostegunean, 8:00etatik 11:30era, eta martxoaren 20, ostiralean, 15:00etatik 19:00etara Ondarraitz estadioaren egoitzan, Elizazilio karrikan, Hondarraitz auzoan.
Zirkulatzeko ohore gaineko zure agiria ekar ezazu
Odola biltzeko lekuak baimena duten leku publikotzat hartzen dituzte Estatuaren agintariek, baitezpadako eta ezinbesteko lekuak baitira.
Mugi zaitez odola emateko, ematen jarrai ezazu! Eriek zure beharra dute!