Daniel Ugarte frontoiko jatetxea Herriarena da eta iragan apirilean bi ustiatzaile berrik hartu dute 5 urtetarako.
Baratzezain senide batekoak izan eta Priscillia eta Allisson beti izan dira sukaldaritzan eta «ongi jatean» «murgildurik». Abentura hau ez zaie, ordea, ustekabean sortu, ongi pentsatu eta onduriko proiektua baitute. Ahizpa zaharrenak eskarmentu handia du jadanik jatetxeetan; Hendaian kokaturik baitzen lehendik ere eta tokiko merkatua ongi ezagutzen baitu, bere ahizpa gazteagoari erakutsi dio nola aritu. Mexikora hilabeteko bidaia ere egin dute hango sukaldaritza ikasteko. Ibilbide hori eginik, ez da harritzekoa bi enpresari gazte horiek Hendaian oraindik ez dagoen kontzeptu berria ezarri nahi izatea: «food court» delakoa.
NOR BAKOITZAREN NAHIETARA EGOKITZEN DEN JOERA BERRIA
Alde batera utzirik jatetxeen ohiko kodeak, mahairatze zerbitzuarekin. Obakartier jatetxeak hainbat sukaldaritza leku proposatzen dizue, non eskaera egiten baituzue eta disko dardara batek jakinarazten baitizue noiz jana prest duzuen: mexikokoa munduko sukaldaritzari dagokionean, apero/plantxa tokikoago den eskaintza batean eta izkin joankor bat denboraren arabera eta uneko nahien arabera aldatzen doana, pastizen txokoa, ostatua. «Hemen guztia guk egina dugu, produktu fresko eta bertakoekin» diote aldi berean bi ahizpek.
Goizeko bederatziak eta erditik gauerdi bitartean* gosaldu liteke, bazkaldu edota afaldu, bai eta adiskideekin edo senideekin baso bat edan. Kontzeptu horrek giro atsegina, lagunarte giroa, du gogoan: lekuan haurrak hartzen dira, mahai luzeak parteka litezke, barrara eskatzera joan liteke, kanpoko jokoetan aritu… guztia musika ingurune batetan. Kontzeptua kulturazkoa ere baita. Kontzertuak proposatzen dira, urririk, 12:00etan edo 20:00etan, astebururo, urte osoan zehar.
PROGRAMATURIKO HURRENGO KONTZERTUAK
- Uztailaren 25 asteartean eta abuztuaren 2 eta 9 asteazkenetan – Dj Vogeli & Aya (elektro chill) 20:00etan
- Uztailaren 30 igandean – Almaflores (bikote latinoa) 12:00etan
- Abuztuaren 5 larunbatean – Reggae arratsa 20:00etan Berri guztiak haien Instagram delakoan dituzue: www.instagram.com/obakartier/
Arrakasta ederra opa diogu lantalde osoari. Erronka gogo-pizgarri eta etorkizun handikoak dituzte aitzinean, zeren kontzeptua ongi badoa beste animazio gehiago sortuko baita: lore lantegiak, dantza ikastaroak, antzerki lantegia, euskara ikastaroak… ez da batere ideia faltarik!
*Priscillia, Allisson, Fanny, Kellya, Ian eta Amandine egunero dituzue, irail hondarra arte, zuen zerbitzuko (hetsirik astelehen eta astearteetan sasoiz kanpo). Kudeatzaileek 4 langile dituzte soldatapean, hendaiarrak laurak, eta haietarik 2 sasoi goran bakarrik.