Groupama taldeak, 9. urtez jarraian jadanik, berriz ere ekin dio nortasun eskumuturrekoen prebentzio eragiketari uretako salbatzaileekin, CRS eta SDIS 64 edo Sute eta Sokorrirako Departamendu Zerbitzuaren igerizain zibilekin batera. Hendaiako Herria baliabide horretara lotu da, bere hondartzan familia anitz ibiltzen baita.
Uztailaren 5 astearte honetan, Alex Casteret, Groupama taldearen Departamendu Federazioaren lehendakariak eta Jean-Claude Saint-Jean, Euskal Kostaldearen Tokiko Kutxaren lehendakariak, Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza bertan dela, eman dizkiote eskumuturreko horiek Stéphane Gueroue maiorrari, Pirinio Atlantikoetako eta Landetako aginte gunearen burua den CRSari.
Baliabide hori 2014an eman zen abian Gironda, Landak eta Pirinio Atlantikoak hiru departamenduetan eta jadanik Frantziako itsas ertz osora hedatu da. 60tik gora hondartza lotu dira urraspide horretara. CRS uretako salbatzaileek, horri kasu handia egin eta baliabide hori euskal kostaldean ongi erabil dadin saiatuko dira.
12 haur hartu zituzten igerizain sokorrigileek 2021ean euskal kostaldean
Urtero, ia 11 000 besoko banatzen dira galtzen diren haurren erraz eta laster identifikatzeko. Prebentzio eragiketa hori udako itsas ertzeko baliabidean da kokaturik, 2022ko uztailaren 2tik abuztuaren 28 arte, biak barne. Eragiketa horrek urtero erakusten digu zein baliagarri den: 2014tik hona, 100 000tik gora besoko banatu dira eta 120tik gora haurri eman zaie zaintza, CRS igarizain sokorrigileen egitekoa erraztuz.
Nola balia?
Gurasoak lasaitu eta haurren segurtasuna laguntzea da nortasun eskumuturreko horien egitekoa. Haurraren eskumuturrera loturik, haurraren izen-deitura dakartzate eta gurasoen telefono zenbakia. Urririk banatzen dira eskumuturreko horiek uda osoan zehar, Hendaiako hondartza nagusiko sokorri-gunean. Dunbarrietako sokorri-guneak ere Turismo Bulegoak utzitako eskumuturreko batzuk ditu.
Pertsonen segurtasunaren alorrean daraman prebentzio politikaren eraginkortasuna balioan emateko aukera da hor Groupama taldearentzat: «ahal beste jenderi konfiantza betean bizitzeko aukera emateko gara hor».