Erabiltzaileen galderei erantzuteko, norbanakoentzako zerga zerbitzuak honako informazio hauek ematen ditu jakitera:
HARRERA MOLDEAK
Konfinamendua hasi zenetik, zerbitzuak publikoari hetsirik dira eta herriko etxeetan ez da jende harrerarik egiten besterik agindu arte.
Telefono bidezko harrera honako telefono honetan egiten da: +33(0)5 59 41 37 00 bai eta e-mezuen bidez ere.
E-mezu bat igortzeko, lineako beren gune berea duten erabiltzaileei beren gune horretan duten e-posta segurtatua erabil dezatela gomendatzen diegu.
Gainerako erabiltzaileek honako e-helbide hau erabil dezakete:
Telefono bidezko hitzordua ere har liteke astelehenetik ostiralera.
2019ko DIRU SARTZEEN AITORPENA
2019ko diru sartzeen aitorpena 2020ko apirilaren 20tik ekainaren 9ra arte egin liteke.
Iazko urteaz geroztik, lineako aitorpena egin behar dute internet balia dezaketen guztiek. Teleaitorpena da, beraz, aitorpena egiteko bide nagusia.
Teleaitorpena egiterik ez duten ETA iaz paper bidezko aitorpena egin zuten erabiltzaileei, inprimakiak posta bidez helduko zaizkie. Aitorpen inprimakiak aurkezteko epeak luzexeagoak izanen dira, noski, baina azken data 06-09an izanik, erabiltzaileek badute aski denbora horretarako.
Kasu: Aurten hasiz, iaz aitorpena linean egin zuten erabiltzaileek ez dute jadanik paperezko alerik jasoko, “paperezko” igorpena hautatu bazuten ere.
Berria: Zergapeko anitz “sartzen da” aitorpen automatikoaren baliabide honetan. Diru sartze ezaguneko zergapeko guztiak hartzen ditu baliabide horrek, kargak eta gastuak badira ere. Hori dagozkien zergapekoi gutun edo e-mezu bidez ematen zaie horren berri.
Ekainaren 9a baino lehen aitorpenik egin ezean, aitorpen horiek automatikoki balidatuko dituzte gure zerbitzuek.