Hostailbidearen eta Eliza karrikaren arteko bide junta
2019ko maiatzaren 7az geroztik, Hostailbidearen eta Eliza karrikaren (SNCF) arteko bide juntan, zirkulazioa bi norabidetan da zabalik hemendik goiti (norabide bakarrekoa izan da “Hegoaldea” lanen bitartean)
Geltoki karrika
Lanen gure orria ikus ezazu Geltoki karrika-De Gaulle etorbideetaz
Teileriko biribilgunea
Enperadore Hiribidean (Errandoneko eta Teileriko karrikako gunean) egiteko den biribilgunearen proiektua maiatzaren 7an hasi zen egiten. Zirkulazioa aldizka egiten da eta bertan diren seinaleek adierazten duten moldean aldatzen da beharren arabera.
Egiteko den biribilgunearen planoa gure “Proiektuak” orrian ikus dezakezu
Hiri-Barneko Indigo aparkalekua
Zabalik da hemendik goiti lurrazpiko aparkaleku publiko berria. Indigo sozietateak kudeatzen du eta 200dik gora leku eskaintzen ditu; egun osoko aparkatze aldirako 13 euroko eskaintza egiten du.