Hautesle bakoitzak galde dezake zein hautesle egoeran den
· Zein hautesle zerrendan den jakiteko,
· Kanporatua izan ez dela egiaztatzeko,
· Bere bozka bulegoaren helbidea jakiteko.
«Hautesle egoera galdetzea» telezerbitzuari esker, linean honako argibide hauek egiazta ditzakezu (izen ematea, bozka bulegoa, hautesle zenbaki nazionala, hartu edota emaniko ahalordeak).
Hautesle zerrendan bazara, baina herriaren barnean helbidea aldatu baduzu
Zure helbide aldaketaren berri eman behar diozu hauteskunde zerbitzuari, nortasun agiri batekin eta helbide frogagiri batekin. Zure helbide aldaketaren berri ematen ez baduzu, kanporatua izan zaitezke, posta zerbitzuak zure hautesle txartela itzultzen badu eta eskuratze agiridun gutun artamendatu bi erantzun gabe utziz gero.
Hautesle zerrendatik kendua izan bazara
Auzitegiarengana jo dezakezu, baita hautes egunean bertan ere:
· Edo posta bidez
· Edo auzitegira pertsonalki joanez hautes eguna arte (baita hauteskundeen bigarren txandan ere lehen txandatik bertatik izan behar bazenuen hautesle zerrendan).
Honako dokumentu hauek ekarri behar dituzu:
· Herriko Etxeak egin agiria, non aipatzen baita herriaren zerrendetan akats materiala egin eta izena eman ez dela. Agiri hori herriko etxearen hauteskundeen bulegoan eskura liteke.
· Nortasun agiria
· Helbide frogagiria
· Epailearengana jotzeko inprimakia
· Epaileari zure eskariaren bidezkotasuna balioztatzeko aukera ematen dion dokumentua