Nicolas Lagardek Hendaian bururatuko du Pirinioen zeharkaldia

Friedreich-en Ataxiaren Frantziako Elkarteak (AFAF) antolaturik,  Nicolas Lagarde uztailaren 28an Banyuls-etik abiatu eta ostiral honetan, abuztuaren 14an, Hendaiara helduko da.

Kasino parera helduko da, GR10 taularen aitzinera, Pirinioetako Goi Ibilaldia 18 egunez egin ondoren.

Eritasun genetiko bakana den Friedreich-en ataxia ezagutzera ematea erabaki du; giharren eta neuronen neuroendekapen-eritasuna da hori, sasoi betean diren gazte anitz jotzen dituena; Frantzian 1500 pertsona inguru,

Diru bilketa bat antolatu da linean eta bilduko den dirua eritasun horren gaineko ikerketa bultzatzeko erabiliko da.

Esteka honen bidez ezagut dezakezu hobe eritasun hori

Zatozte guztiok!

Friedreich-en ataxiaren Frantziako elkarteari buruz gehiago jakiteko

 

Navigation de l’article