« MUSIKOLORE » UDAKO MUSIKA HITZORDU BERRIA

Hendaiako Herriak munduko musikak hautatu ditu udako besten hastapenari ekiteko. Musikazko berrikuntza horrek indar berri eta eklektikoa eskainiko dio jadanik aski jori den kultura sasoiari.

Hala eginez, Hendaiako Herriak erakusten du kultura aniztasunarekin engaiaturik dela eta kulturen arteko harremana eta mundu osoko arte aberastasunen partekatzea bultzatzen duten ekintzak sustatu nahi dituela. Kultura politika ausart horrek herriaren gizarte ehundura joritu nahi du eta loturak indartu eta hendaiarrei eta bisitariei kultura esperientzia aberasgarri eta ororentzat helgarriak eskaini nahi dizkie.

“Hirian dugun nahasketa kulturalaren garrantziaz ohartzen garenenan, naturaltasunez sortzen da <> gai hori”, azpimarratzen du Michelle Mounios-Adurriaga kultura Auzapezordeak. Gogoeta hori Auzapezarenarekin bat dator, errealitate nabarmen bat argitara eman baitu: herriko lehen mailako eskoletan, “35 herrialde ezberdinetako haurrak errezibitzen ditugu, Hendaiako berezitasun indartsu bat da hau”. Horrela, Musikolorek, herriko eguneroko bizitza sustatzen duten aberastasuna eta aniztasuna islatzen ditu.

MusiKolore 2024ko uztailaren 3tik 5era bitartean eginen da. Udal langileek hainbat aste daramatzate jadanik horretan lanean. Gaztelu Aretoa, Mediateka eta Varietes zinemagela izanen dira hiru egun horietarako gertaleku jende orori musika ezagutzak egiteko gonbita izan nahi duen edizio horretan.

Mestizajea, kulturarteko nahastekatzea, afro-latino-jazzy-blues… inspirazioak, munduaren kolorez jantziriko festibal horrek hizkuntza unibertsal baten soinua eskainiko digu eta nota exotikoak eta erritmo liluragarriak nahastekatuko ditu kontinenteen arteko loturak ehunduz eta nor bakoitzari zentzuen bidaia baterako gonbita eginez, dibertsitatearen bibrazioen bateratze harmoniotsuan.

Ezagupen berriak eta afixaburu bikainak… Hendaiako Herria harmonia mestizoaren sehaska bihurtzeko bidean ote? Uztailaren hastapenean duzue hitzordua esperientzia berri baterako eta musikazko unibertso berri batean murgiltzeko!

EGITARAUA

Uztailak 3, asteazkena

Mediatekan

11:00 – Perkusio lantaldea eta musika tresnen ezagutzea; ondoren tokiko talde baten kontzertua: Tamala. 5 urtez gorakoentzat.
URRIRIK eta erreserbatu gabe

Les Variétés zineman.

15:00. « Yuku et la fleur de l’Himalaya ». 3 urtez gorakoentzako marrazki bizidunesko fil musikala.

16:30. « They Shot the Piano Player ». 60 eta 70 hamarkadetako Latinoameriketako jazza eta bossa nova ospatzen dituen filma.

19:30. « Cesária Évora, la diva aux pieds nus ». Cesária Évora, Mornako erreginari eskainitako dokumentala.

Pojekzioaren ondotik, Cesária Évoraren errepertorioko piezak interpretatuko dituen OIHÜ bikote hendaiarrarekin (kantua eta kontrabaxua) aperitibo musikal bat izanen da.

Uztailak 4, osteguna

Errepublika Plaza eta Gaztelu Aretoa

19:00. Trio Dakoté hirukoteak Mississippi urrunetik zuzenean datorren errepertorioa proposatzen du.

Gaztelu Aretoan

21:00. Ah Kwantou. Kyekyeku, Ghanako abeslari eta musikagileak, bere sei baionar musikariez inguraturik, kolore biziko disko batean zehar garamatza, afrobeat, funk, soul, reggae edo hip- hop moldeekin ere jokatuz.

22:30. Keziah Jones. abeslari, konpositore eta gitarra-jotzaile aparta, Keziah Jones artista eszeniko eta eskuzabala da, blues, funk, folk eta soula nahasten dituen «blufunk» -aren interprete karismatikoa.

Uztailak 5, ostirala

Gaztelu Aretoan

 21:00. Maïrü. Hainbat taldetatik bildu bederatzi musikarik dute taldea osatzen. Sustrai anitzak, mestizoak ditu taldeak. Ahotsa, txalaparta, sintetizadoreak, gitarrak, indiar harmoniuma, perkusioa, Mäirü taldearen elektro-flok musikak bidaiatzera gonbidatzen gaitu

 22:30. Amparanoia. Mestizatzearen erregina dugu Amparo Sánchez, Amparanoiako abeslaira, eta Artistas del Gremio deitu txarangaren erregeekin batera aurkezten digu «Fanfarria Tour 2024»: nahasketa bat da: kobreak, perkusioak, DJ eta baxu elektronikoak Balkanetako besta airekoak.

Egitarauan, artistaren ohiko errepertorioa eta abesti berriak Zaragozako maisuekin

TXARTELDEGIA ETA PREZIOAK

UZTAILAK 3ko zinema saioak

Prezio bakarra: 5€

14 urtez beherakoentzako prezioa: 4€

UZTAILAK 4ko kontzertuetarako

Prezio normala: 25 € Prezio murriztua*: 20€

10-18 urte bitartekoentzako prezioa**: 15€ 0-9 urte bitartekoentzako prezioa: urrurik

UZTAILAK 5ko kontzertuetarako

Prezio normala: 20 € Prezio murriztua*: 15€

10-18 urte bitartekoentzako prezioa**: 10€ 0-9 urte bitartekoentzako prezioa: urrurik

Bi egunetarako pasea (uztailak 4 eta 5)

Prezio normala: 40 € Prezio murriztua*: 30€

10-18 urte bitartekoentzako prezioa**: 20€

*Prezio murriztua egiaztagiri bat aurkeztuz gero (kultur denboraldiko harpidedunentzat, ikusgarriaren intermitenteak, ikasleak, lan eskatzaileak, gutxieneko sozialak, 10 laguneko taldeak, ezintasun egoeran diren pertsonak -kasu honetan laguntzailea urririk-)
** 10-18 urte bitartekoentzako prezioa (egiaztagiri bat aurkeztuz)

TXARTELDEGIA

UZTAILAK 3KO ZINEMA SAIOENTZAT

Zineman bertan

GAZTELU ARETOKO UZTAILAK 4 ETA 5EKO KONTZERTUENTZAT

Txarteldegia zabalik: www.hendaye-culture.fr -en (+0.50€) eta Mendi Zolan Mendi Zolan kulturgunean.

Navigation de l’article