Musikolore Festibalaren bigarren edizioak ezohiko egitaraua dakar

Musikolore festibala afixa bikain-bikainarekin datorkigu aurten, munduko musiken maitaleak hunkitzeko gisan. 2025eko uztailaren 2tik 5era, Gaztelu Aretoan, Varietes zinemagelan, Errepublika plazan eta mediatekan nazioarte mailan ospetsu diren artistak arituko dira bertako talentuekin batera.

Aurtengo afixaburuen artean honako hauek ditugu:

  • AYỌ: Abeslari, musikagile eta interpretea, Ayọ soul, folk eta reggae musika moldeetan da sustraiturik musika bakan eta zirraragarria sortzeko
  • Grupo Compay Segundo: Kubatar musikaren mito biziak, «compañero» nekagarri horiek munduan barne dabiltza beren « Compay-ren historia » kontatzeko gogoz.
  • David Cairol: Jatorria Baionan duen egile-musikagile-interprete hau soul kutsuko bere reggae musikarengatik da ezagun
  • Frikun: Lau euskal musikari hauek Mendebal Afrikako musika elektrikoen eragin nabarmena dute eta beren azken-azken obrak aurkeztuko dizkigute,
  • Txokolatin: Errepertorio eklektikoa du Ezpeletako talde horrek eta jendeak latindar dantzen erritmoan dantzaraziko ditu! (Urririk)

Gero eta arrakastatsuagoa

Festibalaren lehen edizioa arrakastatsua izan zen; ikusle kopuruan errekorra gainditu zuen eta ikusleen iritziak oso-oso onak ziren. Aurten, egitaraua are eta azkarragoa egin dugu eta lau egunetara zabaldu, formatu mota anitzi leku egiteko. Esperientzia berri-berriak, oroitzeko modukoak, murgiltzekoak ekarriko ditu horrek, eta gainera, noizik noizera, festibalaren antolatzaileek asmatu ezusteko bereziekin.

Informazio baliagarriak

  • Datak: 2025eko uztailaren 2tik 5era
  • Lekua: Gaztelu Aretoa, Errepublika plaza, Mediateka eta Varietes zinemagela 
  • Txartel salmenta hemen eta Mendi Zolan Kulturgunean zabalik

Navigation de l’article