Musikazko abentura berria heldu zaigu Hendaiara: MUSIKOLORE festibala

12 urte arrakastatsuren ondoren, Guitaralde izeneko gitarra festibalak adio erran digu.

Egun, izan ere, publikoek dituzten kultura jokabide berriak direla eta ekitaldi horren formatua eta nondik norakoa berraztertu beharrak eraman ditu Hendaiako Herria eta Jean-Marie Ecay ekitaldiaren zuzendari artistikoa festibala orain arteko moldean bertan ebhera uztera.

Urte hauetan guztietan, Herriak beti nahi ukan du aldi berean herrikoi eta arte maila gorakoa zen festibala azkarki sostengatu. Michelle Mounios Adurriaga, Hizkuntza Politika eta Kultura auzapezordeak honela erran du: «musika ekitaldi enblematiko horrek xarmatu ditu herriko eta kanpoko musikazaleak. Herriaren izenean, ene esker ona adierazi nahi diot bihotzetik Jean-Marie Ecay-ri urte hauetan guztietan egin duen lan handiarengatik eta prestaturiko egitarau bikainarengatik. Guitaralde elkarteari eta elkartearen bolondresei ere eman nahi dizkiet eskerrak, bai eta festibal hori sutsuki sostengatu duten artista eta festibalzaleei ere».

Orrialde bat pasatu da, baina musika ez da, halere, desagertuko! Herriaren hautetsiak eta zerbitzuak lanean ari dira orain ikusleei 2024ko udatik goiti ere musikazko ikuskizun bikainekin gozatzeko aukera emanen dien ekitaldi berria prestatzen.

Musikazko hitzordu berri honek MUSIKOLORE du izena eta kultura aniztasuna ospatuko dela agintzen du, bai eta Hendaiaren ADNa diren kulturarteko nahastea ospatu eta harremanak bultzatuko dituela.

Lehen edizioa 2024ko uztailaren 3tik 5era eginen da. Ezagutze berriak eta afixako izen handiak bilduko dira horra!

Egitaraua 2024ko udaberrian argitaratuko da. Laster-laster arte Hendaian musikazko abentura berrietarako!

Navigation de l’article