Komun publiko berriak kokatu dira Armatondon (hondartzerako jaitsieran), Herriaren udal lantegien eta Bizi Kalitatearen Sailaren lantaldeen arteko elkarlanari esker.
Komun horiek maiz matxuratzen zen eta ahalmen urrikoentzako arauak betetzen ez zituen hornikuntza baten ordez kokatu dira. Herriaren alde horretan halako hornikuntza baten beharra zegoen eta oraingo honek betetzen du zeregin hori baita mugikortasun urrikoentzat ere.
Kanpoko pixatokiak ditu eta bandalismo ekintzen aurka bereziki babestua da.
Hornikuntza berri hori uztailaren 30etik goiti da erabilgarri eta erabiltzaile oroentzat beharko luke baliagarri izan.