Mugazgaindiko mugikortasun berdeago eta zuzenagoak

E-MOBASK eta SMARTMOB mugazgaindiko mugigarritasun proiektuak 2018an eman ziren abian eta 2022ko maiatzaren 23an bururatu ziren, Zokoburun, bertan Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren hainbat hautetsi zirelarik.

Txingudialdeko lekualdaketen % 90 norbanakoen autoan egin ohi dira. Egunero, 22 000 ibilgailuk zeharkatzen dute Hendaia Irunekin lotzen duen Santiago zubia. Hartara, mugazgaindiko mugikortasunen iraunkortasunaren gaia ageri da eta horretarako arrapostu egokiena talde garraioen garapenak dirudi. Bide horretatik zenbait ekintza arrakastatsuri ekin zaie jadanik. Hegobus dugu horren adierazpen bat: 31 linea, Hendaia Irunekin lotzen duena, sareko erabilienetako bat da: urte hastapenetik hona, ia 5800 erabiltzaile izan dira linea horretan.

SMARTMOB ETA E-MOBASK: EUROHIRI IRAUNKOR ETA KONEKTATUA

SMARTMOB eta E-MOBASK 2018an abian eman bi proiektu dira eta 2022ko maiatzaren 31n bururatuko da. Biak europar dinamika batean dira eta Eneko Goia, Donostiako auzapezak dioenez, «Eurohiri konektatua», bai eta iraunkorragoa eraikitzeko asmoaren emaitza dira.

Bi proiektu horien kostuaren % 65a Eskualdeen Garapenerako Europar Funtsak diruztatzen du eta proiektuen asmoa Gipuzkoa probintzia Ipar Euskal Herriarekin mugazgaindi lotzearen lehen etapa osatzea da. Bada, elkar lotze horrek hainbat erronka behar du altxatu. Hasteko, mugikortasunak ingurumenarekiko begiramen handiagoa behar du erakutsi: horri dagokionean, bi proiektuek lekualdaketak molde iraunkorrean pentsatzea sustatzen dute. Gero, mugikortasunak eta garraio publikoak herritar orok eskura behar dituen eskubidetzat hartu eta bidaiarientzako informazioa eta helgarritasuna ere SMARTMOB eta E-MOBASK proiektuen funtsean dira.

EMAITZA ESPERANTZAGARRIAK

Maiatzaren 23an Zokoburun egin zen mintegi batek bururatu zituen mugazgaindiko ekintza horiek, aitzinamendu handiak egin zituzten, bi proiektu horien hautetsi eta eragileak bertan zirela. E-MOBASK proiektua Euskal Herri-Aturri Mugikortasunen Sindikatuarekin, Dbus sarearekin eta Gipuzkoako Garraioen Lurralde Agintaritzarekin elkarlanean egin da eta honako hauetarako aukera eman digu:

  • Turismo bulegoetako langileek mugazgaindiko mugikortasun eskaintza guztiak ezagut ditzatela
  • Ordainbide berritzaileak garatzea: banku txartelaz edo QR kodeaz ordaindu ahal izatea Dbus sarean (Donostia)
  • TXIK TXAK eta Dbus sareetan bidaiarien informaziorako goi mailako baliabideak ematea, informazioak egiazko denboran ematen dituzten pantailak plantan emanez
  • Txartel salmentaren elkarreragiletasun pilotoa egitea, ordaindu osteko tituluak dituzten TXIK TXAK erabiltzaileei (egiazki kontsumitu dutenaren arabera hilero fakturatuak direnak) beren txartela Dbus sare osoan erabiltzeko aukera emateko

Txartel salmentaren elkarreragitasuna hedatzeko aukera aztergai da orain. Helburua MUGI txartela duten erabiltzaileei (Gipuzkoa) diruzorro elektronikoa TXIK TXAK sare osoan erabiltzeko aukera ematea da eta TXIK TXAK txartelaren erabilera Gipuzkoako gainerako garraio sareetara (Irunbus eta Lurraldebus) hedatzea.

Bestalde, SMARTMOB proiektua Euskal Herri-Aturri Mugikortasun Sindikatuarekin, Irun eta Hendaia Herriekin eta Txingudi Partzuergoarekin egin da eta mugazgaindiko mugikortasun iraunkorragoak proposatzeko aukera eman du. Horien artean, bidaiariei informazio hirueleduna eskaintzea, bai eta Hendaian, Laranjondoen karrikan, aldatze aparkalekua sortzea edota hainbat ibilgailu % 100 elektrikoak ematea plantan Hegobus eta Irunbus sareetan.

LANKIDETZA HANDIAGORAKO ABIAPUNTUA

Kotte Ecenarro, Hendaiako auzapezaren iritziz, bi proiektu horiek «etapa garrantzitsua» dira. Halarik ere, «mugazgaindiko mugikortasunak dituen jokagaiei erantzuteko, elkarlan horretan jarraitu» beharra azpimarratu du. . Proiektu horien bururatzeak erakutsi du eragile guztiek haratago joan nahi dutela mugazgaindiko lankidetzan, mugikortasun iraunkorraren izenean. Gero, autobusen multzo osoa ibilgailu elektrikoekin aldatzea, tarifak sare guztietan harmonizatzea edota Euskotren linearen garatzea aztertuko dira.

SMARTMOB baliabidea Hendaian

Smartmob operazioak Hendaiako hiriari europar diru laguntzen ukaiteko ahala eman dio kamioi eta auto elektriko baten erosteko baliatu dutena baita Liranjondoko aparkalekuaren berritzeko eta bizikleta bide parte baten diruztatzeko ere.

Navigation de l’article