Urtero biltzen den Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren harira, lekuen bisita bat proposatu zaie elkartekideei.
Euskal Hirigune Elkargoa Mugazgaindiko Eragiketa Misioaren* (MEM-MOT) kide da eta urriaren 4 eta 5ean misio horren urteroko bilkuraren leku izan zen. Bi egun horietan mugazgaindiko lankidetza biztanleentzako proiektu zehatzen bitartez areagotzeko behar diren solasak egin ahal izan dira.
Hendaiako Kaneta portuaren bisitarekin hasi zen bilkura hori; han, Kotte Ecenarro auzapeza bozkarioz hartu ditu misiokideak. «Hendaia mugazgaindiko herrietan herri eredugarriena dugu. Hemen, 3 kultura ditugu: frantsesa, euskalduna eta espainola, Irun eta Hondarribia hiriak Hendaiarekin loturik baitira Bidasoa ibaiaren ertzean eta harreman anitz lotzen baitira «Bidasoa Txingudi» partzuergoaren eremuan… Mugazgaindiko mugikortasunak dituen erronken aitzinean, SMARTMOB, E-MOBASK eta TRANSFERMUGA-RREKIN proiektuek, zehatzago aurkeztuko zaizkizuenak, mugigarritasunaren ikusmolde berri bat bultzatzen dute, ikusmolde iraunkor eta adimentsua, zeinean erabiltzailea baliabidearen erdian baita… erran du auzapezak, eta hitz hauek gaineratu ditu bururatzeko «Bakarrik lasterrago goaz, baina Elgarrekin urrunago!»
Mugaz gaindiko topaketa hauen kari, mahai-inguru batzuk iragan dira Baionan, bisita horren ondotik.
Urriaren 6ko 2. mahai-inguruak “hiriak mugaz gaindiko nortasunaren eraikuntzaren baitan” aipatzen zituen, Euskal Hirigune Elkargoko auzapez batzuen parte hartzearekin, hala nola: Xole AIRE (Urepele), Maider AROSTEGUY (Biarritz), Jean-René ETCHEGARAY (Baiona) eta Kotte ECENARRO (Hendaia); Hegoaldeko hautetsi batzuk (Gasteiz, Errenteria, Jaca, Bilbo, Donostia) hor ziren ere.
*Mugazgaindiko Eragiketa Misioak (MEM-MOT) Europa, nazio eta toki mailetako mugazgaindiko lankidetzen eragileak biltzen ditu. Mugaldetako lurraldeen interesen alde egiteko aukera ematen du Estatuaren aitzinean eta Europaren aitzinean, eta lankidetzaren eragileak laguntzen ditu.
Gehiago jakiteko
Gehiago jakiteko EDERBIDEA – Mugazgaindiko txirrinda mugikortasuna (pdf - 1,57 MB - nouvelle fenêtre)
E-MOBASK – Mugazgaindiko garraio publikoko zerbitzuak sustatzea (pdf - 1,90 MB - nouvelle fenêtre)
SMARTMOB ! – Mugazgaindiko mugikortasun iraunkorraren alde (pdf - 1,65 MB - nouvelle fenêtre)
TRANSFERMUGA-RREKIN – Mugazgaindiko tren garraioaren eskaintza hobetze (pdf - 1,87 MB - nouvelle fenêtre)