«Mugarik gabeko aterpeak» zeharkaldiak Hendaian bururatuko du bere lasterraldia

Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa hau; Argelès-etik abiatu zen ekainean eta irailaren 14an helduko zaigu Hendaiara.

Pyrhando elkarteak antolatzen du lasterketa hau; Argelès-etik abiatu zen ekainean eta irailaren 14an helduko zaigu Hendaiara.

Elkarte horrek hiru urtez behin antolatzen du, buruko ezintasun bereziren bat dutenentzat, Pirinioen zeharkaldia, aldizkako moldean, 13 astetan Mediterraneotik Atlantikoraino etortzeko, oinez, zaldiz edo mendiko bizikletaz.

Helmugan, partaide guztiak bildu ohi dira (250 pertsona) azken ibilaldi batean, zeinean Argeles sur mer herrian Mediterraneoko urarekin bete zituzten xahakoak Atlantikoan hustuko baitituzte. Azken etapa 14ak aldera abiatuko da Biriatutik eta 16ak aldera helduko da Hendaiara.

Ibilbidea:

Orioko errepidea, Walt Disney karrika, Lizardiko biribilgunea, Enperadorearen errepidea, Galbarretako stop-a (Azureva oporlekua),  Erlaitzeko errepidearen pasagunea, Gaskoeneko karrika eta Armatondo karrika.

Pyrhando elkarteari buruz gehiago jakite

Navigation de l’article