Gure aurreko artikulua kontsultatu
Udaberriko garbiketa handiaren 10. aldia oinak hondarretan eta burua eguzkipean egin zen!
600 kg hondakin
2019ko martxoaren 16ko goizean, 221 boluntario etorri ziren hondakinak biltzera Hendaiako hondartzetako 8 sektoretan. Bilo urdinekoetatik haur txikienetarainoko adin guztietakoak aritu ziren asteburuan 600 kg hondakin biltzen.
Bildu ziren gauza guztiak sailkatu eta balioa aterako dien adarka banatu ziren.
Itsas hegiaren garbiketa Hendaiako Herriko Etxearen eta IEZI Euskal Itsas Bazterra elkartearen artean antolatu zute)
MILESKER!
Mila eta mila esker IEZI Euskal Itsas Bazterreko animatzaileekin eta itsas hegiaren zaintzaileekin (Abadia Eremua) batera gure itsas hegiaren ohiko garbiketa honetan laguntza eskaintzera etorri zineten guztiei.
Aipamen berezia
Aipamen bereziak:
- Bixintxo kolegioko Heier andrearen ikasleentzat,
- Gazte Animazio Zerbitzuko Gazte Harrerako nerabe taldearentzat,
- Hendaiako suhiltzaile gazteentzat,
- Honako elkarteetako kideentzat: Hendaia, Biriatu eta Pausuko Odol Emaileen Elkartea; Hendaiako Portuaren Erabiltzaileak; Hendaye Bidassoa Surf Club, Endaika, Les Corsaires (Hendaye Sauvetage Côtier), Recycl’Arte, eta WaterSports Center zentroko langileak…
Goiza Hendaiako Herriko Etxeak eskaini adiskidantzako zintzur bustitze batez bururatu zen.