Meteozaintza: Herriak segurtasun neurriak eman ditu plantan

Iragarri dituzten eguraldi baldintza txarrak direla eta udal zaintza batzordea bildu da egun herriko leku publiko orotan erabiltzaileak segurtasunez izan daitezen hartu beharreko neurriak hartzeko.

​Hona hemen hartu dituen erabakiak

Egun, urriaren 2 dugun ostiral honetatik goiti eta bestela agindu arte:

  • Debekaturik dira bainua eta ur jarduerak.

  • Zokoburuko larunbateroko merkatua bertan behera utzi da

  • Parke eta oihan publikoak hetsirik dira (Irandatz parkea – Lizardiko, Olazoko eta Larruneko oihanak)

  • Kirol zelaietako kirol topaketak (futbola eta errugbia) bertan behera utzi dira eta zelaiak hetsi dira

  • Ezin da hondartzara jaitsi ez eta itsas etorbidean aparkatu ere, 14 orenetatik goiti.

  • Abbadia eremua urriaren 5a arte itxia izanen da.

Eguraldiaren bilakaeraren arabera, beste agindu berriak har daitezke ere.

Agindu guztiak herriko etxean dituzue eta komunikazio zerbitzuari eska diezazkiokezue honako posta helbidera idatziz: 

 

Navigation de l’article