Meteorologia egoerak aldarazi du “Hendaia arrosan” lasterketa

Badira 20 urte luze “Urri arrosa” izeneko jarduera ari dela jende guztia bularreko minbiziaren detekzioari buruz ohartarazten eta ikerketarako funtsak biltzen. Urriko hilabete hau emakumeen minbiziagatiko heriobide nagusia denaren inguruan mobilizatzeko aukera zaigu. Hona hemen Hendaia Turismo bulegoak eta hainbat eta hainbat partaidek (merkatariek, elkarteek, Kirolen Udal Bulegoak…) Hendaian proposatu ekitaldiak:

Urriak 16 asteartea

Denak arrosez ! 14:30 – Biak eta erdi eta lauak artean, Edertasun tailerra, dohainik Aizpurdi lizeoko ikasleek proposaturik. Arratsaldeko lauetan, « Arrosezko orrazkera miresgarriak » Christophe Paviaren espektakulua, koloretsu izanen den desfile batez segitua. Errepublika plaza. Dohainik.

Urriak 19 larunbata

Abbadiako anderea. Virginie, Antoine d’abbadiren emaztearen biziari buruzko bisita
17:30 lraupena: 45 minuta – Tarifa : 7,50 € – Erreserbak www.chateau-abbadia.fr webgunean
lrabazitako guzia, bularreko minbiziaren aukarko ligari zuzenduak izanen dira.

Urriak 20 igandea

Hendaia arrosan. Izena ematea: www.pb.-organisation.com

Iganderako aurreikusia den meteorologia egoera dela eta:

  • Helduen oinezko lasterketa lekuz aldatu da. Korrikalarien harrera Daniel Ugarte frontoi estalian eginen da eta ez Gaztelu Zahar pilotalekuan.
  • Haurrentzako lasterketa bertan behera utzi da

Abiatzea 10etan eginen da Beltzeneko zubiaren pean – 400 zenbaki – gehienez – eskainiko dira.
Egun bereko izen emateak lekurik geratzen bada eginen dira bakarrik.
Tarifak: 14 euro 10 kilometroko lasterketarako, 8 euro 5 kilometroko lasterketarako (lasterketa eta ibilketa).
Irabazi guztiak bularreko minbiziaren ligari emanen zaizkio.

Argibide orotarako:
Hendaiako Herriko Etxearen kirol zerbitzura dei ezazu: +33 (0)6 71 27 16 05

Urriak 26 larunbata

Abbadiako anderea. Virginie, Antoine d’abbadiren emaztearen biziari buruzko bisita
11:30 lraupena: 45 minuta – Tarifa : 7,50 € – Erreserbak www.chateau-abbadia.fr webgunean
lrabazitako guzia, bularreko minbiziaren aukarko ligari zuzenduak izanen dira.

Navigation de l’article