Medaila bat gure hiru surflari salbatzaileentzat

Martxoaren lehenean, asteartearekin, 15:30ean, Kotte Ecenarro auzapezak, Jean-Michel Arruabarrena Kirol eta Gazteria auzapezordeak eta Frédéric Tranché Segurtasun auzapezordeak emazte bat itotzetik salbatu zuten Unai Lobato, Paul Rey eta Alai Rodriguez surflari gazteak eskertu nahi izan dituzte.

San Bixente eta Irandatz kolegioen eta Klubaren arteko lankidetzaren baitan entrenatzen diren hiru ikasle horiek surf saio berezi baterako prestatuak ziren, Bidassoa Surf Club deitu surf klubeko bi hezitzaileekin. Andre bat itotzeko zorian ote zen abisua eman zien norbaitek eta surf ikasleek bodyboard oholak har, harenganaino arraun egin eta berekin ekarri zuten hondartzara.

Suhiltzaileek jaso zuten andrea, xok egoeran eta hipotermiak jota, eta ospitalera eraman zuten.

Senideek, klubeko kideek eta beren kolegioetako zuzendariek inguraturik, beren izena grabaturik zeraman Herriaren medaila jaso dute. “Zuen jarrera eredugarri eta bikainak ohore egiten dizue. Medaila hau zuen ausartzia eta kuraia ekintzarengatik ematen zaizue, hau baita ohorezko sari horren izateko arrazoia”, azaldu zuen Kotte Ecenarrok.

 

 

 

Navigation de l’article