Maskaren banaketa

MASKAREN BANAKETA MAIATZAREN 13AN (asteazkena), 8:00etatik 19:00etara EGINEN DA 

Euskal Elkargoak 650 000 oihalezko maskara berrerabilgarri eskatu ditu, lurraldeko biztanle guztientzat. Auzapezak baitezpadakoa ikusi du Hendaiako Udalak operazioa lagun dezan, banaketa antolatuz. Lehen hornidura Herriko Etxera iritsiko da ondoko egunetan, 17 000 maskarekin, eta horri esker, Hendaiar bakoitzak berea ukaiten ahalko du.

Begiratu zure gutunontzia. Ostiral honetan (edo berantenaz larunbatean), Udalak maiatzaren 13an 8:00etatik 19:00etara eginen duen maskaren banaketa moldeak azaltzen dituen gutuna jasoko duzue.

NORA JOAN ZURE MASKARAREN BILA?

Hautesle zerrendetan direnak

Zure etxetik ahal den hurbilen banatu nahirik, banalekuak, gehien-gehienetan, zure bozkalekuaren arabera ezarri dira (klikatu banalekuen mapa ikusteko)

BANALEKUAK HELBIDEEKIN

LIZARDIKO ama eskola – Enperadore etorbidea, 129
BELTZENIAKO arte martzial gela – Pellot karrika
LANBIDE LIZEOA –  Hostailbideak etorbidea, 1 – Aizpurdi karrikako izkinean
LIZARDIKO 1. mailako eskola – Fourquet karrika
INTZURAKO 1. mailako eskola – Richelieu karrika
GELTOKIKO 1. mailako eskola – Doleac karrika, 2
Ondarraitz klubaren egoitza, Elizazilio karrika – ALDAKETA, HONDARTZAKO 1. mailako eskolan bozkatzen dutenentzat
JEAN JAURES 1. mailako eskola (aterpean) – Sartzea Pierre Loti karrikatik – ALDAKETA, HERRIKO ETXEAN bozkatzen dutenentzat

Hautesle zerrendetan ez izanik ere, Hendaian bizitegi nagusia dutenak

Autoportuaren harrera zentrora joan zaitez – Lekueder karrikara, Intzura auzoan (klikatu lekua mapan ikusteko).

Bakarrik bizi eta mugitzerik ez dutenak

Herriko Etxera dei dezakezu: +33 (0)5 59 48 23 33 etxera ekar diezazuten.

Zure maskara hartzeko jokabidea

  • Argazkidun nortasun agiri bat ekar ezazu, bai eta familia liburua (adingabeko haurrak dituzten familien kasuan) eta zure bizitegi nagusiaren helbidearen frogagiri bat.
  • Maskara “ahalordez” jaso daiteke. Mandatua egin duenaren nortasun agiria eta bizitegi frogagiria ekarri behar dituzu eta haren banalekura joan bila.
  • Adingabeko haurrak dituzten familien kasuan, pertsona bakar batek hartuko ditu senide guztientzako maskarak.
2020ko APIRILAREN 30

Udalak jakinarazten dizue Euskal Elkargoak hornituriko AFNOR arauen araberako oihalezko maskarak banatuko dituela Herriko Etxera iritsiko direnean.

Lehen hornidura laster espero da, 17 000 maskarekin. Operazio hau maiatzaren erdian iragan liteke, iristearen arabera. Banaketa moldeak postaz iritsiko zaizkizue gutunontzira datozen egunetan.

Info gisa: AFNOR Spec – Maskara hesiak – Nire maskara egiteko

Navigation de l’article