Eguraldi onak ibilalditxoak egitera gonbidatzen du. Hala izanik ere, ez ahantz babes keinuak egiten jarraitu behar duzuela eta maskara janztea oraindik ere baitezpadakoa dela Hondarraitz aldean eta Herri Barnean.
64-2021-02-23-003 Prefet Agindua
Gogoan har hamaika urtetik gorako orok behar duela babes maskara jantzi (sei urtetik hamaika artekoentzat gomendatua da maskara janztea), 6:00etatik 18:00etara, honako leku publiko (karrikan, aire zabaleko lekuak) hauetan guztietan (osasun egoeraren arabera alda litezke):
Eremua
- Hondarraitz sektorea: Itsas etorbidea, Erlaitzeko errepidea, Pohotenia karrika, Antsoenia karrika, Arrosa-landare karrika, Leclerc jeneralaren etorbidea (hegoaldea), Txingudi Badiaren hiribidea (iparraldea), Laranjondo karrika, Florida kaia;
- Herri barnea/geltokia sektorea: Beltzenia karrika, Subernoa karrika, Bianteneko bidea, Enperadore hiribidea (mendebaldea), San Martzial karrika, Pausu karrika, De Gaulle jeneralaren hiribidea (ekialdea), Arrantzaleen karrika, De Gaulle jeneralaren hiribidea (ekialdea, Txingudi badiaren hiribideraino).