Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluaren baitan, Udalak emazte eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko ekintza konkretuak koordinatzen ditu. Instantzia horrek gaia osoki barneratzen du bere lurraldeko estrategian.
Segurtasunerako eta Delinkuentziaren Prebentziorako Tokiko Kontseiluak jarduerak gidatzen ditu hilabete osoan zehar: mintzaldiak, erakusketak, autodefentsa atelierrak, zine-eztabaidak eta sentsibilizazio euskarrien banaketa. Ekitaldi garrantzitsuak aurreikusiak dira. Bestalde, aurten, Herriko Etxea eta bere agenteak osoki engaiatuak dira lanbideek ez dutela generorik goraki erraten duen kanpaina batean. Potret sail batek kolektibitateko lanbideen aniztasunaren balioa agerian ezartzen du, arlo ezberdinetan engaiatuak diren hamabi lankideen bitartez.
Udalak eta bere partaideek gogorarazten dute emazteen eta gizonen arteko berdintasuna erantzukizun partekatua dela, egunerokoan jokatzen dena, martxoaren 8tik haratago.
Egitaraua
Martxoaren 5etik 29ra
Mediatekan
«Emaztea eta justizia soziala» erakusketa
Martxoaren 6an
18:30 Mediatekan
«Genero estereotipoak haur eta gazte literaturan», Idoia Rodriguez Mondragon doktorearen hitzaldia (euskaraz, itzulpena frantsesez)
20:00 Emazteen Etxean
Martxoaren 8ko manifestazioaren pankarta tailerra + eztabaida feminista irekia
Martxoaren 7an
18:00 Mediatekan
«Emaztea eta justizia soziala» erakusketako artistekin solasaldia: K. Alamo, S. Bogajo, C. Feyri, N. Garcia, A. Jackson eta C. Perrottet
Hiriko okindegietan eta farmazietan ogi-poltsen banaketa
Martxoaren 8an
Inauteriak: otsailaren 6ko Idoia Rodriguez Mondragonen hitzaldiaren ondotik Hendaiako aisialdi harreratako haurrek generorik gabeko mozorroei buruzko lana.
14:00 Emazteen Etxean
Emazte artisten inaugurazioa eta slam performantzia artistikoa
17:45 Charles Pucheu plazatik (Pausu) Santiago zubira (18:30ean)
Mugaz gaindiko martxa, Bagera-Nous sommes elkarteak eta M8 Bidasoako Batzar Feministak antolatuta
Martxoaren 9an
18:00 Udal dojoan
Emazteentzako autodefentsa tailerra, Hendaiako judo klubak antolatua
Martxoaren 12an
20h30 Les Variétés zinema aretoan
«Black Box Diaries» filma eta eztabaida emazteen eskubideei buruz, Bagera-Nous sommes elkarteak gidatuta
Martxoaren 18 eta 25ean
15:00 Mediatekan
Irakurketak eta solasaldiak 2000 Expressions elkartearekin, emazteen eskubideen berdintasunaz
Martxoaren 18 eta 22an
15:00 Mediatekan
Emazteen eskubideei buruzko film laburren emanaldiak
Martxoaren 22an
13:15 Antoine d’Abbadie aretoan
Irlanda-Frantzia errugbi partida + «Kirolariak ekinean: taldearen indarra» hitzaldia T. Darracq, E. Baradat (berrestea falta), F. Leclerc, D. Irazu, E. Lechardoy eta S. Istillart-ekin
Martxoaren 27an
18:30 Mediatekan
«Euskal matriarkatua» liburuaren aurkezpena, Anne-Marie Lagarde idazlearekin
Ko-antolatzaileak :
- Bagera nous sommes – Hendaiako Elkarte Feminista
- CPTS Hego Lapurdi
- Idoia Rodriguez Mondragon
- Stade Hendayais Errugbi kluba
- Hendaiako Judo Kluba
- Maison des Femmes – Emazteen Etxea
- Stade Hendayais Eskubaloi kluba