Bere emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako politikaren esparruan, Segurtasunerako eta Gaizkintzari Aitzina Hartzeko Tokiko Batzordeko eragileek (horien artean Hendaiako Herriko Etxea) Emakumeen Eskubideen Nazioarteko egunaren karietara ekitaldiak antolatuko dituzte 2022ko martxoaren 8ko astean.
Martxoaren 7tik 11ra, hau da astelehenetik ostiralera, Gaztelu Aretoan, « En chemin elle rencontre… » erakusketa, Angulemako 41. nazioarteko komiki festibalean aurkeztua, emazteen kontrako bortizkeriaren inguruan.
Martxoaren 8an, asteartea:
• Egunean zehar, 9:30etik 16:30etara: Emazteen kontrako bortizkerien inguruko informazio gunea Carrefour Market-en, Euskal sarearen eskutik.
• 17:30etan: Manifestaldia Pausutik Hendaiako Avenida zubira, « M8 Asanblada Feminista Bidasoa » eta « Bagera, nous sommes » elkarteak antolaturik.
• 19:00etan: hitz-hartzeak eta animazioak, Avenida zubi ondoko zabalgunean.
• 20:30ean: “Be naturel, l’histoire cachée d’Alice Guy-Blaché” film dokumentala Variétés zineman. Ondoren solasaldia.
Dokumentalak zinemagintzaren lehen emazte zuzendari, produktore eta estudioburua izan den Alice Guy-Blaché eta bere lanak berreskuratu eta ezagutarazi nahi ditu, . Filma ingelesez izanen da, frantsesezko azpitituluekin.
Martxoaren 9an (asteazkena), 18:30ean, Gaztelu Aretoan: Idurre Eskisabel eta Lorea Dorronsoro ikertzaile eta kazetariek mintzaldia emanen dute euskararen eta feminismoaren arteko harremanei buruz. Mintzaldia euskaraz izanen da, bat-batean frantsesera itzulia (Herriko Euskara zerbitzuak antolatua).
Martxoaren 11n (ostirala), 19:00etan, Borderline Fabrikan: Euskal mitologia ekofeminista ote da? Ixabel Millet andereak mintzaldi kontatua eskainiko du. Mintzaldia euskaraz izanen da, bat-batean frantsesera itzulia (Bi’Arte elkarteak antolatua).
Emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta Herria
2021eko martxoaren 8tik geroztik, Hendaiako Herriak tokiko bizitzan emakume eta gizonen arteko berdintasunerako europar gutuna sinatu dute eta ekintza plan bat prestatzera engaiatu da. Ekintza plan hori lau ardatzez osatua da, baita zazpi udal ekintzez ere.
3. ekintzaren esparruan “Hautetsiak emakume eta gizonen arteko berdintasunaz ohartaraztea” martxoaren 25ean, 14:00etatik 16:00etara, Herriko hautetsiei zuzendutako sentsibilizazio modulu bat antolatua da, lantokietan gertatzen diren bortizkeria sexista eta sexualen inguruan. Estatuaren izenean Pelissier andereak, eta CDIFFtik Sabalo andereak dute modulua animatuko. Helburua lehenik hautetsiak sentsibilizatzea da gero Berdintasunaren gaia udal langileen formakuntzan sartzeko eta langileen nahiak zerrendatzeko.